Hirigintza planari hiru zuzenketa egitea onartu du udalbatzarrak
Ez ohiko udalbatzarra egin zuen atzo Lezoko Udalabatzak. Bertan puntu bakarra jorratu zuten. Hirigintza planaren testu bateratuari hiru zuzenketa txiki proposatu zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta plenoak onartu behar zituen, plana behin betiko aur...
Ez ohiko udalbatzarra egin zuen atzo Lezoko Udalabatzak. Bertan puntu bakarra jorratu zuten. Hirigintza planaren testu bateratuari hiru zuzenketa txiki proposatu zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta plenoak onartu behar zituen, plana behin betiko aurrera ateratzeko. Bilduko zazpi zinegotziren (bi falta ziren) aldeko botoarekin atera zen aurrera proposamena. Agertu ziren EAJko bi zinegotziek kontrako botoa eman zuten, “orain arte eduki dugun jarrerarekin koherente izaten”, azaldu zuen Kepa Garbizuk. Bost minutu eskas iraun zituen udalbatzarrak.