Presoak etxeratzeko banderatxoa jartzeko deialdia egin du OAAMek
Atzo arratsaldean OAAMeko kideek agerraldia egin zuten euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderatxoa jartzeko deialdia eginez. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mende...
Atzo arratsaldean OAAMeko kideek agerraldia egin zuten euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderatxoa jartzeko deialdia eginez. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mendekuan eta gogorrotan oinarritutako espetxe politika horrek zigor gehiegikeria ezartzen die presoei nahiz euren lagun eta senideei”.
Bidaiaren arriskuaz ere ohartarazi dute, eta dispertsio politikaren eraginez, errepideetan hamasei lagunek galdu dutela bizia jakinarazi dute. Horrez gain, espetxe politikaren eraginez, 21 euskal preso hil direla, 50i baino gehiagori 197/06 doktrina aplikatu zaiela eta hamar lagunek gaixotasun sendaezinak izan arren, espetxean jarraitzen dutela gogorarazi dute.