Larunbatean, Larra-Larrau bizikleta proba jokatu zuten Izaban (Nafarroa), laino artean. Emakumeen artean, Izaskun Zubizarreta gailendu zen 143 kilometroko proban. Gizonetan, Ivan Santurde kantabriarrak lortu zuen garaipena. Probaren hemezortzigarren al...
Juan D. Ramos ‘Pelukas’. Osteguna, irailak 1, Kontxako Banderako sailkapen proba. Kolore guztietako kamisetak kaian: arrosak (Donibane) moreak (San Pedro), gorriak (Zumaia) eta beste halako hamaika. Herriko jende ugari Aquarium inguruan, eta gehienak Errenteria-Oreretako traineruarenak ez diren koloreekin jantziak. Egia da normalean irabazleen alde egin ohi dugula, talde garaileak ditugu gustuko eta beraiekin identifikatzen gara: futbolean (Athletic edo Bartzelona), saskibaloian(Tau), eskubaloian(orain gutxi arte Bidasoa eta Portland). Baina herriko taldeei dagokienean, are nabarmenagoa izaten da alde hori maila baxuenetan badaude. Norberak nahi duen taldearen jarraitzale izateko eskubide osoa du, noski, baina babesak, txikia izanik ere morala ematen dio taldeari, batetik, eta kirolaria asetzen du, bestetik. Imajina ezazue une batez Hibaika Kontxako ohorezko txandan dagoela; ziur naiz herri osoa gure Madalenen koloreekin izango zela Kontxan. Touring edo Beti Ona 2. mailan balira, nola legoke futbol zelaia? Eta Ereintza Asobal jokatzen ariko balitz, nola geldituko litzateke kiroldegia? Babes ditzagun gure herriko taldeak, orain behar baitute gure laguntza eta ez txapeldun bihurtzen direnean. Hamaika talde eta kirol ditugu herrian, eta ziur horietakoren batekin identifikatzen garela . Guztion babesarekin ziur naiz egunen batean Hibaika Kontxan ikusiko dugula, futbola Oreretak merezi duen mailan, Oarsoaldea Igeriketa taldeko igerilariren bat munduko txapeldun bihurtuta edo Paco Bueno taldeko boxealariren [...]
Galtzatako Zalakain senideek hirugarren saria irabazi zuten atzo Legazpiko Artzain Egunean, etxean egiten duten gaztarekin. Olaberria gaztandegiak egindako Aizpea markako gaztak irabazi zuen lehenengo saria, eta Jesus Mari Ansolaren Mausitxa gaztandegi...
Garaipen garrantzitsua Txostekoentzat Enrike Abril lehiaketan. Alde batetik, finalaurrekotan sartzeko arerio zuzenak izaten baitira billabonarrak, eta bestetik euren kantxa motz eta azkarrean jokatzea zail egiten zaielako herrikoei, neurri zabalagoetar...
Irungo Eraiki Dantza Taldeak 2011-2012 ikasturterako izen emate epea ireki du, euskal dantzak ikasi nahi duten 5 urtetik gorako mutiko eta neskatoentzat. Ikasturtea hilaren 16an hasiko da. Informazio gehiago lortzeko interesa dutenek 685705383 telefonora dei dezakete edo e-posta mezu bat bidali. Eraikiko harremanetarako pertsona Oscar Lucas da.
Larunbatean Zarautzen egindako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan nagusi izan zen Ereintza dantza taldea. Aurresku txapelketan, Alain Maia izan zen txapeldun bigarren aldiz; 2008an ere gailendu baitzen. Aitor Arrieta eta Jon Iriberri, berriz, bigar...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak odol erauzketak egingo ditu bihar eta etzi. Bi egunetakoak, programatutako odol erauzketak dira. Erauzketak bihar Reina Aretoan egingo dituzte 18.30etik 20:30era arte. Etzi, berriz, Beraungo...
Mikel Odriozola ibilketariak ez zuen bere helburua lortzerik izan. Osakan 2007. urtean lortutako marka hobetu edo berdindu nahi zuen joan den larunbatean Korean jokatutako Munduko Txapelketan, baina hasieratik atzetik joan zen Errenteriakoa: 10. kilo...
Baikor eta gogotsu. Hala ekingo diote zuri-gorriek larunbatean abiatuko den denboraldiari. Aurredenboraldian jokatutako sei partidatatik hiru irabazi dituzte eta horrek zaleak eta jokalariak motibatu ditu. Lehengo larunbatean jokatu du azkenekoz Pasaiak, Touringen kontra, talde zuri-gorriak laugarren urtez jarraian antolatutako Mauricio Olearen Oroimenezkoan. 5-0 irabazi zuten antxotarrek. Talde nagusiaren aurretik Pasaiako beste lau taldek jokatu zuten. Txikienek goizean jokatu zuten. Pasaiako A taldeak 9-1 irabazi zion bertako B taldeari. Horren ondoren beste bi partida aurreikusiak zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik: Kadeteen Pasaia-Trintxepe eta Gazteen Pasaia-Allerru. Aurten, sei talde Arratsaldean eguraldia zertxobait hobetu eta Lehen Mailako Erregionaleko talde berriak Oiartzunen kontra jokatu ahal izan zuen, 2-1 irabaziz. Aurten sei talde izango ditu guztira Pasaiak, iaz baino bi gehiago: Haurren Mailan bi talde eta Erregionaleko Lehen Mailan ariko den talde berria. Horrez gain, talde nagusiak entrenatzaile berria du. Lehengo abuztuaren 4az geroztik, Vasconiatik heldu den Arkaitz Lacambraren agindupean ari dira lanean zuri gorriak. Entrenatzaileaz gain, sei jokalari berri ekarri ditu Pasaiak taldera. Taldea Entrenatzailea. Arkaitz Lakambra. Prestatzailea. Julen Alcala. Atezainen entrenatzailea. Virgilio Alcaide. Masajista. Juan Gisbert. Jokalariak. Iker Vidal; Ivan Kortajarena; Borja Carrizo; Ander Famoso; Imanol Vidal; Asier Araneta; Josu Vidal; Txus Duarte; Ibon Gutierrez; David Elvira; Asier Agirre; [...]
Espezien eboluzioaren teoriari buruzko erakusketa zabaldu dute gaur Plaiaundi Parke Ekologikoan. Darwinen arkikuntzaren 150. urteurrena ospatzeko Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) 2009an prestaturiko erakusketa da. Hamahir...
Hendaia Turismok antolatuta, Palmondoko hitzorduen beste ekitaldi bat burutuko da bihar, asteartearekin, egun osoz. Goizeko bederatzietatik, hainbat produktuen azoka jarriko dute Palmondoko biribilgunean.