Abaraxka ludotekan matrikula egiteko epea ireki dute
Abaraxka ludotekak matrikula epea ireki du. Aste honetatik aurrera, ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi duten LHko ikasle oiartzuarrek izena emateko aukera dute Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5; 943 491105 telefono zenbakian ...
Abaraxka ludotekak matrikula epea ireki du. Aste honetatik aurrera, ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi duten LHko ikasle oiartzuarrek izena emateko aukera dute Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5; 943 491105 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean).
Ikasturte osoko kuota 33 euro izango da. Prezio horretan, ikasturte honetan Abaraxka ludotekaren zerbitzuak erabili ahal izango dituzte izena ematen dutenek, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era.
Aurten, gainera, berritasunak ere baditu ludoteka zerbitzuak. Haurrek jostailuen mailegutza zerbitzua izango dute, eta arau batzuk errespetatuz, etxera eraman ahal izango dituzte ludotekako jostailuak.
Abaraxka ludoteka ezagutarazteko, ate irekien astea izan zen aurrekoa. Oso harrera ona izan zuen, 100 haur inguru hurbildu baitziren egun horietan.