Ate irekien jardunaldia bihar Itsas Etxeko auditorioan
Bihar Itsas Etxeko auditorio berrian ate irekien jardunaldia ospatuko dute eta eraikin berria estreinatzeko astelehenetik asteazkenera Euskal Herriko Pintxo Txapelketa ospatuko dute, eta ostegunean, Bolibiako San Ignacio de Moxos orkestraren emanaldia izango da. Horrela bihar, auditorioa goizeko 10:00etatik 14:00etara irekiko dute eta Eskifaiak, Metal Bostekoak, Txistu Eskolak, Musika Eskolak eta Abiyuan Txarangak parte hartuko dute besteak beste. “Obrak 2010ean hasi ziren eta Miguel Imaz S.L enpresa eraikitzaile donostiarrak egin ditu; lehiaketara 22 enpresa aurkeztu zirelarik. Proiektuaren kostua, 4,2 milioi euro eta proiektu orokorra da, bi alderdi dituelarik: 408 lagunentzako edukiera duen 1.200m2ko auditorio bat, eta 494 m2ko anbulatorio bat, beste 834 m2tan hedatuko dena. Ondorioz, 2.500 m2ko gune bat izango da, eta Hondarribian erdian bertan izango da. Itsas Etxeko auditorio berria herrian oso beharrezkoa zen ekipamendua da; oinarrizko azpiegitura izanik, herria berpiztuko du, batez ere hain berezia den Portu auzoa” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Udalaren helburua Itsas Etxeko Auditorioa Hondarribiko Kulturaren erreferente izatea da. Auditoriuma hondarribiarren arte sorkuntza eta adierazpidea bultzatzeko eta gauzatzeko areto/gune balioaniztuna da. Ikuskizun eszeniko eta musikalak eskaintzeko aretoa ere bada. Eta, era berean, herriko hainbat ekimen kolektibo gauzatzeko gune malgua izango da. Herritarren kultur sorkuntza, adierazpidea eta kontsumoa areagotzea nahiko genuke. Une hauetan Kultura [...]
Bihar Itsas Etxeko auditorio berrian ate irekien jardunaldia ospatuko dute eta eraikin berria estreinatzeko astelehenetik asteazkenera Euskal Herriko Pintxo Txapelketa ospatuko dute, eta ostegunean, Bolibiako San Ignacio de Moxos orkestraren emanaldia izango da.
Horrela bihar, auditorioa goizeko 10:00etatik 14:00etara irekiko dute eta Eskifaiak, Metal Bostekoak, Txistu Eskolak, Musika Eskolak eta Abiyuan Txarangak parte hartuko dute besteak beste.
“Obrak 2010ean hasi ziren eta Miguel Imaz S.L enpresa eraikitzaile donostiarrak egin ditu; lehiaketara 22 enpresa aurkeztu zirelarik. Proiektuaren kostua, 4,2 milioi euro eta proiektu orokorra da, bi alderdi dituelarik: 408 lagunentzako edukiera duen 1.200m2ko auditorio bat, eta 494 m2ko anbulatorio bat, beste 834 m2tan hedatuko dena. Ondorioz, 2.500 m2ko gune bat izango da, eta Hondarribian erdian bertan izango da. Itsas Etxeko auditorio berria herrian oso beharrezkoa zen ekipamendua da; oinarrizko azpiegitura izanik, herria berpiztuko du, batez ere hain berezia den Portu auzoa” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.
“Udalaren helburua Itsas Etxeko Auditorioa Hondarribiko Kulturaren erreferente izatea da. Auditoriuma hondarribiarren arte sorkuntza eta adierazpidea bultzatzeko eta gauzatzeko areto/gune balioaniztuna da. Ikuskizun eszeniko eta musikalak eskaintzeko aretoa ere bada. Eta, era berean, herriko hainbat ekimen kolektibo gauzatzeko gune malgua izango da. Herritarren kultur sorkuntza, adierazpidea eta kontsumoa areagotzea nahiko genuke. Une hauetan Kultura departamentua 2011ko azken hiruhileko egitaraua prestatzen ari da, baita 2012ko programazioa ere” azaldu du Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak.