KZgunean ikastaro berriak urrian
KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz: Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostir...
KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz:
- Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara.
- E-administrazio KZgunea ikastaroa (euskaraz): hilaren 17tik 28ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.
- Mugitu Gipuzkoa (euskaraz): hilaren 3an (astelehena) 11:00etatik 13:00etara.
- Writter eta writter aurreratua (euskaraz): hilaren 13an eta 14ean (osteguna eta ostirala), 11:00etatik 13:00etara.
- Metaposta I eta II (euskaraz): hilaren 17an eta 18an (astelehena eta asteartea), 09:00etatik 11:00etara.
- Doodle (euskaraz): hilaren 21ean (ostirala), 09:00etatik 11:00etara.
- QR kodeak (euskaraz): hilaren 26an (asteazkena), 09:00etatik 11:00etara.
KZgunetik jakinarazi dutenez, Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago. KZgunearen egoitza, Madalensoro plazan dago. Eurekin harremanetan jartzeko handik pasatu daiteke (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara), 943 49 08 75 telefono zenbakira deitu edo tutor.oiartzun@kzgunea.net helbidera idatzi.