2009an eta iaz bezala, Eklyson Marques da Silva usurbildarrak irabazi zuen atzoko Lezoko BTT proba gizonetan. Emakumeetan azkarrena, berriz, Ainhoa Eraña Olaskoaga arrasatearra izan zen, Ana Yuntaren lekukoa hartuz. Antolatzaileen arabera, «giro aparta» izan zen Lezon probak iraun bitartean. Hala, lehiaz gain, hainbat zozketa egin zituzten. Esaterako, Ciclos Iñakiren ekimenez Orbea markako bizikleta irabazi zuen Beñat Goya lezoarrak. 330 partaide izan ziren atzoko Lezoko BTT proban, 35 haurren kategorian eta 290 helduenean. Hala, Marques eta Erañaz gain, ondoko koadroan dauden kirolariek ere sariak jaso zituzten. Bestalde, Ciclos Iñakik 100 opari zozkatu zituen, parte hartzaile guztiei kamiseta eman zieten antolatzaileek, eta Kutxak masajeak emateko gailua eman zien kirolari guztiei. Kaialde, Oriotarra, Zaldiak eta Patxiku Enea jatetxeek ere menu bereziak oparitu zituzten. Saikapena oso-osorik ikusteko jo honako webgunera: www.kirolprobak.com Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileek «izerdi asko» bota zutela proban, beroa egin zuelako. Beste sariak Lehen lezoarra (gizonak). Igor Figeroa. Oarsoaldeko lehen emakumea (emakume lezoarrik ez zuen parte hartu). Laxia Zubia (Oiartzun). Kirolari helduenari saria. Jose Olaskoaga (Hondarribia). Urrutienetik etorritakoari saria. Basilio eta Inhar Hoyos (Gasteiz).
Gazte Izanaken eskutik eta Nazaret zentroaren laguntzarekin, Umorea eta osasuna hitzaldia izango da bihar udaletxean, 17:30ean. Xabier Susperregi da hizlaria (gaztelaniaz eta euskaraz ariko da).
19 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Antxoko okindegi batean lapurtzeagatik. Bizilagun batek ohartarazita iritsi zen polizia okindegira, eta han harrapatu zuten gaztea, lapurretan ari zela.
Josu Zubiaren mutilek ezin izan zuten Beti Gazteren kontra. 3-1 galdu zuten. Partidaren lehen zatia nahiko lehiatua izan zen arren, atsedenaldiaren ondoren, Beti Gaztekoak indartsu zelairatu eta hamar minutuan bi gol egin zituzten. Amedek egin zuen Tri...
Bolada onari eusten diote zuri-gorriek. Denboraldiko hirugarren partida jokatu zuten larunbatean, eta 2-1 irabazi zioten Aloña Mendiri. Oñatiarrek sartu zuten lehen gola, baina handik gutxira Ioritz Leartek berdinketa erdietsi zuen. David Elvirak sar...
Udako oporren ondoren lehenengo udalbatzarra egingo dute etzi udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Zinegotziek, guztira, hamabi puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Hainbat Batzorde informatiboetan aldaketak egiteko propos...
Aiton Bordak bidaia antolatu du urriaren 6rako. Errioxara joango dira Lezoko erretiratuak. Hala, elkartetik jakinarazi dute bihar eman behar dutela izena irteerara joan nahi dutenek: 10:30etik 12:30era egongo dira zuzendaritza batzordeko kideak izena e...
Asteburuan ospatu dituzte Ugaldetxoko jaiak, sanmigelak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta jendea ibili da auzoan. Ostiralean hasi, eta atzo arte, hainbat ekimen egin dituzte, eta horien artean arrakastatsuenetakoa atzoko goitibeherak izan ziren. Truk txapelketan ere ibili zen jendea, 54 bikotek parte hartu zuten. Txapela, Mari Karmen Etxebestek eta Enrike Artolak jantzi zuten (eta itsaski jana ere irabazi zuten). Tokan, Xabier Ruiz gailendu zen, eta Intxixu jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen. San Migel Eguna, berriz, ostegunean ospatuko dute, eta orduan bukatuko dituzte jaiak. Hona egitaraua: 10:30. Meza, Atamitxen. Ondoren. Hamaiketakoa, doan. Aldez aurretik txartela behar da jaso Intxixu tabernan. 20:00. Festen bukaera, bertso poteoa eta kalejirarekin.
Ohorezko Erregional Mailako taldeak 1-0 irabazi dio Tolosari asteburuan. Partida polita eta emaitza garrantzitsua. Ioritz Azpirozek sartu zuen oiartzuarrei garaipena eman zien gola.
Denboraldiko lehenengo partida eta lehenengo garaipena asteburuan Oiartzungo neskek lortutakoa. Añorgaren kontra jokatu zuten eta 1-3 irabazi zuten. Erika Garcia, Ione Briñas eta Maitane Toledok sartu zituzten oiartzuarren golak.
Bere adin bereko lagunekin elkartzeko tokia eskaintzen diete nerabeei herriko Gaztelekuetan Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko bi udal Gaztelekuek ikasturteari ekin diote. Ostiraletan eta larunbatetan irekitzen dituzte gaztelekuak, 17:00etatik 21:00...
Irundarrak izan dira aurten atletarik azkarrenak. Bertako Victor Morenok irabazi zuen larunbatean Platako Farolara XI. Igoera. 15 minutu eta 17 segundo behar izan zituen Morenok, San Pedroko pilotalekutik irten eta farolarainoko tartea korrika osatzeko. Bigarren postuan, 15 segundo beranduago, Irungo Javier Perez helmugaratu zen. 15 minutu eta 32 segundo egin zituen Perezek. Podiumera igotzen hurrena, etxeko kirolaria. Trintxerpeko Igor Fuentes izan zen hirugarrena, 15 minutu eta 36 segundorekin. Trintxerpeko Atletiko Klubeko atletarik azkarrena, berriz, Imanol Etxebeste izan zen. Seigarren postuan iritsi zen helmugara Etxebeste, 17’ 03’’ denborarekin. Pasaiako korrikalari azkarrenarentzat ere izan zen saria. Josetxo Maneirok egin zuen pasaitarren arteko markarik onena. Oiartzabalen errokorra Emakumeetan, Lourdes Oiartzabal lezoarrak irabazi zuen igoera, orain arteko marka guztiak hautsiz. 17 minutu eta 23 segundotan igo zen Lourdes Oiartzabal Farolaraino. Bigarren, hiru minututara, Nieves Civicos lasartearra izan zen, 20 minutu eta 39 segundoko denborarekin eta hirugarren Marta Garcia gasteiztarra. Garciak 22 minutu eta 49 segundu behar iza