Imanol Artola Oroitaldia jokatzen ari dira Lezon
Eguerdiaz geroztik ari dira Lezoko eta inguruko koadrilak Imanol Artola oroitaldia jokatzen Bekoerrota kiroldegian. Harmailetan zein kantxan, giroa paregabea da. Oroitaldiaren 21. aldia da. Gaur hasi dira norgahiagokak eta biharko 14:00ak arte luzatuko...
Eguerdiaz geroztik ari dira Lezoko eta inguruko koadrilak Imanol Artola oroitaldia jokatzen Bekoerrota kiroldegian. Harmailetan zein kantxan, giroa paregabea da. Oroitaldiaren 21. aldia da. Gaur hasi dira norgahiagokak eta biharko 14:00ak arte luzatuko dira. Finalera iristea lortzen dutenek afaria eta garaikurra lortuko dute. Txapelketa hirugarren eta laugarren postuan bukatzen dutenek, aldiz, garaikurraz gain, arkumea ere eskuratuko dute. Beste hainbat sari ere banatuko dituzte: gol gehien sartzen dituenari, txapelketako jokalari onenari, borrokalarienari…

