Peruko egunak Martindozenean
Gaurtik hasita eta larunbata arte Estrella Radiante elkaerte indoamerikarrak hainbat ekitaldi antolatu ditu Martindozenea Gaztelekuan, Peruko jai nazionala dela eta. Jarduerak kultur aniztasun eta anaikidetasun programa batean kokatzen dira. Cristina ...
Gaurtik hasita eta larunbata arte Estrella Radiante elkaerte indoamerikarrak hainbat ekitaldi antolatu ditu Martindozenea Gaztelekuan, Peruko jai nazionala dela eta. Jarduerak kultur aniztasun eta anaikidetasun programa batean kokatzen dira. Cristina Laborda Irungo gazteria ordezkariak azaldu du Gaztelekuko jardueren helburua “Euskadin bizi den peruar kolektiboaren integrazioa” dela. “Integrazio sozio-kulturala bultzatzea herri bakoitzaren balio historiko kulturalak errespetatuz eta epe luzean, herri horien aldeko garapen proiektuak egitea” ere bilatzen dela gaineratu du Labordak.
Hiru egunetan zehar Peruko arteari eta kulturari buruzko panel erakusketa bat egingo da, eta herrialde hartako dokumentalak eta filmak proiektatuko dira Gaztelekuan.
Egitaraua
Hilak 28, osteguna, 17:00etan
- Euskadiko eta Errioxako Peruko Ohorezko Kontsulak Egungo Peru izenburuko solasaldia gidatuko du.
- Ondoren Peruko produktuen gastronomia dastaketa egingo da.
Hilak 29, ostirala, 17:00etan
- Peruko sukaldaritzari buruzko tailerra. Sukaldaritza peruarrak Guinness errekorda irabazi du daukan plater-kopurua dela eta. 491 plater guztira. Ospe handiko sukaldaritza da; gainera, hango platerak planetaren edozein tokitan prestatu ahal dira, tokian tokiko produktuekin, tailerrean erakutsiko den bezala.
Hilak 30, larunbata, 17:00etan
- Mario Miranda Zapata eta Arturo Morales Vargas Estrella Radiante elkarteko kideek Peruko historia eta independentzia goiburuko hitzaldia emango dute.
- Ondoren dantza peruarren erakustaldia eta Peruko gastronomia produktuen dastaketa egingo dituzte.

