Esperientziak trukatuko dituzte Prebentzio Komunitarioan
Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak bertako taldetan parte hartzeko aukera ireki du. Taldeak harrera programa bat dira beste pertsonekin harremanetan jarri eta norberaren esperientziak trukatzeko. Bi talde jarriko dituzte martxan: batetik nerabe taldea...
Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak bertako taldetan parte hartzeko aukera ireki du. Taldeak harrera programa bat dira beste pertsonekin harremanetan jarri eta norberaren esperientziak trukatzeko. Bi talde jarriko dituzte martxan: batetik nerabe taldea, 12 eta 18 urte bitarteko neska mutilentzat eta bestetik, nerabe eta gazteen guraso taldea, adin honetako seme-alabak dituztenentzako.
Taldeak Prebentzio Komunitarioko profesionalen gidaripean egingo dituzte eta topaketak hamabostean behin izango dira ordu eta erdiko iraupenarekin. Izena emateko epea urriaren 14a arte irekita izango da eta informazio gehiago nahi izan ezkero 943 114 000 telefonora dei daiteke.