Alkartasuna dantza taldea Sardiniarako bidean da

Atzo gauean abiatu ziren Antxoko Alkartasuna dantza taldeko kideak Sardiniara. Uta herrian izango dira hamar egunez, Cagliari hiriburutik hogei kilometrora dagoen herrian, hain zuzen ere. Batzuek hegazkina hartu zuten irlara joateko, Bartzelonatik, eta besteek, aldiz, ferria hartu zuten, izan ere, arropa eta material guztia eramateko beharrezkoa zuten. Urtero saiatzen dira herritik kanpo ateratzen eta Euskal Herritik kanpo herriko kultura zabaltzen. Beste hainbat kulturekin trukea egiteko ere aprobetxatzen dute.  Hala nola, Bosnian izan dira, Grezian, Costa Rican, Kroazian, Portugalen, Japonian… Aurten, gainera, beste urteek izan ez duten plusa izango du aurtengo bidaiak: Euskal Herria ordezkatuko dute. “Horrek presioa eta harrotasuna eragiten dizkigu, baina presio eta harrotasun handi horrekin prestatu ditugu material eta jantzi guztiak, baita gure maletak ere”, adierazi dute dantza taldeko kideek.

Alkartasuna dantza taldea, Kataluniako Montenegros herrian egin zuten emanaldian

Atzo gauean abiatu ziren Antxoko Alkartasuna dantza taldeko kideak Sardiniara. Uta herrian izango dira hamar egunez, Cagliari hiriburutik hogei kilometrora dagoen herrian, hain zuzen ere.

Batzuek hegazkina hartu zuten irlara joateko, Bartzelonatik, eta besteek, aldiz, ferria hartu zuten, izan ere, arropa eta material guztia eramateko beharrezkoa zuten.

Urtero saiatzen dira herritik kanpo ateratzen eta Euskal Herritik kanpo herriko kultura zabaltzen. Beste hainbat kulturekin trukea egiteko ere aprobetxatzen dute.  Hala nola, Bosnian izan dira, Grezian, Costa Rican, Kroazian, Portugalen, Japonian…

Aurten, gainera, beste urteek izan ez duten plusa izango du aurtengo bidaiak: Euskal Herria ordezkatuko dute. “Horrek presioa eta harrotasuna eragiten dizkigu, baina presio eta harrotasun handi horrekin prestatu ditugu material eta jantzi guztiak, baita gure maletak ere”, adierazi dute dantza taldeko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.