Oporretan zegoen eta ia ahaztuta zeukan Igartza Sarietara aurkeztu zenik ere. Atseden egunetan zegoela, Xabier Mendigurenek deitu zion lehen saria eman ziotela esanez. Pozik, ilusioz, baina errespetuarekin hartu zuen albistea Goiatz Labandibarrek. Hamahiru proiektu aurkeztu ziren, baina Interrail behin-behineko izena daukan ipuin bildumaren egitasmoa aukeratu du epaimahaiak. Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele jaio ziren epaimahaiko kideak. Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza. Urte bat inguru izango du Labandibarrek lana borobiltzeko, eta Mendigurenen arabera, liburua 2013ko udaberrian argitaratzea espero dute. Europan barrena Interrail proiektua, Europan barrena egindako bidaia baten antzera egituratutako ipuin bilduma da. Liburuak denera, hamaika istorio bilduko ditu, eta beste hainbeste hiri ezagutaraziko dizkio irakurleari. Zehazki, hamar izango dira hiriak, Hendaia abiatuntu eta helmuga baita tren bidaia horretan. Duela hiru urte egin zuen bidaia hori, trenez, Labandibarrek berak. Hendaian abiatu, eta Marseilla, Geneva, Venezia, Triste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza ezagutu zituen. Bidaia Hendaian bukatu zuen. Hiri bakoitzak bere arrastoa utzi zuen irabazlearengan eta horiei buruz zerbait idaztea otu zitzaion. Hala ere, duela hilabete batzuk borobildu zuen ideia: “Ez nuen asmatzen nola lotu tokiak, edo zer idatzi… Duela hilabete batzuk, loturi hori nola egin ikusi nuela iruditu zitzaidan”. Hala, Igartzako deialdiaren berri jaso, eta [...]
Artista irundarraren margoekin ireki dute 2011/2012 ikasturteko lehen erakusketa Euskadiko Kutxan Kolore biziko erakusketa inauguratu zuten atzo arratsaldean Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen aretoan. Maxus herriko artistaren lanak bildu dituzte, azken urteetan margotutakoak. Orotara, hogeita hamarretik gora olio eta lau marrazki prestatu ditu Maxusek atzo ireki eta hilaren 25era arte bisitatu daitekeen bildumarako. Batzuk paisaiak dira, gehienak, beste batzuk kostunbristagoak, baina denetan ezaugarri bat dago; hots, kromatismoaren indarra, hori baita Maxusen lanaren ezaugarri nagusia. Bere estiloa definitzea zaila egiten zaiola esan zuen Maxusek atzoko aurkezpenean, hori bai, “sortzen asko disfrutatzen” duela argi utzi zuen. “Lan egiteko dudan modua apala da, naturaltasunez margotzen dut”, esan zuen artistak atzoko aurkezpenean. Erakusketarako «gertuko figurak, bisitariak erraz ezagutzeko moduko txokoak» aukeratu ditu irundarrak. Irungo paisaiak ageri dira batez ere, Hendaiako eta Hondarribikoren bat edo beste. Hiriko artista berriak Laugarren aldia da Euskadiko Kutxaren hormetan Maxusen margoak eskegitzen dituztela, azkena duela bost urte. “Hiriko artista askok hemen erakutsi dituzte lanak lehen aldiz, eta bertan erakusteak ezagunak izateko balio izan die”, gogoratu du, esker onez. Erakunde finantzarioak Irungo Udaleko Kultura Sailarekin hitzarmena du, eta udalak hainbat erakusketa antolatzen ditu urtero Colon pasealekuko aretoan. Horrela, 2011/2012 ikasturtean 27 erakusketa izango direla aurreratu du Belen Sierra Kultura ordezkariak. [...]
Ondarearen Europako Egunaren harira gidatutako hainbat bisitaldi antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 17rako. Erdigunea, Hondartza auzoa, Abbadia eta Mauresque Etxea ezagutzeko aukera izanen da, azken hau estreinekoz. Ekitaldi guztiak doan dira, baina zenbaitetarako izena ematea ezinbestekoa da. Hendaiako erdigunea eta bere historia ezagutzeko ibilbide gidatua 10:30ean abiatuko da San Bixente elizatik. Bazkaldu ondoren Hondartza auzoa bisitatzeko aukera izanen da, Itsas etorbideko turismo bulegotik abiatuta, 15:00etan. Aurtengo berritasun nagusia Mauresque Etxearen bisitetan datza, 18:00etatik 20:00etara eginen direnak. Aurreneko aldia da Arrantzaleen karrikako gotorleku-etxea bisitatu ahal izanen dela. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena, turisme@hendaye.com posta elektronikora eskaera idatziz. Musika eta dantza Gidatutako ibilbideez gain, beste ekintza batzuk antolatu dituzte larunbaterako Hendaian. Herriko Etxeko Kultura Arloak Kaperan a kapela ekimeneko saio bikoitza proposatu du. Abbadia gazteluan izanen da, 18:00etan eta 18:45ean. Beñat Achiaryren musika ikasleek gaztelua gelaz gela erakutsiko diete bisitariei, inprobisaturiko doinuez eta kantuez lagundurik. Talde bakoitza 25 lagunera mugatuko dute eta, hortaz, izena eman beharko da aurretik, turismo bulegoan. Ondarearen Egunaren harira ere, Akelarre Euskal Kultura Elkarteak euskal dantza ikuskizuna antolatuko du larunbatean Zokoburun, 21:00etatik aurrera. Ordu berean, Meteoritoak eta desagertze masiboak goiburuko mintzaldia emango du CPIE Euskal Itsasbazterrak, Larretxea baserrian.
Alokatua du Trintxerpeko Ur Gain elkarteak bere egoitza, eta lokalaren jabeak alokairua igo egin nahi die. Hori dela eta bazkideak ez ohiko batzar batetara deitu dituzte, larunbaterako (hilak 17), 16:00etatik aurrera. Alkateordetzan da ez ohiko batzarr...
Oiartzungo Flauta Taldea Alacanteko Calpe herrian (Herrialde Katalanak) izango da asteburuan, Mediterraneoko Musika Jaialdian. Oiartzuarrek etzidamu eskainiko dute euren emanaldia, 21:00etan, Colon plazan —Arenalean—. Jaialdiaren barruan, Ifach-en ...
Emakumeentzako mantenu gimnastika ikastaroa urriaren 4an hasiko dela iragarri dute antolatzaileek. Betiko legez, Azokan izango dira eskolak, astean bitan, asteartero eta ostegunero, 18:30etik 19:30era. Interesdunek ikastaroa hasten den egunean bertan...
Ongi etorria emango diete aurten udal euskaltegian izena ematen dutenei, jarraian euskararen erabileran eragin nahi duen ikastaro sorta oparoa eskaintzeko. Hala iragarri zuten atzo Udal Euskaltegiko Ane Olkotzek eta Joxe Manuel Odriozolak, udaleko kultura zinegotzi Amaia Esnarriagarekin batera ikasturtea aurkezteko deitutako prentsaurrekoan. Esan zutenez, erabileran eragitea da gaur egun erronkarik nagusiena, eta horregatik hain zuzen, erabilerari begira landutako egitasmoetan jarriko dute aurten indarra. Hala, Internet bidez beren kabuz Boga programarekin euskalduntzen dihardutenei, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diete aurten. Mintzalagunaz gain, asteburuetako barnetegiak, kultur astea, txangoak eta bestelako kanpo ekintzak programatuko dituzte, guztiak ere mintza praktika egitera bideratuak. Ohiko euskara eskoletarako ordutegi zabala dute aukeran, goizeko zazpietan hasten baitira eskolak ematen. Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta azterketen prestaketan ere laguntzen diete hala behar dutenei; E.G.A, Hezkuntzako eta Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak… Pasaiako udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du, %85eko asistentzia eduki eta Lanbidek emandako lan eskaeraren ziurtagiria aurkezten dutenei; lan eskaeraren ziurtagiririk ez dutenak %50 berreskuratzeko aukera izango dute. Pasaian erroldaturik ez daudenek dagokion udalean eska dezakete diru laguntza.
Udako etenaren ondotik Mugarrien Ibilbidearen barruko irteerak egiteari ekingo diote berriro Jaizkibel Mendizale Taldekoek. Igandean dute irteera, eta Belagura joango dira. Hala nahi dutenek Lakhura mendia igoko dute. 13 kilometroko zeharkaldian, San Martingo Harritik pasatuko dira. Antxotik autobusez 07:00etan irtengo da igandean bertan autobusa Antxotik, eta ordu laurden lehenago Iztietatik. Interesdunek Jaizkibel elkartearen egoitzan eman dezakete izena, bihar, 20:00etatik 22:00etara.
Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuen Txostek lehengo larunbatean, Oiartzunen. Luzaz Gazte taldea izan zuen aurrean, eta oiartzuarrek ez zuten irabazteko aukerarik izan: 1-13 galdu zuten. Txostekoek baja garrantzitsuekin ekin zioten pa...
Azken urteetan, Euskeran Itotiyak taldearen eskutik, piropo lehiaketa izaten da xanistebanetan. Tabernetan paperak, boligrafoak eta kutxak jartzen dituzte, jaietan inspiratzen direnek euren piropoak idatzi ditzaten. Aurten, seigarren aldia izan da. Hai...
Hilaren 19an irekiko dute Marrazki eta Pintura Udal Akademian aurrematrikulatzeko epea, 2005etik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta. Hilaren 23ra arte eman daiteke izena; onartutakoek matrikulazioa hilaren 26tik 30era egin beharko dute. Urriaren 13an h...
Oiasso Museoak eta Kutxak arkeologiari eta arteari buruzko hiru ikastaro antolatu dituzte udazkenerako, horietako bat Oiasson bertan, Mediterraneoko arkeologia, hilaren 29tik abenduaren 20ra arte. Izena emateko epea hilaren 16an irekiko dute, eta lekua...
Hilaren 17an, larunbatarekin, eginen dute Raid Txingudi lasterketaren aurtengo aldia, 10:30ean Itsas Zentrotik abiatuta. Parte hartzaileek kaiakean 2,5 kilometro, mendi bizikletan hamalau kilometro hondartzan, eta korrika 6,5 kilometro egin beharko dit...
Illunbe Arraun Klubeko zuzendaritzak lekukotza nahi du eta hala proposatuko du hilaren 30erako deitu duten ohiko batzarrean. 19:00etan da lehen deialdia eta 19:30ean bigarrena. Alkateordetzan egingo dute batzarra.
Bihar erakusketa berria estreinatuko dute Xenpelar etxean: EHGAMek antolatutako Homofobiaren aurpegiak. Julen Zabalak osatu du erakusketa, eta bertan hainbat erakundek publikoki homosexualitatearen kontra adierazitako iritzi eta jarrerak erakusten ditu...
Bost taldek joko dute etzi Mogambon. Leithinis (Belgica MetalCore), Hongo (A Coruña Post-Metal), Cordura (Trapagaran Post-Rock), Diswar (Amurrio D-Beat) eta Sutura (Trintxerpe Punk) taldeek erritmo latzen zaleak bilduko dituzte Azkuene kaleko aretoan. Animalien eskubideen defentsan lanean diharduten 12 lagunekin elkartasunean antolatu dute kontzertua. Auzipetu egin dituzte eta epaiketa gastuei aurre egiteko dirua bildu nahi dute biharko kontzertuarekin. 21:00etan hasiko da kontzertua.
Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak. Zer da zehazki Itsasldia? Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau Itsas Planet elkartekoekin ateratzen dugu aurrera, bi helbururekin: batetik, gure Mater itsasontzia itsasora ateratzea, eta modu horretan gure itsas ondarea ezagutzera eman, eta bestetik, euskal kostaldeko itsas turismoa sustatzea, baina beti ere laugarren belaunaldiko turismoan oinarrituta, hau da, bertako kulturaren oinarrian eraikiko den ekonomia bultzatzea da helburua. Zein publiko motari zuzentzen zaio? Programa hau irekia da eta edozein herrira moldatu daiteke, kultura, festa eta turismoko jarduerak txertatuz. Bi publiko motari zuzentzen zaio. Batetik publiko orokorrari, itsas kultura gustuko duen edonori irekia dagoelako, eta bestetik, bertako eragileei. Horregatik txertatu dugu egitarauan kultur eta turismo arloko marketing tailerra. Ostiral goizean kofradian egingo dugun tailer horretan, bertako eragileekin bilduko gara, Pasaiarako estrategia bat planifikatzeko. Beste herrietako esperientziak ikusi ondoren, nondik nora goazen gu eta nora nahi dugu joan ikusiko dugu. Hazi bat utzi nahi dugu herrian, bertako eragileek ikus dezaten elkarlanean horrelako gauzak egin [...]
Hilabete osoan zehar Patxi Eribe errenteriarraren margolanak ikus daitezke Gabierrotako Zubia kafetegian. Mota askotako egoerak irudikatu ditu, bodegoiak, esaterako. Hamar inguru margolan dauzka eskegita.