Datorren asteartean (hilak 19) Etxean ondo proiektu pilotua aurkeztuko dute gizarte-ongizate Saileko kideek. Irailetik aurrera martxan jarriko dute egitasmo hori Oiartzunen. Aurkezpen irekia da egingo dutena. 09:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliote...
Atzo goizaldean, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak herriko industrialde batean, auto bati bi gurpil lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren patruila bat bertatik pasatzen ari zela, auto bat ikusi zuen alde batean gurpilik gabe, eta bestean autoetarako ka...
Oarsoaldeko hamazazpi gazte epaituko dituzte astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean. San Fernando de Henaresen (Madril) epaituko dituzten gazteei Segiko kide izatea leporatzen diete. 2008ko apirilaren 18an, goizaldean, hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Handik lau egunera beste hamabi gazteren bila joan zen polizia, baina bi topatu zituzten etxean, eta atxilotu egin zituzten. Atzeman ez zituzten hamarretik zortzik uztailaren 1ean, eguerdian, prentsaurrekoa eman zuten, euren egoera salatzeko. Gazte horiek epailearen aurrean bere burua aurkeztu nahi zutela esan zuten, baina ez zuten erantzunik jaso. Egun hartan bertan, arratsaldean, Donostiako Guardiako Auzitegira joan ziren euren burua aurkeztera, baina kalez jantzita zihoazten hainbat poliziek atxilotu zituzten. Atxilotu zituzten gazte guztiak inkomunikatu zituzten, eta horietako batzuek torturak jasan zituztela salatu zuten. 11 gazte espetxean egon ziren, hainbat hilabetez. Horrela, denentzako zortzina urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVTk), berriz, zortzi urte eskatzen ditu hamahiru gazterentzako, eta gehiago beste laurentzako. 2009an hiru gazte absolbitu zituzten. “Espainiako errepresio estrategiaren barruan” Auzipetuta dauden bi gaztek, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza oreretarrek, atxiloketa horiek eta ondorengo auzipetzeak “Espainiako Estatuaren errepresio estrategiaren barruan” kokatu dituzte. “Duela hiru urte prozesua hautsi zen, negoziazioak eten ziren. Rubalcaba jaunak iragarri zuen ez dakit zenbat [...]
Heldu den ostiralean, hilaren 22an, hasiko dira Irungo Udalak eta Phantom Studios disketxeak antolatu duten Musikirun I. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu diren taldeen kontzertuak. Abuztuaren 20a bitartean ostiral eta larunbatero emanaldiak egongo dira Street End tabernan. Abuztuaren 27n finala izango da, Urdanibia plazan. Bertan lau talde arituko dira, hiru epaimahaiak aukeratutakoak eta beste bat publikoaren bozka gehien jasoko dituena. Kontzertuak jasoko dituen Street End taberna aukeratu dute Musikiruneko azken faseko nondik norakoak azaltzeko. Cristina Laborda Gazteria ordezkariaren ustez honelako ekimenak beharrezkoak dira. “Ondo dago gazteei musika entsaiatzeko lekuak lortzen laguntzea, baina beren musika herritarren aurrean erakusteko baliabideak sortzea ere ezinbestekoa da”, esan du. Iñaki Abuinek, Phantom Studioseko ordezkariak, aukeraketa zaila izan dela onartu du. “Azkenean 19 talde geratu dira, baina pena handia eman digu batzuk kanpoan utzi behar izatea”. Estilo guztietako taldeak aurkeztu direla esan du Abuinek. “Lehiaketa irekia egin genuen, estilo guztiei eta 18-30 urte bitarteko gazteei irekia. Ez genuen mugarik jarri nahi eta mota guztietako grabaketak jaso ditugu, 30 inguru: Kantautoreak, punk rock, heavy, hip hop… denetik dago. Guk kalitateari eta konposizioari begiratu diogu, eta baita ere maketa bat grabatzeko duten adinagatik aukera gutxien duten taldeei ere”. Entzun eta bozkatu, sarean Emanaldien zabaltzearekin batera hilaren 22tik aurrera prestatu [...]
Kirol gaietarako mahaia datorren asteartean bilduko da berriz ere. Donibane kaleko Kultur Aretoan izango da, 20:00etatik aurrera. Bileran Kirol zinegotzi eta arduradun berria aurkeztuko dute. Horrez gain, 2010/2011 denboraldiko diru laguntzen banaketar...
Astarloza Taldeak Irailaren 10erako (larunbata) irteera antolatu du, Espainiako Itzuliko azken aurreko etapa ikusteko. Egun horretan Urkiolatik igaroko da Itzulia. Irteerara joan nahi dutenek Astarloza Taldeko emailera mezu bat bidali behar dute alde...
Datorren ikasturtean Trintxerpen futbolean jokatu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera, ondoren zehazten diren telefono zenbakietara deituta: Alebinak: 655 71 19 42 edota 627 37 19 63 Haurrak: 609 70 16 65 Kadeteak: 671 17 90 54 Futbol eskola (...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Arrosa. 11:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 12:10ean: Eltze tartin. 12:10ean: Tourrari buruzko Kirolez blai! saioa. Gonbidatua: Iker Leonet txirrindulari ohia iza...
Bersarkada etorkizunari ekimena egin dute oarsoaldeko gazte auzipetuei babesa aadierazteko
Txupinarekin batera festa lehertzeko azken orduak kontatzen ari dira oreretarrak. Hilaren 21ean arratsaldeko zazpietatik aurrera 150 ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute etenik gabe, gorputzak ahal duen arte. Gaur, hain zuzen, guztiak xehe-xehe azaltzen dituen egitaraua aurkeztu dute udaleko ordezkariek: Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotziak eta Kontxi Bello Kultur teknikariak. EAJko zinegotzi batek eta PPko biek ere parte hartu dute ekitaldian. Lopez de Etxezarreta arduratu da egitarauaren xehetasunak emateaz. Egitarau “kontinuista” izan dela zehaztu du, eta gobernu berria sartu denerako hainbat gauza itxita zeudela. Hala ere, hainbat ekitaldirekin osatu dutela argitu du. Kultur elkarteek egindako ekintza ere nabarmendu du, egitaraua ia osorik eurek antolatutako ekintzekin osatu dutelako. Horrekin batera, omenduak zeintzuk diren gogorarazi du: Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz Errenteria-Oreretan kulturaren eta euskararen alde egindako lanarengatik. Ekitaldiei dagokienez, aldaketa batzuk egon direla ohartarazi du Kultura zinegotziak; alegia, programan azaltzen dena ordezkatuko dutenak. Esate baterako, hilaren 23an idi demak arratsaldean soilik izango direla agertzen da egitarauan, baina goizean eta arratsaldean izango direla argitu du: 12:00etan eta 18:00etan, Pontika auzuan (garai bateko Gecotorren). Bigarren aldaketa, dantza sueltoko txapelketarena da. Hilaren 25eko ekimena, bertan behera utzi dute, eta maila guztietan hilaren 24ean egingo dute txapelketa, 18:30ean Xabier Olaskoaga [...]
Maitane Azpeitia atleta, Ostravan (Txekiar Errepublika) dago, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan lehiatzen. Atzo hasi zen, eta salto hirukoitzean finalera pasatu da. Hirugarren postua eskuratu zuen bere taldean, 13,39 metroko saltoarekin. Etzi bukatu...
Udan Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Txirrinda eta Hondar Kirolak proiektuak martxan jarri ditu, herriko gazteek lan mundua ezagutu eta herritar gisa parte har dezaten. Txirrinda proiektuak aurten hamahiru urte beteko ditu, Hondarribiko Udalak eta Decathlonen arteko elkarlaguntza hitzarmen bati esker, eta horrela, uztaila eta abuztuan zehar txirrindak alokatzen dituzte. Proiektu honetan hezitzaile baten laguntza izango duten Decathlonek kontratatutako 4 gaztek parte hartuko dute, eta Decathlonek utzitako txirrinda berriak alokatzen dituzte. Txirrinda zerbitzua abuztuaren 26a arte izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Txirrindak gazteei lan mundura gerturatzea du helburu, eta kasu gehienetan lehenengo lana izango da. Alokairu postuan zuzenean lan egin aurretik, gazteek aukeraketa prozesu bat egin behar dute elkarrizketa baten bidez, arlo sozio-laboralean trebatzen joateko. Aurten, kontratatutako 4 gazteak, alokairu postuan hasi baino lehen, integrazio prozesu gisa, Decathlon-eko dendan, aurretiko formakuntza bat egingo dute. Hondar Kirolak proiektuak zazpigarren urtea beteko du eta hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza. Aurtengo udan, kirol suspertzaile lanak egingo dituzten 15 gazte kontratatuko dituzte, eta besteak beste, futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte, bai eta kirol materialen mailegua prestatu ere. Proiektu honen helburua gazteen parte-hartzea eta aisialdi osasuntsua bultzatzea ere bada. Hondar Kirolak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, arratsaldeko 16:00etatik [...]
Xanistebanetako Arkume Egunean parte hartzeko ekainean izena eman zutenek, datorren astean jaso behar dituzte kamisetak. Bi egun jarri dituzte: hilaren 19a eta 20a —asteartea eta asteazkena—, 19:00etatik 20:00etara, Girizia elkartean.
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 19an zozketa egingo dute Fanderiako pilotalekua urtean zehar alokatu ahal izateko. Zozkatuko dituztenak 2011-2012 denboraldiko alokairu orduak izango dira; alegia 2011ko irailaren 1etik 201...
Hilaren 28an joango dira Trintxerpeko erretiratuak Santanderrera. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Lehen geldialdia Laredon egingo dute, eta han egingo dute hamaiketakoa. Santanderrera joango dira gero, eta han La Gaviota jatetxean bazkalduko dute,...
Bihar goizean Santio Jaietako programa banatuko dute Iturriozko auzoan barrena. 10:00etan jarri dute hitzordua, Soroan. Auzotarrei agertzeko eta laguntzeko deia egin diete. Festak, bestalde, hilaren 24an eta 25ean, eta 30ean eta 31n ospatuko dituzte (b...