Bihar Donostia-Donostia klasika dela eta, Oiartzungo trafikoan aldaketak izango dira. Hiru aldiz pasatuko da lasterketa Oiartzundik, horietako bitan Arkaletik. Errepide hori moztuta egongo da 16:30etik 17:30era.
Martin Garitako Gipuzkoako ahaldun nagusiak harrera egin die gaur azken bi asteetan epaituak izaten ari diren Oarsoaldeko 16 gazteen ordezkariei. Gazteek eskatuta, harreraren ondoren bilera egingo dute Garitanorekin. Atzo bukatu zuten epaiketa.
Beti Ona astelehenetik aurrera hasiko da 2011-2012 denboraldia prestatzen. Erregional Preferenteko taldeak arduradun tekniko berriekin eta jokalari berriekin hasiko du aurredenboraldia. Denboraldi berria “ilusioarekin” hasiko dutela zehaztu...
Goi mailako sukaldariz eta jatetxez beteta dago Gipuzkoa. Baina ziur su gehien dauden guneak ez direla jatetxeak, elkarteak baizik. Hori argi dute Pasai Antxoko Armonia elkartean, eta goi mailako sukaldaritza eta herri sukaldaritza uztartzeko jardunaldiak egin dituzte. Arrakastatsuak izan direnez, errepikatzeko asmoa dute Antxoko elkartekoek, eta irailari begira ideia gehiago dituzte su artean lantzeko. Zazpi astez egin dituzte gastronomia jardunaldiak Armonia elkartean. Bertan, hamahiru saio egin dituzte, bi asteko: astelehenetan goi mailako sukaldariak izan dira eskolak ematen, eta ostegunetan, berriz, jardunaldietan izena eman dutenen artean elkartrukatu dute ezagutza. Markos Novo jardunaldien antolatzaileak esan duenez, «jardunaldi interaktiboak» izan dira, hau da, parte hartzaileak ez dira mugatu entzutera, eta hori guztia blok batean apuntatzera. «Sukaldaritzaren gaineko jakin-min handia izan dute eskolak hartu dituztenek, eta adituek esandakoetaz eta beste kideek gomendatutakoaz ikasi dute denek. Horregatik gaude oso pozik jardunaldien emaitzarekin», aitortu du Novok. Denera, 27 sukaldari-gaik parte hartu dute ikastaroan, «espero genuena baino askoz gehiagok», dio, harro, Novok: «Partaide bat, su bat ideia ez dugu bete. Mugimendu handia izan da Armonia elkartean hamahiru saioetan». Valentziatik, Japoniara Japoniako sukaldaritzaren gaineko ezagutzak banatu ditu Hitoshi Karube Japoniako sukaldariak Antxon; Laure Robles valentziarrak, berriz, Levante aldeko sukaldaritzaren berri eman zien 27 parte hartzaileei; eta azkenik, Mexikoko [...]
Bihar, larunbata, Hondartza kiroldegian Stair Wars izeneko ikuskizuna egindo dute 15:00etik 20:00etara. Jart Skateboards-ek antolatutako nazioarteko ekitaldian skate modalitatean aritzen diren skaterrak ezagutzeko aukera izango da, eta orain arte inoiz...
Etzi, Kaabestri Ensemble taldeak kontzertua emango du San Esteban parrokian. Harri Beltza elkarteak antolatu duen emanaldia arratsaldeko sei eta erdietan hasiko da.
OARSO BIDASOKO HITZA oporretan egongo den arren, Karrikako jaien programa duzu hemen. Xanistebanetan ondorengo asteburuan ospatuko dituzte jaiak auzo horretan. Jai Batzordetik deia egin diete herritarrei, kamiseta gorriekin azaltzeko ekitaldietara. Era berean, jakinarazi dute aurten, lehen aldiz, kamisetak jarriko dituztela salgai. Festetako egitaraua: Abuztuak 12, Ostirala 18:30ean: TXUPINAZOA jaien hasiera adierazteko diana, buruhandi eta soinu joleekin. 19:30etan: KARTELADA. 20:00etan. TXOKOLATE JATEA. 21:00etan: Ume eta gurasoen AKANPADA librea. (Denda, zakua eta afaria norberak eraman behar ditu. Eguraldi txarra egiten baldin badu lo haurtzaindegian egingo da). 22:30etan: XXIV. TRUK txapelketa. (Inskripzioa 22:15 itxiko da) Abuztuak 13, Larunbata 09:00etan: DIANA soinu joleekin. 09:15ean: IV. MONTAIN BIKE irteera neurtua. (2 ordu. Inskripzioa 3€koa izango da). Ondoren: txirrindularientzako gosaria egongo da. 10:00etan: HAUR JOLASAK.( Goiti-bera, jolasak, eta abar). 14:00etan: Auzoko BAZKARIA. 18:30ean: XII. SAGARDO DASTAKETA, bertan bertsolariak alaituko digute arratsaldea. Parte hartzaileak: Bainketa, Bonaseis, Estrataburu, Ordozelai, Altzatxiki, Gartxine, Borronddi, Emieta, Aroskene, Arrasku (Fermin), Arrasku (Jazinto) eta Arlatz. Ondoren: OTAR eder baten zozketa egingo da. 20:30ean. PLATER KONBINATUAK eta OGITARTEKOAK Artaso Elkartean. 23:30ean: ANTZERKIA Edurne Agirrezabalak antzezturik. Abuztuak 14, Igandea 09:00etan: DIANA soinu joleekin. 11:00etan: Aurre-benjamin, benjamin, kimu eta haur PILOTA partiduak. 12:00etan: Oiartzungo presoen aldeko MARRAZKI TAILERRA. 17:30ean: ZALDI ERAKUSKETA. Ondoren: ZALDI HEZITZAILEAren erakustaldia. 18:30ean: [...]
Hil hasiera guztietan egiten duten moduan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol erauzketak egingo dituzte datorren astean ere. Hala, asteartean Reina Aretoan bilduko dira, eta asteazkenean, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ord...
Andra Mari Abesbatzak Oiartzungo Xanisteban Jaietako egun nagusian egingo den kontzertuan parte hartuko du, eta bertan, Xabier Lete eta Yon Oñatibiari omenaldia egingo diete. Andra Marirekin batera, Lartaun txistularia taldea, Lartaun abesbatza eta da...
Iturriotz auzoa bete-betean ari da Santioak ospatzen. Hilaren 23an hasi zituzten jaiak, eta San Inazio Egunarekin amaituko dituzte. Auzoko gazte taldeak egitarau oparoa antolatu du beste urte batez. Horren harira, herenegun, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean erretiratuen bazkaria egin zuten. Bertan 49 erretiratu elkartu ziren, Agustina San Sebastian eta Pepe Garciak prestatutako bazkari ezin ederragoa dastatzera. Menua bikaina izan zuten urtero legez: zizka-mizkak hasteko, ondoren arrain zopa, jarraian legatza, eta bigarren platera amaitzeko azpizuna. Eta postretarako izozkia ijito besoarekin. Hona hurrengo egunetarako egitaraua: Gaur, ostirala 16:30ean. Gorriti show. Jarraian. Txokolate jatea bertaratzen direne guztientzat. 20:00etan. Presoen aldeko kartelada. 22:00etan. Bajinaren Bakarrizketak antzezlana. 22:00etan. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. 22:00etan itxiko dute izen-ematea. Bihar, larunbata, San Inazio bezpera 10:00etan. Bizikleta martxa, Iturriozko mendietan barrena. 10:30ean. Iturriozko pilotari gazteen norgehiagoka, pilotalekuan. 16:30ean. III.Haur Krosa (4-10 urte). 18:00etan. Iturrioztarren III.Sagardo Dastaketa eta Lehiaketa. Norberak bere etxekoa eraman. Lehen hiru sailkatuek xanistebanetan egingo dute Sagardo Lehiaketan parte hartzeko aukera irabaziko dute. 21:30ean. Bertso afaria, Soroan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ander Lizarralde, Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano. Afaltzeko, Trikikupelako kideek prestatutako afaria, sagardotegi gisa girotutako Soroan. Etzi, igandea, San Inazio eguna 9:00etan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin. 11:00tan. Desafioa: auzoko hirukote gaztea astoaren kontra. [...]