Aitzol Gogorza euskal presoa Espainaratu dute
Gogorza espainaratu dute
Aitzol Gogorza euskal presoa behin betiko espainaratu egin zuten atzo, Leire Etxeberria eta Carlos Saez de Egilazekin batera. Azken hori, behin behinik Espainaratu dute. Nazioarteko Polizia Kooperazio Unitateari atxikitako Espainiako Poliziek eraman zuten Oreretarra Frantziar Estatutik Madrilera Espainiako Entzutegi Nazionalak hala eskatuta. Ziurtatzerik ez badago ere, Soto del Real espetxean (Madril) egon daitekeela zehaztu dute Etxerat elkartetik.
Gogorza 1999ko abenduan atxilotu zuten Mont Marsan (Frantzia) inguruan eta Fresnesen espetxeratu. Ordundik Frantziar Estatuko Villepinte, La Sante eta Poissyko espetxeetan izan da preso oreretarra. 2004ko uztailean behin behinik Espainaratu zuten eta Soto del Real (Madril) espetxean izan zen. 2005eko apirilean berriro ere Frantziar Estatura eraman zuten eta Poissy eta Fresnesko espetxetan izan da.

