Ordubete. Horixe Portu Agintaritzako presidente berriaren lehen prentsaurrekoaren iraupena. Luze eta zabal aritu da gaur goizean Lucio Hernando kazetariek luzatutako galderei erantzunez. Bera presidente denetik lehen Administrazio Kontseilua idan da gaur goizekoa, eta bileraren aurretik irten da prentsa aurrera, batzarrean jorratu behar zituzten gaien berri ematera. Hiru gai nagusi aipatu ditu, nahikoa teknikoak gehienak eta horietako batek bereganatu du prentsa aretora bildutako gehienen arreta, kanpo kairako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena, hain zuzen. Zirt edo zart egiteko garaia Hernandok esan duenez, ingurumen txosten berria lantzen ari dira, Espainiako Ingurumen Ministerioaren tutoretzapean. Urriaren 31erako prest izango dela hitz eman du, eta txostena Madrilen aurkeztuta horren berri emateko prentsaurrekoa deituko dutela aurreratu du. Zirt edo zart egiteko unea dela uste du Hernandok, eta Ingurumen Txosten berria aurkeztuta Espainiako Ministerioaren erabakia onartu besterik ez dela izango esan zuen: “Hemen ez dago porrotik. Ingurumen txostena aurkeztuko da eta Ministerioak onartzen badu lehen urratsa egingo dugu, urrats oso garrantzitsua”. Ingurumen Ministerioak proiektuaren mugarri kritikoak zeintzuk diren zehaztu duela eta horiei irtenbidea bilatzeko lanean ari direla esan du, “gelditu gabe, are enfasi handiagoarekin”. Txosten berrian ingurumen iraunkortasunaz gain, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala kontuan hartuko dituela esan du Hernadok eta zentzu horretan plan ekonomiko finantzarioa ere berrikusten ari direla [...]
Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan
Bertso saioa antolatu du Gazte 1+ez plataformak
Ekainaren 22tik 26ra, 28an eta 30ean Urdanibia plazarako, Alde zaharrerako eta San Martzialerako sarbideak itxiko dira 21:00etatik aurrera, kontzertuak egingo diren orduetan. Hilaren 25a, larunbata 18:00etik Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribide eta Eskoleta kale artean. Hilaren 28a, asteartea 18:00etik Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribide eta Eskoleta kale artean. 00:00 eta 00:45 bitartean, GI 636 (Iparralde saihesbidea) moztuko da Osinbiribileko biribilgune eta Iparralde hiribide artean suziriak botako direlako. 22:30 eta 00:00 bitartean, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroa hiribiderakoak. Hilaren 29a, asteazkena 12:00 eta 13:00 bitartean, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa delaeta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribide eta Eskoleta kale artean. 13:00etatik aurrera trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak. 13:00etatik aurrera toki hauetan debekatuta egongo da aparkatzea: Alde zaharra, San Martzial, Eliza, Eskoleta, Junkal plazatxoa, Foruen Karrika, Artaleku, Prudencia Arbide eta Gipuzkoa hiribidea. Hilaren 30a, osteguna Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbide eta Eskoleta kale artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere. 06:00etatik aurrera, Aldabe mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu. Egun osoan toki hauetan debekatuta egongo [...]
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria eta Hendaia artean ekainaren 25ean, Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailak, Euskotren Sozietate P...
Hilaren 27tik aurrera Gazte Informazio Bulegoak (GIB) udako ordutegia abiatuko du. Uztailean, abuztuan eta irailean astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara irekiko du Foru kaleko 2. zenbakian dagoen egoitzak.
Hogeita zazpi abeslarik izena eman dute uztailaren 13tik 16ra bitartean ospatuko den Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XI. ekitaldirako. Emakumeak dira gehienak, jatorri oso ezberdinetakoak: Espainia, Herrialde Katalanak, Estatu Batuak, Hego ...
Ibargain Musika Eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabalik dago hilaren 30a arte (datorren ostegunera arte). Hainbat musika tresna jotzen ikasteko eskolak eskaintzen dituzte Ibargainen: akordeoia, bateria, biolina, biolontxeloa, gitarra kla...
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartetik jakinarazi dutenez, aurten ez dute egingo Bretainara ia urtero egin ohi duten bidaia. Urtero ez bada, urte gehienetan antolatu du bidaia aipatutako elkarteak. Normalean, Xanisteban Jaien ondoren egiten dute. Aurten ...
Lau barrutietan piztuko dituzte bihar san joan suak, eta lau suen bueltan izango dira dantzariak Iritsi da urteko gaurik magikoena, eta berarekin batera sua pizteko garaia. Beste hamaika bazterretan gertatuko den legez, Pasaian ere lau barrutietan izan...
Iganderako antolatu du Jaizkibelek Mugarrien Ibilbidearen barruko hurrengo irteera, hamalaugarrena. Oraingoan Nafarroako Pirinioa izango dute jomuga. Larrainetik irten eta Belagoan bukatuko dute ibilbidea, tartean Otsagorrigaina, Barazea eta Binbaleta mendietako tontorrak igoz. Ibilbideak 17 kilometro ditu eta 1.130 metroko igoera. Interesdunek 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete. Portukoak Zegamara Portuko mendi taldekoak, aldiz, Zegamako Aitxuri mendira doaz etzi. Interesdunek Portu Agintaritzara dei dezakete eta Anarengatik galdetu
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Batxilergoko Aparteko Sarietako bat irabazi berri du Udane Loidi Labandibarrek (Oiartzun, 1992). Ikasle fina izateak fruituak ematen dituela erakutsi du. Hasteko, zorionak sariagatik. Pozik lortutakoarekin? Eskerrik asko. Egia esan bai, pozik nago eta gustura. Senideak ere pozik egongo dira sariarekin, ezta? Bai, oso pozik. Eta lagunek eta ingurukoek zer esan dizute? Zoriondu egin naute, eta nik eskerrak eman dizkiet, noski. Gustura nago. Irakasleek ere zorionduko zintuzten… Bai, bereziki Oiartzo ikastolakoek. Izan ere, han egin nuen batxilergoa eta han pasatu nituen aro horretako bi urteak, bertako irakasleekin. Sari banaketara ere etorri ziren Txema, Amaia eta Helena irakasleak, esaterako. Eurek eman ziguten azterketaren eta sarien berri, eurei esker jakin genuen azterketa egiteko aukera zegoela. Zehazki, Amaia Lakak azaldu zigun. Eskertzekoa da. Eskertzekoa… Bai, eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, eurengatik jakin genuelako azterketaren berri. Eta baita sariaren antolatzaileei, izan ere kanpora joateko aukera ere ematen digute azken horiek. Azterketa aipatu duzu. Nola eskuratzen da saria? Batxilergoan batez besteko nota 8,75tik gora dutenek irabazi dezakete saria. Denek dute aukera Eusko Jaurlaritzak deitzen duen azterketa egiteko. Azterketa horretan hiru idatzi egiten dira, eta idatzi horietan, lan onenak egin dituztenei, saria ematen diete. Batxilergoan egindako lana saritzeko sariak dira. Zenbat pertsonei eman [...]
Egipto, begirada erromantikoa, goiburu hori izango du ostiralean Oiasso Erromatar Museoan inauguratuko duten erakusketak. Azaroaren 20 arte bisitatu ahal izango da, doan. Erakusketaren inguruan, gainera, hainbat jarduera antolatuko ditu Oiasso museoak ...
Galtzarabordako auzotarrak hasi dute atzera kontaketa, etzi arratsaldean txupinazoarekin batera hasiko baitira jaiak. Gure Leku auzo elkarteak hiru egunetarako egitaraua antolatu du, haur, gazte eta helduei zuzenduta. Arratsaldeko zazpietan ekingo diote jaiari Parke kaletik jaurtiko duten txupinarekin. Suziria lehertzearekin batera buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangak girotuta haurren atzetik ibiltzera. Gero, sardina jatea egingo dute parkean bertan. Gauean zinemari egingo diote tartea Powers filmaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, dianak esnatuko ditu Galtzarabordako bizilagunak, eta kirolzale gazteek saskibaloian eta areto futbolean aritzeko aukera izango dute. Txikiagoentzako, berriz, tailerrak eta jolasak izango dira. Arratsaldean ere kirol zirkuitua izango da gaztetxoentzat, eta ondoren, pizza jateko aukera izango dute. Gauean, herri afarian bilduko dira auzotarrak, eta jarraian, Modestorekin dantzan ibili ahal izango dira. Bitartean, helduen danborradak Galtzarabordako kaleak zeharkatuko ditu. Igandean, ajea kentzeko erremediorik onena kirola egitea izango da, eta saskibaloian eta areto futbolaren artean aukeratu ahal izango dute haurrek, eta helduak, berriz, xakean ariko dira. Eguerdi aldera, patata tortilla prestatzen hasiko dira, ea onena nork egiten duen. Arratsaldean, berriz, haurren danborradari egingo diote tartea, eta apar festarekin eta pizza jatearekin amaituko dira jaiak. Egitaraua Etzi, hilak 24 19:00: Txupinazoarekin hasiko dira jaiak, eta jarraian buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangarekin batera. Ondoren: Sardina jatea. [...]
Hondarribiko Udalak harrera egin zien astelehenean Eskoziako Lourdes Secondary ikastetxeko eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxeko ikasleei. Eskoziar gazteak hondarribiarrekin trukea egin zuten, eta horrela, Hondarribian izan ziren. Comenius pro...