Bi alardeko festa bakarra

Festa, festa eta festa. Jai giro itzelean bizitu zuten atzo irundarrek sanmartzialetako egun handia, San Martzial eguna, alardearena. Aurten ere bi desfile egin dira, eta biek ala biek jaso dituzte publikoaren txaloak, Tradizionaleko hogei konpainiek eta Parekideko hamarrek, eta bakoitzeko mandoek, noski. Itxi gabeko zauriek diraute, baina azken asteetan alde guztietatik giro onaren aldeko mezuak bota dira, eta bi desfile egiten direnetik girorik hoberena sortzen lagundu dute. Bi alardeek normaltasun ia erabatekoz egin zuten beren ibilbidea, San Juan plazako obrek eragindako traba txikiak salbu. Ohikoa denez, politikoen artean banaketa egon zen alarde bati edo besteari sostengua ematerako orduan. Hala, PSE-EE (Alkatea tarteko), EAJ eta PPren zinegotziek Alarde Tradizionalari egin zioten txalo, eta Ezker Batukoa eta Bildukoak mistoa babesteko atera ziren balkoira —Lohizune Txarola Batzar Nagusietako presidentea tartean—; hauekin izan ziren Martin Garitano ahaldun nagusia, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendari Mariola Serrano. Agindutako orduan abiatu ziren goizeko zein arratsaldeko desfileak. Goizean, 07:40ean hasi zen tradizionalena, eta 10:10ean Parekidea. Arratsaldez, berriz, 17:30ean abiatu dira parekidekoak, eta ordubete beranduago, tradizionalekoak. Ez zioten elkarri trabarik egin, eta Jaurlaritzako Barne Sailak ezarritako ordutegiak errespetatu zituzten. Gaur, Baserritar Eguna Gaur amaitzen dira sanmartzialak, Baserritar Egunarekin. San Martzial egunaren ondoren gaurkoa [...]

Festa, festa eta festa. Jai giro itzelean bizitu zuten atzo irundarrek sanmartzialetako egun handia, San Martzial eguna, alardearena. Aurten ere bi desfile egin dira, eta biek ala biek jaso dituzte publikoaren txaloak, Tradizionaleko hogei konpainiek eta Parekideko hamarrek, eta bakoitzeko mandoek, noski. Itxi gabeko zauriek diraute, baina azken asteetan alde guztietatik giro onaren aldeko mezuak bota dira, eta bi desfile egiten direnetik girorik hoberena sortzen lagundu dute. Bi alardeek normaltasun ia erabatekoz egin zuten beren ibilbidea, San Juan plazako obrek eragindako traba txikiak salbu.

Ohikoa denez, politikoen artean banaketa egon zen alarde bati edo besteari sostengua ematerako orduan. Hala, PSE-EE (Alkatea tarteko), EAJ eta PPren zinegotziek Alarde Tradizionalari egin zioten txalo, eta Ezker Batukoa eta Bildukoak mistoa babesteko atera ziren balkoira —Lohizune Txarola Batzar Nagusietako presidentea tartean—; hauekin izan ziren Martin Garitano ahaldun nagusia, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendari Mariola Serrano.

Agindutako orduan abiatu ziren goizeko zein arratsaldeko desfileak. Goizean, 07:40ean hasi zen tradizionalena, eta 10:10ean Parekidea. Arratsaldez, berriz, 17:30ean abiatu dira parekidekoak, eta ordubete beranduago, tradizionalekoak. Ez zioten elkarri trabarik egin, eta Jaurlaritzako Barne Sailak ezarritako ordutegiak errespetatu zituzten.

Gaur, Baserritar Eguna
Gaur amaitzen dira sanmartzialak, Baserritar Egunarekin. San Martzial egunaren ondoren gaurkoa da irundar gehienentzat maitatuena, nahiz eta batzurentzat gorputza ez egon sasoirik hoberenean. Baserritar Eguneko ekitaldi gehienak, ia denak, Urdanibia plazan biltzen dira: abere lehiaketa, euskal musika giroa, herri kirolak, dantza solteko txapelketa… eta pilota partidak ondoko Uranzu frontoian.

Bestela, jaiei amaiera emateko aukera anitz daude eta hainbat lekuetan: Disko Festa Ficoban, Zabaltzan, su artifizialak Santiagon… ikus goiko egitarauan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.