Hendaiako Herriko Etxeko Euskara eta Kultura zerbitzuek deskubritze tailerrak antolatu dituzte, oraingoan jaietan euskaraz abesteko ohitura bultzatzeko. Horrela, euskal kantu tailerra emango dute abuztuaren 2an eta 3an, 10:30etik 12:30era, Mendi Zola ...
Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatuta, Bidasoa Ibaiaren XLV. Jaitsiera egingo dute larunbat arratsaldean. 17:00etatik aurrera hasiko dira piraguistak lehian. 1967. urtean ospatu zuten lehen aldiz kirol proba hori.
Iaz herriko postontzi batean jasotako publizitatea —postontzi guztietara heltzen dena— hartu eta aztertu egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Hizkuntzaren erabilera aztertu du Ttur-tturrek, 2006tik egin ohi duen moduan. Iazko datuak eskuan, emaitzak ez dira pozik egoteko modukoak, Miren Irigoien zinegotziak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak gaur agerraldian nabarmendu duenez. Garazi Portugal Ttur-tturreko kideak zehaztu zituen datuak: “Herriko eta kanpoko 36 merkataritza eta ostalaritza establezimendutatik bidalitako 194 publizitate ale jaso eta aztertu ditugu. Bi ale ziren euskaraz; 83 gaztelaniaz; 25 elebitan; 2tan euskara zen nagusi, eta 82tan gaztelania”. Ehunekoak aintzat hartuta —borobilduta—, publizitatea aleen%85etan hobetsi zuten gaztelania iaz, eta euskara %2an. Elebietan, berriz, publizitate aleen %13 jaso zuten herritarrek. Bost urteetako datuak Portugalek, dagoeneko bosgarren urtea izaki, borobildu egin ditu azterketa guztietan eskuratutako datuak: “Bost urte hauetan 20 ale jaso dituzgu euskaraz; 392 gaztelaniaz; 111 elebitan; 2 euskara gehiago dutenak, eta 366 gaztelania gehiago dutenak; 891 publizitate ale, guztira”. Ehunekoak honakoak dira: euskaraz %2; gaztelaniaz %44; elebitan %12; euskaraz gehiago %0, eta gaztelaniaz gehiago %41. Ondorioa garbia da, Portugalek nabarmendu duenez: “Oiartzungo edota kanpoko establezimenduek, gehienek, gaztelaniari ematen diote lehentasuna; gaztelania hutsean edota gaztelaniari euskarari baino presentzia gehiago emanez”. Euskarak publizitate aleetan toki gutxi izateaz gain, akats asko izaten dituela [...]
Ascuregui kultur elkarteak iganderako bidaia prestatu du, Zaragozako jolas parkera, hain justu. Interesdunek 685 77 93 98 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.
Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “...
Nerabeen artean daukan arrakasta ikusirik, Fantasy gune berezia ireki dute mediatekan. Horrela, gazteek fantasiazko generoaren gaineko lanak irakurtzeko aukera izango dute. Horrela, Tara Duncan, Harry Potter, Stefan eta Damon Salvatore banpiroak edota ...
Bukatu da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orain, Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuak epaiaren zain geratzen dira. Udako atsedenaldiaren ostean, epaia urrirako edo azarorako espero dute, baina ikusteko dago noiz izango den. Gaur, behintzat, defentsaren abokatuek guztientzako absoluzioa eskatu dute, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak aurkeztutako froga bakarrak poliziek egindako jarraipenak eta inkomunikazio aldian egindako adierazpenak izan direla argudiatuta. Horrez gain, Javier Gomez Bermudez epaileak pasa den asteko astelehenetik espetxean egon diren Oihana Mujika eta Iker Zabala oiartzuarrak eta Egoitz Urbe oreretarra askatzeko agindua eman du. Epaiketara ez zirela agertu eta, atxilotu egin zituzten, eta epaiketak iraun bitartean Madrilgo Soto del Real espetxean preso edukitzeko agindua eman zuen epaileak. Datozen orduetan aske uztea espero da. Goizeko hamarretan puntuan hasi da gaurko azken saioa. Aurreko egunean Fiskaltzak eta AVTk egin bezala, gaur, defentsaren abokatuek atera dituzte euren ondorioak; guztira, bost abokatuk hitz egin dute. Ez da arratsaldeko saiorik izan, baina goizeko saioa luzatu egin da, 15:00ak pasatxo izan arte. Defentsaren abokatuez gain, auzipetuek ere hitza hartzeko aukera izan dute, eta guztien izenean, Arkaitz Anzak hitz egin du. Sumarioaren sostengu bakarra “torturapean egindako adierazpenak izan direla frogatuta” gelditu dela adierazi du, batetik. Bestetik, berriz, auzipetu guztiak Euskal Herrian ireki den aro politikoaren parte direla eta [...]
Txingudiko eta Lapurdiko kostaldeko eremu naturalak batzeko eta babesteko akordioa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta CPIE Euskal Kostaldeak. Akordio horren arabera, 4,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute bi erakundeek mugaren bi aldeetan. Hala, Irunen...
Udalak 2012rako plana aurkeztu du, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari aurrea hartuz Irun hiri iraunkorragoa egiteko bidean 2012rako hainbat neurri jasotzen dituen Aurrez Aurreko Plana aurkeztu zuen atzo Irungo Udalak, Hiriko Mugikortasun Iraunkorreko Planari (HMIP) aurrea hartuz. Besteak beste, gehienezko 30 kilometro orduko eremuak sortu, bidegorri sarea luzatu, eta garraio publikoa hobetu nahi dituzte. Jose Antonio Santano alkateak eta Hirigintza eta Mugikortasun ordezkariek, Miguel Angel Paezek eta Maite Cruzadok, aurkeztu zituzten neurriak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) erakusketaren bulegoan. Hartuko dituzten neurrietako batzuek egungo trafikoa iraultzea ekarriko dute, batez ere, orduko gehienezko 30 kilometroko kaleak eta eremuak sortzeko erabakiak eta bidegorri sarearen luzatzeak. Nolanahi ere, neurriak abuztuaren 8tik aurrera abiatuko dituzten arren, ez dira denak batera hartuko, eta «behar bezala iragartzen esfortzu handia» egingo dutela nabarmendu du alkateak. Abiadura murrizteko neurria oinezkoei eta txirrindulariei begira hartutako erabakia da. «Abiadura mantsotuz oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna handitzen da, eta soinu kutsadura eta kontsumoak murriztuko ditugu», esan du alkateak. Bere esanetan, batetik, oinezkoen harrapatzeak ekidin nahi dituzte, eta, bestetik, «kotxeen eta bizikleten arteko elkarbizitza lasaiagoa izatea lortu nahi dugu, Colon pasealekua bezalako kaleetan». Aurrez Aurreko Planeko neurri berriak abuztuaren 8tik aurrera ezarriko dituzte, baina dagoeneko zenbait erabaki hartuta daudela gogoratu du Santanok, besteak beste, Miguel [...]
Oiartzungo Udalbatzak aho batez onartu zuen atzoko udalbatzarrean ESAITek aurkeztutako mozioa. “Euskal selekzioen alde eta euskal kirolariek nazioarteko txapelketetan Euskal Herria ordezkatzeko duten eskubidearen alde” aurkeztutako mozioa izan. Aiora Perez de San Roman alkateak zehaztu zuen, Gobernu Taldea guztiz ados dagoela ESAITen mozioarekin. Era berean, gogorarazi zuen, abuztuaren 2an Oiartzuna iritsiko dela ESAITek euskal selekzioen alde urtero antolatzen duen mendi martxa. Horrez gain, abuztuaren 3an Elorsoro kiroldegian euskal selekzioen aldeko monolitoaren inaugurazioan parte hartuko du Udalak, ofizialki, eta herritarrei ere ekitaldian parte hartzeko deia egin zien alkateak. Martxel Toledo ESAITeko koordinatzaileak “eskerrak” eman zizkion udalari, “euskal selekzioen alde egiteagatik, hasiera-hasieratik”. Hala gogorarazi zuen, 1999an lehenengo Euskal Selekzio Eguna Oiartzunen antolatu zutela, eta udalak eman zuen laguntza ezinbestekoa izan zela. Maria Garaiar plaza Arau subsidiarioen baitan Elizalde auzoan, Sarastiberri baserriaren inguruan, Udal Ikastola Partzuergoaren lanen ondorioz sortuko den plaza berriak izango duen izena ere onartu zuen udalbatzarrak: Maria Garaiar. Pello Aramendi Gizarte Ongizateko zinegotziak azaldu zuenez, “gizon eta emakumeen arteko parekidetasunaren izenean hartutako erabakia izan da. Historia gizonek idatzi dute eta kaleak eta plazak euren izenez bete dira, eta emakumeek ere izan behar dute tokia”. Ikermap enpresari eman zion enkargua udalak inguru horretako toponimia eta izen posibleak aztertzeko, eta enpresaren proposamenaren [...]