Emakumeentzako ikastaroak antolatu ditu Killirikupek: Emakumearekiko tratu txarra; Tratu txarraren trataera eta Zergatik okertzen gara? Bihar aurkeztuko dituzte hirurak, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan.
Dantza soltearen alde egindako lana eskertzeko omenaldia egin zion larunbatean Errenteria-Oreretako Beti Prest Dantza Taldeak Patxi Larreari (Lezo, 1939). Ibilbide luzeak ematen duen esperientziarekin, dantza soltearen osasunaz mintzatu da Larrea, besteak beste. Biharko OARSO BIDASOKO HITZA-ren paperezko edizioan argitaratuko den elkarrizketaren bi galdera eta erantzun dira honakoak. Beti Prest Dantza Taldeak omenaldia egin berri dizu. Zer sentitu duzu? Ez da hau izan omentzen nauten lehenengo aldia. Sentimendu nahasketa bat da azkenean: ilusioa, poza eta baita deserotasun puntu bat ere, begi asko dagoelako zuri begira. Orokorrean eskertzekoa da, baten batek onartzen duelako zuk egindako lana. Zure garaiko eta gaur egungo dantza soltearen artean alderik ba aldago? Nire garaian nahiko ezjakinak ginen. Gaur egun, orain 50 urte zeuden akats berberak errepikatzen dira, errotuta daudelako. Nire ustez, denon iritziak entzun, eztabaidatu eta kontuan hartu behar dira gauzak hobetzen saiatzeko. Aurrean, entzun, ikusi eta eztabaidatu nahi ez duten pertsonak baldin badituzu, federazioa kasu, ezin da ezer egin akats horiek gainditzeko.
Gazte Izanak erretiratuen elkartetik jakinarazi dutenez, dagoeneko salgai daukate Gabonetako loteria. Erosi nahi dutenek Gazte Izanak-en tabernatik pasatu behar dute.
Arrauna eta bestelako kirolak sustatzen diharduten elkarteek datorren hilean eskatu behar dituzte diru laguntzak udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuan. Astelehenetik aurrera hilabete osoan izango dute eskaera entregatzeko aukera. Udaletik gogoraraz...
Ikasturte hasierako jaia antolatu du Intxixu Herri Kultur Lantaldeak larunbaterako. 11:00etan hasita, gaztainak jateko aukera izango da, besteak beste, Doneztebe plazan. Herritarrei agertzeko deia egin diete.
Esperotakoa bete zen larunbatean, eta Ereintza eta Arrateren arteko norgehiagoka bertan behera geratu zen. Ereintzakoak susmoa zeukaten Arrate Eibarko taldea desagertu zela, nahiz eta Espainiako federaziotik kontrakoa esan. Azkenean, ordea, ez zen part...
Azkenean ezin izan zuten: Landare taldeko Iñaki Elorzak eta Ruben Pichelek Gipuzkoako Pala Txapelketako finala galdu zuten Gaztelekuren kontra pasa den igandean, Andoaingo Arrate pilotalekuan. Azkenean 45-38 gailendu ziren Ibon Altuna eta Koldo Zabala. EPLEtik nabarmendu dutenez, oso lan ona egin dute txapelketan zehar. Honakoak izan dira asteburuko gainontzeko pilota emaitzak: Nagusien Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa: Batzokiko 17 (Agosti Elizazu-Ignacio Martinez)-Lagunak 25. Aiako 25-Batzokiko 23 (Jon Ormaetxea-Felix Santamaria). Eskuz binaka kadeteak 3. maila: Mundarro1 22-EPLE2 14 (Lartaun Oiartzun-Ander Mariñelarena). Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE1 5 (Jon Romero-Eneko Arzadun)-Usurbil1 22. EPLE2 20 (Donibane Zangitu-Antton Aranburu)-Azkoitia1 22. Pala nagusiak 1. maila. Finalerdiak: Landare 45 (Iñaki Elorza-Ruben Pichel)-Txost1 42. Pala nagusiak 1. maila. Finala: Gazteleku 45-Landare 38 (Iñaki Elorza-Ruben Pichel).
Uda osteko lehenengo udalbatzarra egingo dute gaur, 18:30etik aurrera. Hamabi puntuko gai ordena prestatu dute, eta horien artean bi gai nagusi eztabaidatuko dituzte, biak adierazpen instituzionalak: Bateragune auziari buruzkoa bata eta eskualdeko hama...
Joseba Fernandezek hartuko dio lekukoa Igor Makazagari San Juanen gidaritzan. Etxera bueltan pozik da Fernandez erronka berriekin. Zortzi urte egin ditu sanjuandarrak Donibanetik kanpo arraunean. 2003an utzi zuen Koxtape Mecosera joateko. Ondoren Pedreñako entrenatzaile izan zen hiru urtez, eta 2008az geroztik Castron izan da, entrenatzeko ardura Juan Mari Etxabe oiartzuarrarekin partekatuz hasieran, eta bakarka azken bi urtetan. Aurten Astilleron ere izan da, denbora gutxiz baina. Kontxako banderan bere parte-hartzeak nahiko kalapita sortuta, Fernandezek dio “zorretan” dagoela Astillerorekin. Hala ere, Pasai Donibane Koxtapek entrenatzaile postua eskainita, gustura hartu du etxekoek luzatutako erronka.
Etzi (hilak 30) bukatzen da udal ludoteketan izena emateko epea. Ikasturteari urrian ekingo diote, eta ekaina bitartean izango dira irekiak ludotekak, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30era 4 eta 8 urte arteko haurrentzat, eta 18:30etik 20:00ra 8 eta 13 urtekoentzat. Larunbatetan ere irekitzen dute, 11:00etatik 13:00etara, adin guztientzat. Izena eman nahi dutenek, ludoteketara jo behar dute, 18:00etatik 20:00etara, eta han entregatu beharko dute ordainagiria. Izen-emate orria ere han bertan eskuratu dateke, edota pasaia.net helbidean. Trintxerpe-San Pedroko ludotekara joango direnek, Arrantzaleen auzoko Espinosa de los Moneteros kalean eman behar dute izena, edo 943 39 25 10 telefono-zenbakiaren bidez. Donibaneko ludoteka herri eskola ohian dago, J. J. Otaegi plazan; bestela, 943 51 72 90 telefono-zenbakia erabil daiteke. ntxokoek Gure Zumardian dagoen Azoka eraikinean eman behar dute izena, edo 943 24 85 12 telefono zenbakira deitu. Ikasturte osorako kuota, 49,90 eurokoa da, eta diru sarrera Kutxako 112545967 kontu korrontean egin behar da. Ludotekak gizarte eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrak elkartzeko eta jolasteko tokia izan dezaten propio antolatutako espazioak. Sozializaziatzeko lagungarri gerta dakieke ludoteka, eta baita euskararen erabilera indartzeko ere. Udaleko Gazteria eta Kirol Departamenduaren ardurapean, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Pasaiako hiru ludotekak.Iaz, 300dik gora haurrek eman zuten izena.
Ostiraletik aurrera, hilero euskarazko antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute herriko gazteenek Eskolatik Kalerarekin. Oraingo honetan, Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeen Goibel musikala taularatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean...
Gipuzkoako bigarren mailako Oiarso Errenteria-Oreretako saskibaloi taldeak porrotarekin estreinatu du denboraldia. Ostiralean 71-65 galdu zuen Ordiziaren kontra. Hurrengo partida Hipercor-Goierriren kontra jokatuko du igandean, Galtzarabordako kiroldeg...
Denboraldia ederki hasi du Beti Onak: bederatzi puntutatik bi besterik ez ditu galdu, eta hirugarren postuan dago. Azken jardunaldian 2-3 gailendu zitzaion Sanpedrotarrari. Touring, berriz, aurreko jardunaldian liderra zen, baina azken partida 0-2 gald...
Ostiralean ez dute ohiko itxura izango Errenteria-Oreretako dendek. Errenteria Fashion Night egingo dute, festa, zozketa, beherapenak, opariak eta dantza bilduko dituen ekitaldian. Egun horretan ere ez dute ohiko ordutegia izango dendek, eta 20:00etati...
Gipuzkoako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Oiarpeko pilotariek asteburuan, eta jokatutako zazpi partidetatik bost galdu zituzten oiartzuarrek. Kadete Lehen Mailan, Salaberria-Azpirozek 13-22 galdu zuten Segurako Intxausti-Oriaren ...
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...
Irakurleen kluba sortu dute Lezon, eta datorren ostiralera arte eman daiteke izena Udal Liburutegian, 18:30etik 20:30era. Euskarazko zein gaztelaniazko taldeak sortzeko asmoa dute. Lehenengoan Ane Mayoz izango da koordinatzailea eta bigarrenean, berriz...
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia urriaren 15ean hasiko da, Lezon, gainera. Gipuzkoako kantu txapelketaren bi kanporaketetako bat izango da Lezon jokatuko dutena. Bestea, urriaren 23an izango da, Bergaran. Finala, berriz, Donostiako ...
Lezoko Udaleko zinegotziek ikasturte politikoko lehenengo udalbatzarra egingo dute etzi (osteguna, hilak 29), 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: 2011ko ekainaren 11ko, ekainaren 30eko eta uztailaren 28ko osoko bilkuretako akt...