Juanjo Kako Aranburuk Munduko Tiro Olinpikoko Txapelketa irabazi zuen hilaren 13an Belgraden, skeet kategorian. Txapelaz gain, munduko errekorra egin zuen, eta 2012ko Olinpiar Jokoetarako txartelarekin itzuli zen etxera. Herenegun omenaldia egin zioten udaletxean, eta jende ugari bildu zen: zinegotziak, Espainiako Tiro Olinpikoko Federazioko ordezkariak, San Martzial tiro eremuko arduradunak eta kideak… baita lagunak eta senitartekoak ere
Oarsoaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) balkoietan, lantegietan, elkartean edo beste zenbait tokitan euskal presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duten banderak jartzeko deialdia egin du. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal pres...
Santiago Pedraz epaileak Iñaki Gracia aske uztea erabaki ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki hori berretsi du. Pasa den maiatzean Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa luzatzea leporatuta atxilotu zuten; ekainean, berriz, Pedrazek aske uzte...
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan emakume bat erasotu duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean izan da ustez erasoa, eta sexu erasoak egiten eta lapurtzen saiatu da. Herrizaingo Sailaren arabera, al...
Etzi 19:15etik aurrera bost partida ikusteko aukera izango da Madalensoron. Kadete 2. Mailakoa, bat: Oiarpe-Zestoa. Kadete Lehen Mailakoak, bi: Oiarpe 2-Aurrera Saiaz eta Oiarpe 1-Azkoitia. Azken bi partidak Senior Mailako partidak izango dira. Senior ...
Kanpo kaiaren ingurumen txostena bukatzean publikoki aurkeztuko dutela iragarri du Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, aurkezpen publikoa deitzearen konpromisoa bere gain hartuz. Uda aurretik agindu zuen bezala, ingurumen txosten berria urriaren 31rako bukatuta izango dutela berretsi du Portu Agintaritzako buruak, eta planaren aurkezpen publikoa data horren bueltan izango dela iragarri du. Bere bigarren administrazio kontseilua izan zenaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Lucio Hernandok, atzo, bileran jorratu behar zituztenak prentsaren aurrean aurreratzen ari zela. Esan zuenez ingurumen txosten berria «teknikoki eta zientifikoki akatsgabea» izan dadin gogor ari dira lanean. Aurreko txostenak 1300 alegazio jaso zituela gogorarazi zuen Portuko buruak eta horiek denak gainditzeko ahaleginean ari direla azaldu zuen. Trafikoaren beherakada Urtebeteko epean portuko merkantzien trafikoak %7,3 jaitsi egin dela esan zuen Hernandok. Abuztura arte eta iazko datuekin alderatuta 176.800 tona gutxiago mugitu ditu Portuak. Honenbestez, krisiaren eragina nabaritzen ari direla eta datuak ezkutatzeko ez daudela aitortu zuen Portu Agintaritzako buruak. Arrantzan eta autoetan dituzte daturik baikorrenak, baina siderurgikoetan 500.000 tona gutxiago mugitu dituztela esan zuen. Edonola ere, uzkur, baina trafikoen aurreikuspenei eusteko itxaropena agertu zuen Portuko buruak. 4 milioi tona mugitzea aurreikusi dute. Horrez gain, Portuaren administrazio kontseiluan bi kide berri ariko direla iragarri zuen Hernandok: Errenteriako udalaren ordezkaria EAJko [...]
Puntetako kantinan agur esango diote asteburuan udako sasoiari, eta horretarako hainbat jarduera berezi antolatu dituzte. Larunbatean Sabur taldearen kontzertua izango da, 20:00etan. Musika alaia eta dantzagarria egiten du Sabur taldeak. Igandean berri...
Atzo arratsaldean egin zuten uda osteko lehen udalbatzarrean, bi puntu nagusi zituzten zinegotziek eztabaidatzeko: Bateragune auziari buruzkoa bata, eta eskualdeko hamasei gazte auzipetuei buruzkoa bestea. Biak aurrera atera ziren udal gobernu taldearen (Bildu eta EB) eta EAJren aldeko botoei esker. Bi kasuetan PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Bateragune auzia-ri buruzko proposamena Bilduk eta EBk egin zuten; lau puntukoa: Errenteriako Udalak bere egitea bake prozesua eta normalizazio politikoa erakunde eremutik defendatzeko eta sustatzeko; udalak salatzea Bateragune auziko epaiaren izaera politikoa, eta Espainiako Estatuari eskatzea bake prozesurako eta normalizazio politikorako ekarpenak egitea epaiketa politikoekin amaitzeko; udalak exijitzea zigortutako pertsona guztien askatasuna, batik bat, Errenteria-Oreretako Sonia Jacintorena; eta akordioa Espainiako Gobernuari eta gainontzeko instantzia judizialei igortzea. Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak adierazi zuen “ezin direla gainetik pasatu irekitzen ari diren denbora berriak entzungor egiten dituzten epaiak”. Maite Peña EAJko bozeramaileak gai horretan alderdiak markatutako ildoari jarraituko diotela adierazi zuen, eta horrenbestez, bat egiten dutela erabakiarekin (alde dispositiboarekin), baina ez, ordea, erakusketarekin (alde expositiboarekin). Hain zuzen, alde dispositiboa bozkatzeko eskatu zuen Peñak, eta hori atera zen aurrera. Kontrako botoei dagokionez, Juan Carlos Merino PSE-EEko bozeramaileak azaldu zuen ez zutela bat egingo adierazpen instituzionalarekin: “Nahiz eta bake eta normalizazioan momentu interesgarrian bizi garen, eta [...]
Ludotekaren ikastute berrirao matrikulaepea zabalik dago
Zapigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, izena emateko hiru tailer antolatu dituzte irakurzaleek esperientziak trukatzeko helburuarekin; liburuaren hitzordua, euskaraz, liburuarekin zita eta larunbat bat, ...
Dena ongi, 2012ko urtarrilaren lehen asterako irekiko dute San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekua. Aste honetan bertan jakingo da zein enpresak kudeatuko duen. Guztira 412 ibilgailurentzako lekua izango du parkinak, lur azpiko bigarren eta hirugarren solairuetan. Lehen solairua kultur erabileretarako gordeko da, eta udal bulego batzuk ere jasoko ditu. Atzoko bisitaldian lanak erritmo onean doazela baieztatu zuen Jose Antonio Santano alkateak: «Datorren urteko urtarrilerako aparkalekua ireki ahal izango dugu; batetik, lanak amaituko dituztelako, eta bestetik aste honetan bertan enpresa kudeatzailea esleituko dugulako». Aparkalekuko paretak dagoeneko margotu dituzte langileek, eta egunotan bentilazio sistemako sarea eta argi koadroak jartzen ari dira. Bitartean, beste lan batzuk ari dira burutzen San Juan plazan: lur gaineko baldosak jartzen, lorategietako eremuak zehazten… Datozen asteetan plaza inguratzen duten kale-argiak jarriko dituzte eta, hemendik gutxira, Bisera deritzon eraikina noiz eta nola eraitsiko duten erabaki beharko du udalak. Urteotako obrarik handiena San Juan Harriakoa urteotako obrarik handiena izango da Irunen. 2009ko uztailean sartu ziren makinak, eta, atzerapenik gabe, heldu den urteko urtarrilean irtengo dira. Lur azpiko aparkalekuko eta kanpoaldeko hiritartze lanen aurrekontua 14.406.181 eurokoa da guztira.
Aste honetan bukatuko dituzte Lepanto parkeko obrak, San Migel-Anaka eremuaren hiritartzearen lehen ekintza. 6.615 metro koadroko eremuan eraiki dute parkea, Lepanto, Blas de Lezo eta Donostia karriken artean. Gune berriak haurrentzako jolas parkea, lorategia eta petankan aritzeko txoko bat izango ditu, baita bizikletekin eta patinekin ibiltzeko eremu bat. “Gune zabal bat da, askotariko erabilerako hainbat gunerekin, eta ingurune horren aldaketa handiaren hasiera markatzen du”, esan du Cristina Laborda obretako udal ordezkariak. Laborda pozik agertu da heldu den asteburuan egingo dituzten San Migeleko jaietan hainbat ekitaldi parke berrian egingo dituztelako. “Badakigu parkea aisiarako eta jolasteko gune garrantzitsu bat bilakatuko dela San Migel auzoarentzat”, esan du. Lepantoko gune berdearen eta jolas parkearen aurrekontua 970.000 eurotik gorakoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du obra, Hiriber programaren barruan.
Hendaiako Plankton hardcore taldea Iparraldeko Konpilazioaren zazpigarren ekitaldirako hautatu dituzten zortzi bandetako bat da. Ekimenaren helburua tokiko taldeak sustengatzea da; bilduma bakoitzeko 500 ale editatzen dituzte, denak promoziorako, eta h...
Hendaiako Herriko Etxeak bat egin du etzi, larunbatarekin, Frantziako estatuan eginen duten Gauaren Eguna ekimenarekin. Gauaren Egunaren helburua argi-kutsadurak dituen ondorioez herritarrak sentsibilizatzea da, eta horretarako era askotako ekintzak bu...
Hendaiako Mutxiko Elkarteak euskal dantza ikastaroetarako izen emateko epea irekiko du heldu den astelehenean. Ikastaroak hasi berrientzat eta jakitunentzat izanen dira, Irandatz gimnasioan (astelehenetan) eta Herriko Lehen Mailako Eskolan (asteazken e...
Txosteko pilotariak Txosteko pilotarien kontra ariko dira asteburuan, palan. Pala motzean, Bigarren Mailan, elkarren aurka ariko dira Txost 1 eta Txost 2. Hitzordua igandean duten, 10:00etan, Madalensoro pilotalekuan.
Foru Aldundiarekin lortutako akordioari esker aurrerantzean geldialdi gehiago egingo ditu Trintxerpen Donostiako 38. autobusak. Altza, Trintxerpe eta Molinaotik igarotzen den autobusak zazpi geltoki gehiago izango ditu, zehazki ondoren zehazten diren...
Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berriaren inaugurazioa larunbatean izango da. 11:00etan jarri du hitzordua udalak, egoitza berrian bertan. Ateak irekita egongo dira herritar guztientzat, eta agertzeko deia egin diete udaletik.
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du bart Donibanen, gizon bat labanaz erasotzea leporatuta. Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez, 23:00ak inguruan bi gizon borrokan hasi ziren kale erdian. Horietako batek labana atera eta bestea zauritu zuen. Z...
Ikasturte berria hasi dute Hondarribian eta denetara 2587 dira Hondarribian dauden ikasleak, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo arte. Horietatik 729 Haur Hezkuntzako ikasleak dira, bitik bost urte artekoak, beste 1026, Lehen Hezkuntzakoak, seitik ha...