Heuk Proba Ezan, emakumeen kirola sustatzeko ekimena
Astelehenean hasiko da Hondarriba Arraun Elkartean Heuk Proba Ezan ekimenaren bigarren edizioa. Emakumeen artean kirola sustatzeko ekimena, adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta ez dute zertan kirolariak izan behar, hasi nahi duena ere joan dait...
Astelehenean hasiko da Hondarriba Arraun Elkartean Heuk Proba Ezan ekimenaren bigarren edizioa. Emakumeen artean kirola sustatzeko ekimena, adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta ez dute zertan kirolariak izan behar, hasi nahi duena ere joan daiteke, baita kirola egin gabe denbora asko daramana ere.
Claudia Behobide izango da entrenatzaile eta aholkularia eta entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan izango dira 19:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko astelehen edo asteazkenean Hondarribia Arraun Elkartean agertu behar da eta zerbitzua doan izango da.