Esperientzia polita Cereten
Udal txistulari taldea erraldoi eta buruhandien laguntzarekin, Cereteko (Ipar Katalunia) Festa del Joglarren izan da asteburuan. Ostiralean, Maureillaseko elizan eman zuten kontzertua, eta hurrengo egunean kale ikuskizuna egin zuten herrian zehar. Laru...
Udal txistulari taldea erraldoi eta buruhandien laguntzarekin, Cereteko (Ipar Katalunia) Festa del Joglarren izan da asteburuan. Ostiralean, Maureillaseko elizan eman zuten kontzertua, eta hurrengo egunean kale ikuskizuna egin zuten herrian zehar. Larunbatean eguraldi triste samarra izan zuten arren, esperientzia “polita” eta “arrakastatsua” izan dela jakinarazi dute. Jende aditua izan zen publikoan eta kritika onak egin zizkieten.

