Pasa den larunbatean, Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa jokatu zuten Zarautzen. Bertan, Oarsoaldeko hainbat ordezkari izan ziren, eta lehen sariak etxera ekarri zituzten. Nesketan —soinu zaharretan—, Oiartzungo Izar Aizpuru izan zen garailea, 307,65 punturekin. Bigarrena, berriz, Idoia Besada pasaitarra izan zen, 305 punturekin. Hirugarren saria Elgoibarrera joan zen. Arantxa Ferreirok eskuratu zuen, 303,95 punturekin. Ereintzaren nagusitasuna Eskualdeko ordezkarien artean, Ereintza dantza taldekoek nagusitasuna erakutsi zuten mutiletan (aurreskuan). Lehen saria Ereintzako kide Alain Maia oreretarrak eskuratu zuen bigarrenez (2008an ere irabazi zuen). Bigarren eta hirugarren sariak ere Erenteria-Oreretara ekarri zituzten, Ereintzako Aitor Arrietak eta Jon Iriberrik. Hirurek 270,55 puntu, 268,15 eta 216,65 jaso zituzten, hurrenez hurren. Sailkapena Soinu zahar Izar Aizpuru. Oiartzun. Idoia Besada. Pasaia. Arantxa Ferreiro. Elgoibar. Maddi Nazabal. Oiartzun. Ane Espilla. Elgoibar. Nagore Bilbao. Donostia. Udane Eskudero. Oiartzun. Iraitz Gonzalez. Elgoibar. Itziar Aldalur. Elgoibar. Aurresku Alain Maia. Errenteria-Orereta. Aitor Arrieta. Errenteria-Orereta. Jon Iriberri. Errenteria-Orereta. Aitor Asenjo. Elgoibar. Iker Sanz. Lezo. Beñat Asensio. Lezo.
Udal Euskaltegiak zabaldu du 2011 / 2012 ikasturterako matrikulazio epea. Irailaren azken astean hasiko dira ikastaroak. Horien gaineko informazioa nahi duenak, euskaltegiko idazkaritzara jo dezake, 08:00etatik 19:00etara, edota 943 00 43 40 telefono z...
Bi taldek joko dute ostiralean Mogambon: Mossuraya talde suitzarrak eta Valentziako Tempesta. 21:00etan hasiko da kontzertua. Asteartean ere (hilak 13) bada kontzertua, 20:30ean. Astearteko kontzertuan, Brasilgo Besthöven taldeak, Italiako Kontatto et...
Lasako ontziola izandakoaren orubean atondu duten aparkalekua zabalik da lehengo ostiralaz geroztik. Aparkalekuak 100dik gora plaza ditu eta doan da. Inguruko bizilagunez gain, bisitari orok aparka dezake bertan. Irudia gaur goizeko 11:30ak inguruan ateratakoa da. Ordu horretan nahikoa plaza zeuden libre. Trintxerpeko kaian, bestalde, beste hainbat aparkaleku egokitu ditu Portu Agintaritzak. Kaian atondutako plaza horiek, berriz, beteta zeuden ordu berean.
Hilabeteko oporren ondoren, abesteko gogoz ekingo diote hurrengo txanpari kantu jirakoek. Lau Haizetara elkarteak antolatuta, etzidamu berriro hasiko dira erdialdeko kaleak girotzen euskarazko abestiak kantatuz. Hala, ohi bezala, eguerdiko hamabietan j...
Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zentroak ireki du matrikulatzeko epea. Hilaren 16 arte eman daiteke izena, goizez eta arratsaldez. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte Altzibarko eskoletan eta eskualdeko gainontzeko zentroetan, 18 urtetik gorakoei z...
Heldu den ikasturteari begira Udal Musika Eskolan izena emateko epea amaituta, 10 eta 14 urte bitarteko haurrentzat Musika lengoaiako lehen mailan ikasteko lekua dagoela jakinarazi du udalak. Eskolak astlehenetan 19:00etatik 20:00etara eta asteazkeneta...
Beraungo jaiak asteburuan lau eginez
Talaia poligonoan garbigune berria eraikitzeko lanak hasi dira. San Markoko Mankomunitatea ari da lanak egiten, udalak eskatuta. Lanak bukatzean, “zerbitzu hobea eskainiko da eta txukunagoa izango da”. Izan ere, iazko maiatzaren 23tik ireki...
Antxoko kantu jiran biltzen direnek datorren asteartean dute ikasturteko bigarren entsegua, 19:30ean, Kultur Etxean.
Emakumeentzako Internet eta sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Bekoz Bekok. Ikastaro trinkoa da, eta, larunbata goizetan emango dute, 09:00etatik 14:00etara. Datak behin betiko zehazteke, urriaren 22an eta 29an izatea aurreikusi dute. Ikastaro...
Etzi hasiko da Liga trintxerpreko talde gorenarentzat. Don Boscon du partida, Urolaren kontra, 16:30ean. Printzipioz, faborito dira zuri-urdinak, baina Trintxerpeko entrenatzaile Josu Zubia ez da fio: «Txanpa onean datorren taldea da, igo berria. Hala...
Udako igerilekua igandean, hilaren 11n, itxiko dute. Denboraldiari agur esateko, bezperan (etzidamu, larunbata, alegia), jolasak eta askaria antolatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Zehazki, puzgarriak eta txokolate jatea prestatuko dituzte aurtengo udar...
Urtxintxa Aisialdi Eskolak Begirale ikastaroa antolatu du Irunen. Ikastaroa hilaren 16an hasi eta otsailaren 4an amaituko da (ikus egutegia Urtxintxaren webgunean). Izen ematea bi modutara egin daiteke, Urtxintxako egoitzan, hilaren 15era arte 09:00tatik 13:00etara, edo internet bidez. Bi ikastaro mota eskaintzen ditu Urtxintxak, trinkoa eta estensiboa, baina bakarrik lehena emango da Irunen(estensiboa nahiago dutenek Donostira joan beharko dute. Ikastaroaren prezioa 480 eurokoa da, dena barne.
Euskal dantzetan trebatu nahi duten haur antxotarrek gaur dute Alkar Txikin izena emateko azken aukera. Alkartasuna Dantza Taldeko arduradunek esan dutenez, Azokako bigarren pisuan izango dira gaur, 17:30etik 18:30era. Izena emango duen haurraren arg...
Udaletik jakinarazi dutenez Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du gaur, 19:30etik aurrera, Azokan.