
Azken urteotako bideari jarraituz Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin bat egin du Irungo Udalak, eta asteburuan hainbat ekimen egingo dituzte Zabaltza plazan, motordun ibilgailuak gutxiago eta garraio publikoa eta bizikletak gehiago erabiltzearen beharraz ohartarazteko. Udalak abuztuan martxan jarri zituen aurrez aurreko neurriez informatuko du, eta oposizioko taldeek horiek baloratzeko probestuko dute astea. Biharko eta etzirako hainbat ekimen antolatuko dituzte Zabaltza plazan. Bizikleta martxa eta zenbait azoka prestatu dituzte, denak mugikortasun iraunkorrarekin harremana izango dutenak (ikus ekitaldien zerrenda beheko koadroan). Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari eta uztailean onartutako aurrez aurreko neurriei buruzko informazioa zabalduko du udalak bertan. Argazkilaritza lehiaketa bat ere antolatu dute aste honen harira. Hiru gairen gaineko irudiak aurkeztu behar dira: mugikortasuna, energia eraginkortasuna eta ingumena. Lanak urriaren 19ra arte aurkez daitezke (ikus oinarriak irun.org webgunean). EAJk inbertsioak eskatu ditu Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean alderdi politikoek gaiaren gainean dituzten proposamenak ezagutarazi dituzte. EAJk mugikortasun arazoak konpontzeko inbertsioak eskatu ditu. Xabier Iridoy bozeramailearen esanetan, «erdigunetik ibiltzen diren ibilgailuen abiadura murriztu behar da, baina alternatibak eskaini behar zaizkie». Kanpoaldeko errepide azkarrak garatzea, saihesbidea bizkoiztea eta hegoaldeko erronda eraikitzearen alde azaldu da Iridoy, «motordun ibilgailuak arin zirkulatzeko eta erdiguneko trafikoan pilaketak ekiditeko». Abiadura orduko 30 kilometrora mugatuta dagoen kaleetan txirrindulariek espaloietatik joatea debekatu izanaren [...]

1961ean jaiotako errenteriarrek bazkaria egingo dute azaroaren 26an. Bazkaria Lintzirin hotelean egingo dute. Parte hartu nahi duenak 60 euro ordaindu behar ditu Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan: 3035 0011 210111244490. Informazio gehiago nahi duenak telefono zenbaki hauetara dei dezake: 615 74 02 40 (Mikel) eta 656 704 619 (Fernan).

Etzi eginen dute Biriatu herria eta Ibardin gaina lotzen dituen mendi lasterketa. Arratsaldeko lauretan abiatuko dira korrikalariak, herritik. Iaz Avenir Aturin taldeko Said Jandarik irabazi zuen, ordubete, sei minutu eta 29 segundoko markarekin, Herve...

Uharte Arakilgo (Nafarroa) Kilometro Bertikala proban bigarren izan zen Izaskun Zubizarreta asteburuan. Lehenengoa Ana Conde izan zen, Zubizarretaren iazko marka hautsita (50:09).

Lore jokoen 160. urtemuga erakusketa ikusgai dago Abbadia gazteluan hilaren bukaera arte.

Irungo Mendizaleak taldeak Nafarroako Biraren barruan irteera antolatu du biharko. Lakora mendira igoko dira (1.860 metro). Zazpi ordu eta erdiko ibilbidea da (21,5 kilometro), egiteko pixka bat zaila. Goizeko seiretan abiatuko dira ohiko lekutik. Bazk...

Kateako Kultur Astea azken txanpan sartu da. Gaur, Lluvia seca filma ikusi ahal izango da 20:00etan auzo elkartean eta 21:30ean, Las Crónicas de Narnia jolasean ibiltzeko aukera izango da pilotalekuan. Bihar, goizeko bederatzietatik gaueko ordu txik...

Etzi, Udal Txistulari taldeak Behobia-Azken Portu auzoko txokoak alaituko ditu goizeko bederatzietatik aurrera.

ONCEko saltoki batean ustez lapurreta egiteagatik gizonezkoa atxilotu dute.

Udal kirol patronatuak bat egin du hirugarren urtez jarraian Donostiako Fortuna Kirol Klubak antolatutako Zuk zeuk probatu ekimenarekin. Programa hori kirolean hasiberriak diren emakumeei zuzendutakoa da. Horren bidez, emakumeen parte hartzea sustatu n...

Green Edge Australiako txirrindulari talde berriarekin sinatu du kontratua Allan Davisek: “Ohorea da norberaren herriarengatik lehiatzea”.

Acampadabidasoak, M15 mugimenduari lotutako eskualdeko taldeak, herri batzarra egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etan hasita. Irunen bizikletaz mugitzeko zailtasunaz eta etxebizitza duinaren aldeko mugimenduetaz arituko dira gaur. Lehenago, hiri erd...

Ehun egun igaro dira Bildu Errenteriako Udalera iritsi zenez geroztik. Errenteriako PSE-EEk Bildu eta Ezker Batuaren udal gobernuaren ehun egun horien balantzea egin du, eta epe horretan izan den “gobernu eza” salatu du. Juan Carlos Merino PSE-EEko bozeramailearen arabera, hiru hilabete horietan “erabateko eraginkortasun eza” erakutsi du gobernuak: “Orain arte ez dute ezer martxan jarri eta ekintzarik ere ez dute iragarri. Susmoa dut oraindik ere ez daukatela programarik”. Udal gobernu taldeak egindako ekintza zehatz bakarrak aurreko gobernuak, PSE-EErenak, maiatzaren 22a baino lehen martxan jarritakoak direla iritzi dio Merinok. Horren adibide batzuk ere eman ditu: Galtzarabordako igogailuak, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak, Ondartxoko hiltegia zenaren estaldura berritzeko lanak, Iztietako haurrentzako jolasak, Kaputxinoetako igogailua… Horrekin guztiarekin PSE-EE “kezkatuta” dagoela gaineratu du, “paralisia dagoelako”. Merinok adierazi du berak ezagutzen duen Bilduren proiektu bakarra “subiranotasuna eta parte hartzea” dela. Horrekin ematen duen irudia aurreko gobernuarekin parte hartzerik ez zegoela dela iritzi dio, eta hori ukatu du. Ehun egun horien balantzea egiteaz gain, hurrengoen iragarpena egin du. Egoera ekonomikoari dagoenez, “garai onak” ez direla onartu arren, “horrek ezin du eragozpen izan gobernuek goberna dezaten”, adierazi du. Horrenbestez, obrak egin, zerbitzu sozialak funtzionatzen jarraitu eta gainontzeko kudeaketak ere egin behar ditu udalak, Merinoren arabera. Horrekin batera, lana sustatu behar [...]

Astelehenean, Udal Kirol Kontseiluaren ezohiko batzarra egingo dute. Legeginltzadi berriko lehenengo Udal Kirol Kontseilua denez, aurkezpenak egiteko baliatuko dute batzarra. Era berean, kirol eragileen funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzen irizpi...

Gaindegiak Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izenburupean astelehenerako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko du Juan Carlos Alduntzinek. Pasaiako alkate ohia, ingurumen diputatua da gaur egu...

Zentro berriarekin behar gehien duen Bidasoako eskualdeko itxaron zerrenda leundu nahi dute, izan ere, baimendutako 150 plaza eskainiko ditu eta horietatik 112 hitzartuta daude: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko g...

Etzi, dantzaldia izango da Duo Elegancek animaturik Zokoburuko Kasinoan, 15:30etik 18:30era. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da, edari bat eta goxoki bat barne.

26 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Gazteak faltsua zela onartu zuen, eta 100 eurogatik erosi zuela legez kanpoko merkatuan.