Hansel eta Gretelen musikala Eskolatik Kalera ekimenarekin

Ostiraletik aurrera, hilero euskarazko antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute herriko gazteenek Eskolatik Kalerarekin. Oraingo honetan, Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeen Goibel musikala taularatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean...

Ostiraletik aurrera, hilero euskarazko antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute herriko gazteenek Eskolatik Kalerarekin. Oraingo honetan, Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeen Goibel musikala taularatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean. Musikal horretan Grimm anaien Hansel eta Gretelen istorioa ezagutu ahal izango dute 6-12 urte arteko haurrek. Ostiralean izango da emanaldia, 17:30ean.

Goibel basoan bizi diren egurgile bat eta bere bi seme-alabekin abiatuko da istorioa. Egun batean herrian umeak desagertzen hasiko dira eta egurgilea egingo dute desagerketa horien erantzule. Herritarrek egurra ez erostea erabaki ondoren, ia jatekorik ere ez duela geratuko da familia.

Egoeraz jabetzean, aitak herrira joatea erabakiko du bizilagunekin ez-ulertuak konpontzera, eta aurretik seme-alabak aitari bidea markatzea erabakiko dute  ogi apurrekin. Horretan ari direla, ordea, txoriek ogi apurrak jango dizkiete, eta etxera nola bueltatu ez dakitela geratuko dira, basoan galduta. Atso batek aurkituko ditu, eta gozokiz eta txokolatez egindako etxera eraman.

Sarrerak
Antzezlana ikusteko aurretik sarrerak erosi beharko dira Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan euro baten truke. Leihatila bihar (11:00etatik 13:00etara), etzi (18:00etatik 20:00etara) eta ostiralean saioa hasi baino ordubete aurretik egongo da irekita joateko asmoa duenarentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.