Nagusitasun osoz irabazi du Kaikuk gaur Pasaian jokatu den TKE Ligako estropada. Aho bete hortz utzi ditute badiaren bi aldeetara zeuden zaleak lortutako denborarekin. Bigarren Astillero izan da eta hirugarren Urdaibai. San Juan laugarren izan da eta Hondarribiak estropada biribila egin zuen beste behin, eta bosgarren postua eskuratu. Ama Guadalapeuen ondotik. ‘Libia’k txanda irabazi San Pedrok estropada txukuna egin zuen etxean. Beren txanda irabaztea lortu zuten moreek, eta txandaren garaipenak play off postuetatik urruntzeko oso baliagarri izango zaie moreei. Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan lortu du San Pedrok. Nesketan, Getaria-Tolosa nagusi Emakumeen estropada Getari-Tolosak irabazi zuen beste behin. Laugarren postuan San Juango neskak sartu ziren eta Hondarribikoak azken postuan.
Primerako giroa dago gaur Agirre Lehendakariaren plazan. Eguerditik dira han bilduta Oreretako koadrilak, lehenbizi bazkaria prestatzen eta ondoren mahairen bueltan bilduta. Elastiko berdeak soinean, 500 lagun inguru bildu dira Koadrilen Eguneko bazkarian. Arratsaldeak aurrera egin ahala plaza utzi eta kalez kale ariko dira elkarrekin festan,herrian espero diren ehunka lagunei festa giroan harrera eginez.
14 urteko gazte bat atxilotu du gaur gauen Ertzaintzak, Lakuako Barne Sailaren arabera, poliziak bere ondotik pasatzean “gora ETA” oihu egi duelakoan. Horrez gain, ETAko anagramarekin hainbat pegatina kendu dizkiotela zabaldu dute polizia i...
Harresiko mendebaldeko horma konpontzeko lanak abuztuko lehenengo astean bukatuko dituzte. Obrak otsailean hasi zituzten 703.000 euroko aurrekontuarekin eta iragan ostiralean bisita egin zuten herritarrekin. Bisitan, Aitor Kerejeta, alkatea, Alberto Ustarroz eta Manuel Iñiguez, proiektuaren arkitektoak,TEUSA enpresaren arduradunak, eta Miren Ayerbe, Udal arkeologoa izan ziren. Hondarribiko harresiko mendebaldeko hormarako proiektatutako lanak harresiaren kanpoaldean, barru aldean eta San Nikolas atean egiten ari dira. Obra hauek lehenengo urratsa dira, izan ere, aurrerago fatxada barrena eta Leiba kalea aldea ere egingo dituzte, eta horrez gain, mendebaldeko hormaren gainaldeko pasabidea. Harresiko mendebaldeko horma oso egoera txarrean zegoen: gain aldea erabat hondatua zegoen, eta harriak erortzeko arrisku bizian. Egoera honen eragileak gudak, espoliazioa, eta denboraren ondoriozko higadura izan dira. Ura ere iragazi egiten zen harrien artetik, eta horrek narriadura areagotu egin du, artesiak sortu baitira. Hurrengo lana kanpoko aldeko artesi horiek guztiak konpontzea izango da. Proiektu honekin, harresiaren gainaldea berreskuratzea proposatu dute, ezinbestekoa baita sendotzea, gainaldeko pasabideko segurtasuna bermatzeko, eta ondorengo belaunaldientzat kontserbatzeko. Sendotze materiala ez ezik sendotze formala ere bada: Hondarribiko berpizkunde-barroko garaiko harresiaren irudia berreskuratuko baitute. Zentzu horretan, XVIII. mendeko sei kainoi-zuloak zati batean berreraikita, Hondarribiko gotorlekuaren berezko irudia berreskuratuko dute. Hondarribiko berezko gotorlekuaren irudia berreskuratzeko ezinbestekoa da San Nikolas atea berreskuratzea, mendebaldeko hormaren [...]
Hilaren 27an, ateazkenarekin, Zokoburuko harea muinoak ezagutzeko bisita interaktiboa eginen dute, euskaraz. IAEZI Euskal tsasbazterrak antolatzen du, animatzaileen eta parte hartzaileen arteko euskarazko trukaketak eta solasak bultzatzeko helburuz. Ek...
Alarde Tradizionaleko Danborradak Lierni Ugartemendia Ugalde hautatu du 2011ko kantinera. Gainera, 2012ko Alarde Tradizionalean aterako den Jesus Mari Bandres Elduayen Danbor Nagusi hautatu dute.
Gaur goizean jokatu da KAE2 Ligako estropada Aretan eta Busturialdea-Elantxobeko ontzia izan da azkarrena. Bigarren postuan Ondarroa irits da eta Getaria hirugarren. 20′ 47” segundoko denbora egin du Trintxerpek, eta laugarren postuan irits...
Asteartean, 09:00etan, Arizabalon. Hortxe legegintzaldiko bigarren udalbatzarrerako deialdia. Lau puntu ditu astearteko gai zerrendak: Xedapen ofizialak eta alkate eta zinegotzien ebazpenen berri ematea; Alkatearen gestioak eta Gobernu organoen kontrol...
2000 lagun inguruk parte hartu zuten atzo Eleak Mugimenduak “euskal gazteria libre eta legala, Eskubide politikoak guztiontzat” lelopean deitutako martxan. 19:00etan abiatu zen martxa, Oiartzungo Ugaldetxo auzotik, eta Errenteria-Oreretako Lehendakari Agirre plazako agertokian bukatu zen, ekitaldi mamitsu eta hunkigarriarekin. Segiko kide izatea leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteekin elkartasunean deitutako martxa zen atzokoa. Soto del Real espetxean dauden hiru auzipeturen mezua entzun ahal izan zen. “Lanean jarraitzeko” deia egin zieten bertaratutakoei eta une politikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Ekitaldiaren bukaeran, gainontzeko auzipetuak igo ziren agertokira, eta beren kontrako epaiketari buruzko irakurketa egin zuten. Epaiketa politikoa dela eta sententzia halakoa izango dela esan zuten. Konpromisoari eusteko deia Eleak mugimenduko kide batek hartu zuen hitza baita ere. “Gazteriaren kontrako ehiza Jarrai-Haika- Segi sumarioarekin abiatu eta gaurdaino ez dela eten” salatu zuen. Gazteen erantzunaren “sendotasuna” nabarmendu zuen , eta “ilegalizazioaren kontrako borrokak erreferente berria” duela esan zuen: “Libre jarduteko euskal gazteriaren determinazioa”. Bide batez, norbere herrian Eleak mugimendua sendotzeko deia egin zuen.”Eratu eta errotu eleak zuen herrietan, eta legalizazioa dela, errepresioa betiko geratzea dela edota presoen eskubideak bermatzea dela, bil gaitezen lan egiteko”, esan zuen. Epaiketak asteazkenean jarraituko du. Auzipetutako gazteak orduan itzuli behar dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. Oihana Mujika, Egoitz [...]

Betis futbol taldeko zuzendari, entrenatzaile eta laguntzaile taldeko kideek Klink elkartean bazkaldu zuten atzo. Haiekin batera, Juan Mari Altuna, alkateordea, Pilar Valenciano, kirol teknikaria eta Hondarribia Futbol Elkarteko ordezkariak izan ziren...
Uztailaren 18tik abuztuaren 15era astelehenero 19:00etatik 20:00etara musika izanen da Abbadia eremuan.