Jaizkibelek ez du tirorik botako datorren urteko Alardean
2011ko Alardearen ondorioz Mari Karmen Gonzalezen heriotza dela eta, Jaizkibel konpainiak ez ohiko asanblada egin zuen iragan asteazkenean eta bi erabaki hartu ditu. Batetik, datorren urtetik aurrera, Jaizkibelek ez du tirorik botako, bat bera ere ez f...
2011ko Alardearen ondorioz Mari Karmen Gonzalezen heriotza dela eta, Jaizkibel konpainiak ez ohiko asanblada egin zuen iragan asteazkenean eta bi erabaki hartu ditu. Batetik, datorren urtetik aurrera, Jaizkibelek ez du tirorik botako, bat bera ere ez festa osoan.
Adierazi dutenez, “Mari Karmenen heriotza ez da istripu ekidiezin bat eta inolako festa tradizionalak ez duela balio pertsona bakat baten bizitzak adina”.Eta bestetik, konpainiako tropak soilik bi eratako eskopetak eramango ditu; eskopeta itxurako gezurrezko armak eta egiazko eskopeta baliogabetuak.