San Juan bezpera ospatuko dute bihar Kai Zaharrean
Bihar, San Juan bezpera eguna dela eta, ekitaldi berezia izango da Kai Zaharrean. Arratsaldeko 20:00etan arraun denboraldirako Hondarribiko Arraun Elkarteak prestatu duen taldearen aurkezpena egingo du. Gizonezkoen bi traineruak egongo dira eta Txomin ...
Bihar, San Juan bezpera eguna dela eta, ekitaldi berezia izango da Kai Zaharrean. Arratsaldeko 20:00etan arraun denboraldirako Hondarribiko Arraun Elkarteak prestatu duen taldearen aurkezpena egingo du. Gizonezkoen bi traineruak egongo dira eta Txomin Sagarzazu, Kiroletako eta Kulturako zinegotzia ere, bertan izango da.
Sua eta Meakako Adixkideak
Aurkezpena bukatutakoan, 20:30ean, Meakako Adixkideak aurreskua dantzatuko du, eta gainera, aparkalekuan jarriko duten txosnan, lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahal izango dira. Jarraian, San Juan sua piztuko dute, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak emanaldia hasiko du. Artean, Musika Bandak zenbait tokitan joko du San Juaneko zortzikoa. Bentako aparkalekuko goikaldea goizetik itxi egingo dute.

