
Denboraldiko bigarren jardunaldiko lehiak izango dituzte asteburu honetan Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Etxean jokatuko duen taldea (bihar, 17:00etan Fanderian) Touring izango da, eta Sanpedrotarra izango du kontrario. Aurreko lehia 3-2 i...

Erregionaleko Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lehen partida, gainera, Lezon izango da, 20:30ean. Allerruk Ostadar taldea hartuko du. Lehenengo jardunaldian bi taldeek irabazi egin zuten, bi gol sartuta eta bat bera...

EPLEkoei ere bukatu zaizkie oporrak, eta laster hasiko dira esku pilotako eta palako entrenamenduekin eta partida ofizialekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean 2003. urtea baino lehen jaiotakoei (8-11 urte) egin diete deialdia esku pilotako lehen saiora joateko. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan edukiko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik aurrerako neska-mutilek, berriz, toki berean entrenatuko dute, baina astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. EPLEtik zehaztu dute oraindik badagoela izena emateko aukera. Hala, dagokien egunetan pilotalekutik pasatu beharko dute edo begiraleekin jarri harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Esku pilotaz gain, palan ikasteko aukera ere badagoela gogorarazi dute. 1997. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, palako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Pilotan edo palan ikasi nahi duten guztiei egin diete deialdia entrenamendu egunetan Fanderiako pilotalekutik pasatu daitezen.

Oporren ondoren, Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideak berriro ere hasiko dira ikastaroekin. Honakoak dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak: erlaxazioa-yoga, eskulanak, soinketa eta oroimenaren estimulazioa. Horietako ikastaro bat egin nahi duenak asteartetik ostiralera pasatu behar du egoitzako idazkaritzatik, 11:00tatik 12:30era. Abesbatza ere, martxan Udako oporren ondoren, Aiton Bordako abesbatza ere berriro hasiko da entseatzen. Asteartean izango da lehenengoa, 19:00etatik aurrera.

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren XXXVI. ekitaldia bukatzear da. Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri mailako finalak jokatuko dituzte.Honakoak izango dira finalak: Haur Mailan, Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezen kontra jokatuko dute; Gazte Mailan, Galarraga eta Tovalek Ugarte eta Garmendiaren kontra jokatuko dute eta helduen finala tabernatarrek Jimeno eta Askasibarren kontra jokatuko dute. Herenegun, Santa Krutz Egunean, federatuen finalak jokatu zituzten Bekoerrotako pilotalekuan. Horrela, seniorretan, Ezkurdia eta Otxandorena nafarrek Larrañaga eta Altunari irabazi zieten. Ezkurdiak ikuskizuna eman zuen, eta Otxandorena bikain aritu zen atzeko koadroetan. 22 urtez azpiko finalak, berriz, ez zuen kolorerik izan. Elezkanok eta Larunbek 22-2 irabazi zieten Urionabarrenetxeari eta Kerman Galarzari. Gazte Mailan, berriz, Juarisitik eta Rezustak Labaka eta Apeztegiari irabazi zieten.

Kultur Etxearen inguruko lurpeko kanalizazio lanak direla eta, Denda kalean ibilgailuen zirkulazioa eten egingo dute datorren astelehenetik aurrera. Lau astez itxita egongo da, eta ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoa izango da Harategi, Etxenagusia Ma...

Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta, Platako Farolari Igoera egingo dute hilaren 24an hamaikagarrenez. San Pedroko pilotalekutik abiatuko dira korrikalariak, 17:30ean. Izena pilotalekuan bertan eman ahal izango da, probaren egun berean, 17:00ak arte eta aldez aurretik, 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta, Laister Kirolak dendan edo www.herrikrossa.com webgunean. Dortsalen banaketa 15:30ean egingo dute. Izen-ematea 6 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 9 euro egun berean ematekotan. Ibilbideak, 4,189 metro ditu luzeeran, eta 125 metroko altuera. Garaiera berriz, 95 metrokoa. Ibilbidearen errekorrak Markarik onena gizonen karreran, 2005. urtekoa da, 14 minutu eta 27 segundorekin. Emakumezkoen proban, aldiz, 2002an lortu zuten markarik onena, 17 minutu eta 32 segundorekin. Garaikurrak Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira garaikurrak, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialaren zozketa egingo dute. Lasterketaren ibilbidea ondokoa da: San Pedroko pilotalekua, hilerriko igoera, Faroko pasealekua, Platako farola, San Pedroko pilotalekua.

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek Real Union B taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar dute hitzordua, 15:30ean, Gal zelaian. Arerio gogorra da oiartzuarrek aurrean izango dutena. Liga hasi besterik ez da egin, baina leh...

San Juango entrenatzaile eta arraunlari Igor Makazagak taldea utziko du. Hala esan die bere taldekideei. Azken lau urteak San Juanen eman ditu Makazagak, prestatzaile eta arraunlari. Arrosek azken urteetako lorpenik garrantzitsuenak, TKE Ligara igoera ...

Astelehenetik aurrera (irailak 19) Pasai San Pedroko Arraunlari kalean bertakoentzat soilik baimendutako aparkalekuaren neurria abian ipiniko dutela iragarri du gaur Udalak bando bidez. “Portuko Agintaritzak Pasai San Pedroko lonja berriaren lane...

Santakrutzak azkeneko txanpan sartu dira, eta oraingoz eguraldia lagun izango ez dela dirudien arren, parranda egiteko gogorik ez da faltako. Gaurko ekitaldiak arratsaldera mugatzen dira, baina asteburuan egongo da gozatzeko aukerarik, bat baino gehiago. Hau da egitaraua: Gaur 16:30. Zezentxoak eta pottokak, Gurutze Santuaren plazan. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Lezoko txistularien taldeak lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik aterako dira. 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 23:00. Dantzaldia Laja Bigarrenaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan. 00:00. Ze Esatek taldearen eskutik, kontzertua. Karlos Saldise plazan. Bihar 09:00. Plater tiraketa, Arkaleko kantxan. 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik. 10:00. Haurrentzako jolasak, Lopenen. 10:30. Gazteentzako eta helduentzako 3×3 saski baloi txapelketa, Goiko plazan. 11:00. II. Mutxiko Eguna, Lezoko Euskal Dantzazaleak antolatuta. Karlos Saldise plazan hasiko dute kalejira. 11:00. XII. Marmitako Txapelketaren hasiera, Karlos Saldise plazan. 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan, txistulariek lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik irtengo dira. 14:30. Marmitako txapelketaren herri bazkaria, Karlos Saldise plazan. 16:00. Mus txapelketa, Jauregialden. 16:30. Truk txapelketa, Tiñelun elkartean. 17:00. Dantza solte txapelketa, Gurutze Santuaren plazan (euria eginez gero, txapelketa Karlos Saldise plazan egingo dute). 18:00. Josetxo Etxandi XXXVI. Oroitaldiko herri mailako txapelketaren finala. 18:00. Asier Kidam magoaren emanaldia, Jauregialden. 19:00. Back in Blue blues taldearen kontzertua, Jauregialden. 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak [...]

Bihotzera eta burura jaurtitako gezi bikoitza izan da Bateragune auzi-ko epaia. Erabateko sinesgarritasuna aitortzeko modukoa zen Ser irrati kateak filtratutako berria. Une historiko-politikoak besterik eskatzen zuen arren, zigorra erabaki du Auzitegi Nazionalak. Berriz ere. Gatazka hau konpontzeko desira dugun euskal hiritarrok bake-ahalegintzat jo genuen hasiera-hasieratik Bateragune ekimenaren sorrera; aire berritzat; bi aroren arteko mugarritzat. Ez dute, ordea, horrela ulertu Auzitegi Nazionaleko epaileek. Garzon epaileak erditu zuen dotrina eta teoria perbertsoan oinarritu dute oraingoan ere sententzia; betetzat jotzen duten teoria hutsean. Fiskalak berak ez zuen jakin Bateragune definitzen. Epaileek ezerez horretan oinarritu dute zigorra. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko epaileek denean ikusten dute ETAren eskua, eta horrela jokatu dute. Egia Goethek zioena: “Ez dago ezjakina baino gauza arriskugarriagorik”. Dena den, epai honek badu antena politiko argi bat. Akaso Zapaterok ETAren behin betiko agurreko gutuna esperoko zuen abuztu alderako. Ez da iritsi. Eta… horri emandako erantzuna izan da Auzitegi Nazionalak emandako erantzuna. Izan ere, baso komunikanteen teoria frogatua baino frogatuago baitago estatuko politika eta justiziaren arteko harreman eta bidezidorretan. Sare edo laberinto horretan kokatzen ditut Conde Pumpido Estatu Fiskal Nagusiak, bere agurreko hitzaldian, Aginte Judizialaren lan-urte berriaren inaugurazio-ekitaldian esandakoak: “Sortu ez da legeztatu behar, ETAk hor segitzen duen bitartean”. Iritzi eta emozio zurrunbilo [...]

Udazkena hurbiltzen ari dela eta, Aiton Bordan gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasiko dute astelehenean. 65 urtetik gorako pertsonek astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan jaso ahal izango dute txertoa. Goizeko hamarretan hasiko dira txert...

Tradizio bilakatu da jada Lezoko BTT proba: XIX. ekitaldia Ohi bezala, santakrutzen ondoren egingo dute aurten ere. Hilaren 25ean izango da proba, eta izena emateko epea zabaldu dute. Errenteria-Oreretako Ciclos Iñaki dendan (Zubiaurre pasealekua, 2...

Haurdun dauden Errenteriako emakumeek erditzea aurreko prestaketa fisikoa egiteko aukera izango dute datozen hilabeteotan. Zehazki, haurdunaldiko 32. astetik aurrera praktikan jartzeko moduko ikastaroa da. Sei orduko iraupena du, eta lau saio egingo di...

Espainiako Auzitegi Nazionaletik atzo filtratutakoa bete da: auzitegi hartako laugarren aretoko epaileek Vicente Gonzalez Mota fiskalak eskatutako kartzela zigorrak jarri dizkiete Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, eta Arkaitz Rodriguez gainontzeko ezker abertzaleko kideei Bateragune auzian, ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak. Erabakia salatzeko, bihar 12:30ean elkarretaratzea deitu dute Xabier Olaskoaga plazan (Niessen). Astelehenean, berriz, 12:00etan, elkartuko dira Herriko Enparantzan. Gehiengo sindikalak, LAB, ELA, EILAS, Hiru eta EHNE, bat egin du asteleheneko deialdiarekin. Otegi eta Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, eta zortzinakoa Zabaletari, Rodriguezi eta Jacintori. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte. Polizia operazioa 2009ko urriaren 13an egin zuen Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epaileak aginduta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ere atxilotu zituzten baina gero euren aurkako salaketa kendu zuten. Atxiloketaren garaian, ezker abertzalea estrategiari buruzko gogoeta haster zen, Otegik-eta sustatuta. Aurtengo ekainaren 27an hasi zen epaiketa. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek osatu dute epaimahaia. Epaiketan fiskalak adierazi zuen Otegi eta Usabiaga ETAko buru zirela “Bateragune prozesuan zuten arduargatik”. Auzipetu guztiek, ordea, bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen alde agertu ziren epaiketan. Atxiloketak [...]

Kukai Dantza Konpainia Kolonbian da egunotan Soka ikuskizuna aurkezten. Zehazki, Manizaleseko Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian dabiltza atzotik igandera arte. Soka bost dantzari eta bi perkusioa jotzailerentzako pieza koreografikoa da. Soka dantza...