Miren Irigoien UEMAko zuzendaritzako kide izango da
Gaur goizean eratu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritza batzorde berria, eta Miren Irigoien Oiartzungo Bilduko zinegotzia izango da zuzendaritza berriko kideetako bat. UEMAko presidentea, berriz, Maren Belastegi (Bergara, Bildu) ...
Gaur goizean eratu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritza batzorde berria, eta Miren Irigoien Oiartzungo Bilduko zinegotzia izango da zuzendaritza berriko kideetako bat. UEMAko presidentea, berriz, Maren Belastegi (Bergara, Bildu) izango da.
Gainontzeko kideak, berriz, honakoak dira: Mikel Ansotegi (Aulesti, Bizkaia, Bildu), Jon Abril (Bera, Nafarroa, Aralar), Asier Mujika (Arama, Bildu), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, Bizkaia, EAJ), Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ) eta Eneka Maiz (Etxarri Aranatz, Nafarroa, Bildu).