Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza inauguratu dute
Zinta moztuta, gaur goizean inauguratu dute Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Aiora Perez de San Roman alkateak eta Iñaki Irastorza Haurtzaro ikastolako presidenteak. 2011-2012 ikasturte honetan 11 ikasgeletan biltzen diren 105 haurrek estre...
Zinta moztuta, gaur goizean inauguratu dute Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Aiora Perez de San Roman alkateak eta Iñaki Irastorza Haurtzaro ikastolako presidenteak. 2011-2012 ikasturte honetan 11 ikasgeletan biltzen diren 105 haurrek estreinatu dute eraikina. Hain zuzen, 0-3 hezkuntzako maila guztietako ikasleak daude bertan: sehasketakoak, ertainak (1-2 urte) eta handiak (2-3 urte).
Perez de San Romanek eskerrak eman dizkie egitasmo hori egi bihurtzeko lan egin dute alde guztiei, batik bat, aurreko legealdiko gobernu taldeari. Hitzen ostean, herritarrek egoitza berria ikusteko aukera izan dute, hiru orduz ateak irekita izan baitituzte.
Egoitza berria aurreikuspenak beteta ireki dute, eta aurrekontuetatik 1.620.000 euro bideratu dituzte.
Egun 165 ikasle inguru ditu Udal Ikastola Partzuergoak lau egoitzatan: gaur inauguratutako eraikina, Haurtzaro Ttiki, Karrikako Iturburu eta Arri Gain.