Portu Agintaritzak esleitu ditu amarratzeak. Aurrerantzean, Torreatze elkarteak kudeatuko ditu San Pedrokoak, Pesca&Casting elkarteak Trintxerpekoak, eta Izkiro elkarteak Donibanekoak. 58 amarratze daude San Pedron, 200 Trintxerpen, eta 163 Donibanen, Nabalaldea parean.
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Euskadiko Kutxak Kolon pasealekuan duen aretoan Castor Telletxea irundarrak prestatu duen argazki erakusketa. Goizean hedabideen aurreko aurkezpena egin zuten Belen Sierra Kultura ordezkariak eta Telletxeak berak. Telletxearen argazkiak lasaitasunerako gonbita dira; irudietan denbora pasatzen ikus daiteke. “Batzuetarako hiru edo lau orduko esposizioak erabili ditut”, esan zuen aurkezpenean. Bost gairen gainean egin du aukeraketa: Japonia, Venezia, Bretaña, neguko argiak eta portua. Denetan zuria eta beltza dira protagonista, kamararekin argiak eta itzalak harrapatzen ibiltzen baita irundarra. Castor Telletxearen erakusketa urriaren 9ra arte bisita daiteke Euskadiko Kutxan, lanegunetan 19:00etatik 21:00etara, eta igandetan 12:00etatik 13:30era.
Xanistebanetako balorazioa egiteko Jai Batzorde berezia deitu du Kultura batzordeak, «hobetu, aldatu, egokitu behar dena jakin baitaiteke eta gisa honetara». Bilera urriaren 5ean, asteazkenean, 20:00etan izango da Manuel Lekuona Bibliotekan. Joan ezi...
Kolonbiako bi ipuin jaialdietan izango da datozen asteotan Joxemari Carrere errenteriarra. Bogotan eta Buenaventuran Quiero Cuento jaialdian izango da, eta ondoren, Calinen ariko da ipuinak kontatzen. Jaialdi baterako zein besterako euskal ipuin zaharr...
Trintxerpeko arraun klubak denboraldiari ekin dio, eta 12 urtetik gorakoentzat izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek klubak Eskalarillasen duen egoitza berrira jo behar dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 19:00etan.
1961 eta 1962 urteetan jaiotako sanjuandarrek kintoak ospatzeko bazkaria dute urriaren 22an. Hondarribiko aireportuan egingo dute bazkaria. Interesdunek urriaren 10a baino lehen 50 euro ingresatu behar dituzte Gipuzkoako Kutxako 2101 01000701 27976199 ...
Altzibarko Olalde eremua urbanizatzeko lanak esleitzea onartu zuen Udalbatzak atzoko udalbatzarrean, Gobernu Taldearen eta EAJren aldeko botoekin. Hamaikabateko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen. Urbanizazio lanak Amenabar SL enpresari esleitu dizki...
Oroitzapen baten berri eman nahi dute Hondarribian: 1611n lau sorginei egindako epaiketa. 400 urte betetzen dira eta XII. mendeko giroa berreskuratuko dute bi egunez. Publiko guztiak parte hartzeko helburuarekin, hitzaldia, antzerkia eta tailerrak anto...
Euskara zerbitzuak, idazle berriak sortu nahian, XXVIII. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du. Ezaguna den bezala, lehiaketak bi sari ditu; Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko baldintza berdinak bete behar...
Azken bi asteetan herriko zenbait elkarterekin bildu ostean, datorren astean, Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala. Bilera horietan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zineg...
Pasaia Kirol Elkarteak astelehenean abiatuko du Futbol Eskola. Lehiatzen baino, talde jolasean, diziplina, eta oinarrizko teknikak erakusten diete txikiei. Futbol Eskola, neska zein mutilenentzat, astelehenero izango da, 18:00etatik 19:30era.
Asteburu beltza izan zen aurrekoa Txosteko pilotarientzat: partida guztiak galdu zituzten. Palan hiru partida jokatu zituzten. Zumaia-Txost 1:45-42. Altzatarra-Txost: 45-22. Oiangu 2-Txost 2: 45-41. Errebotean, bat: Txost-Zubieta. 4-13 galdu zuen Txost...
Beti Bizkor erretiratuen elkartea astelehenetik aurrera hasiko da ikastaroekin. Hala, erretiratuei deialdia egin diete Maialen koruan parte hartzeko. Horrez gain, aukera dago saskigintzan, bingoan, antzerkian, yogan, tai chian, wing chun, marrazketan, ...
Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik berta...
Bihar arratsaldetik hasi eta urriaren 18a bitartean Gloria Askasoren margolanak ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Xabier Obesoren ikasle izandakoa da, eta egun pintura eskolak ematen ditu Oiartzunen.
Jesus Martinezek Jaizkibel mendiari buruz grabatutako dokumentala aurkeztuko dute bihar (hilak 30) Donibaneko Victor Hugo etxean, 20:00etan. Antolatzaileen esanetan, Jaizkibel: ese desconocido, sinfonia en piedra izenburupean, «oso jende gutxik ikusitako irudi ikusgarriak» hartu ditu Martinezek. Donibaneko Itsas Mendi elkarteak antolatu du dokumentalaren emanaldia.
Denboraldi osoan zehar ez da futbolik faltako: igandetik hasi eta ekainera arte, futbol 7 txapelketa jokatu dute. Aurtengo hamargarren aldian, 50 talde (900 jokalari) ariko dira nor baino nor. Hala ere, patronatutik jakinarazi dute zenbait taldek kan...
Gazte talde eta elkarteei diru laguntza eskatzeko eredua bidali diela iragarri du udalak. Astelehenean zabaltzen dute eskaerak egiteko epea eta urriaren 31 bitartean entregatuk daiteke dokumentazioa. Aurrekontua justifikatzeko fakturak entregatu behar direla gogorarazi dute. Elkarteren batek eskaera eredua jaso ez badu pasaia.net-en topa dezake.
Giza eskubideak, norbanakoak zein kolektiboak, errespetatuz, etikaren barnean oinarrituz, lortu beharreko bakea guztion egin beharra bada ere, gorengo sentiberatasun eta ardura erakutsi beharko lukete estatua gobernatzen duten instituzioek, esaterako, legegintzan, epai zereginetan eta exekutiboari dagozkion eginkizunetan. Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak bere desadostasuna jakinarazi nahi du bost auzipetuei ezarritako kartzela zigorra dela eta. Epaiketa horren inguruan jarraitutako prozedura ikusita, ardura eta kezka areagotzen zaizkio honako hau izenpetzen duen talde honi. Izan ere, bistan dago aintzat hartutako argudioek ez dutela epaituak ETAko kide direnik frogatzen, epaia eta justizia politikaren morrontzan jartzen ote deneko zalantzak ez baitira uxatzen. Horregatik guztiagatik, eta bakegintzaren eginbidearen ikuspuntutik izan ditzakeen ondorio larriengatik, epaitegiaren sentiberatasun eza dela eta bere nahigabea erakutsi nahi da ohar honetan. Ezinbestekoa da lehenbailehen ETA desagertzea, biolentziaren biktima guztiei zor zaien begirune eta elkartasuna aitortzea. Nahi eta nahiezkoa da, halaber, erakunde zibilak eta erlijio eremukoak, alderdi politiko eta sindikatuak, gizon eta emakumeak egiazko bakearen aldeko lanean lehentasun osoz, eta bete-betean, murgiltzea. Auzitegi Nazionalari eta botere judizialari justizia ziurtaraztea dagokio, hots, pertsonaren duintasuna ahalbidetzea. Duintasun honek, hain zuzen, ETAren amaiera eskatzen du, batetik, eta pertsona oro errespetatzea, gizon-emakume guztiek justizia eta askatasuna oinarritzat dituen bake bidean aurrera egitea, bestetik. Etikan eta bake gogoan oinarritutako justiziaren [...]