‘Fashion’ gaua bizi-bizi
Atzo egin zuen Errenkoaldek fashion gaua, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Hala nola, dantza egin zuten Danzarin elkarteko kideek. Merkatariek antolatutako ekitaldia izanik, erosketak egiteko aukera izan zen, ordutegi berezian: 20:00etatik 23:00...
Atzo egin zuen Errenkoaldek fashion gaua, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Hala nola, dantza egin zuten Danzarin elkarteko kideek. Merkatariek antolatutako ekitaldia izanik, erosketak egiteko aukera izan zen, ordutegi berezian: 20:00etatik 23:00etara. Ekitaldiarekin bat egin zuten bezeroei kapa kopa bat edo freskagarri bat oparitzen zieten. Horrez gain, 100 euroko erosketa txartelak ere banatu zituzten. Famatuek egiten duten bezala, edozeinek izan zuen aukera photocall-ean argazki bat ateratzeko.