
08:00etan: Diana. 08:00etan: Abere lehiaketa, Urdanibia plazan. Irungo Kurpil Kirolakek antolatua. 10:00-12:00: Trikitilariak, bertsolariak eta herri kirolak Urdanibia plazan. 13:00etan: Abere lehiaketako sari banaketa. 18:00etan: Profesionalen pilo...

Festa, festa eta festa. Jai giro itzelean bizitu zuten atzo irundarrek sanmartzialetako egun handia, San Martzial eguna, alardearena. Aurten ere bi desfile egin dira, eta biek ala biek jaso dituzte publikoaren txaloak, Tradizionaleko hogei konpainiek eta Parekideko hamarrek, eta bakoitzeko mandoek, noski. Itxi gabeko zauriek diraute, baina azken asteetan alde guztietatik giro onaren aldeko mezuak bota dira, eta bi desfile egiten direnetik girorik hoberena sortzen lagundu dute. Bi alardeek normaltasun ia erabatekoz egin zuten beren ibilbidea, San Juan plazako obrek eragindako traba txikiak salbu. Ohikoa denez, politikoen artean banaketa egon zen alarde bati edo besteari sostengua ematerako orduan. Hala, PSE-EE (Alkatea tarteko), EAJ eta PPren zinegotziek Alarde Tradizionalari egin zioten txalo, eta Ezker Batukoa eta Bildukoak mistoa babesteko atera ziren balkoira —Lohizune Txarola Batzar Nagusietako presidentea tartean—; hauekin izan ziren Martin Garitano ahaldun nagusia, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendari Mariola Serrano. Agindutako orduan abiatu ziren goizeko zein arratsaldeko desfileak. Goizean, 07:40ean hasi zen tradizionalena, eta 10:10ean Parekidea. Arratsaldez, berriz, 17:30ean abiatu dira parekidekoak, eta ordubete beranduago, tradizionalekoak. Ez zioten elkarri trabarik egin, eta Jaurlaritzako Barne Sailak ezarritako ordutegiak errespetatu zituzten. Gaur, Baserritar Eguna Gaur amaitzen dira sanmartzialak, Baserritar Egunarekin. San Martzial egunaren ondoren gaurkoa [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Arrosaren tartea. 11:30ean: Altzibarko jaien inguruan hitz egingo dute. 12:10ean: Eltze tartin. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre (Hamaika Telebista). 18:00etan: Arguyuan (errepik...