
Eguerdiaz geroztik ari dira Lezoko eta inguruko koadrilak Imanol Artola oroitaldia jokatzen Bekoerrota kiroldegian. Harmailetan zein kantxan, giroa paregabea da. Oroitaldiaren 21. aldia da. Gaur hasi dira norgahiagokak eta biharko 14:00ak arte luzatuko...

Ezarri zioten bi urteko zigorra beteko du aurki Mikel Astarloza txirrindulari sanpedrotarrak, eta honenbestez lehiara itzuliko da. Hala eman du aditzera, Berria TB ‘Esan ahala’ saioan. Berria egunkariak bihar argitaratuko du elkarrizketa. Dopin kasu batengatik ezarri zioten zigorraren kontra helegitea aurkeztua du Astarlozak, baina oraindik ez du erantzunik. “Zigorra beteta berriz ere lehiatzen hasiko naiz, baina aurkeztu nuen helegitearen erantzunik jaso gabe. Oraindik ezingo dut frogatu errugabea naizela”, adierazi du. Dena ondo bidean Euskaltel Euskadirekin itzuliko da lehiara Astarloza. Vueltan izango dela aurreratu du Astarlozak.

Musika Eskolak bi kontzertu emango ditu astelehenean. Lehenengoa, biolontxeloko ikasleek emango dute arratsaldeko 17:30etik aurrera Zuloaga Etxean, eta bigarrena, armonia kontzertua izango da, arratsaldeko 18:30ean Paradorean.

Asteburu honetan Jaizubia Zaldiketa Eskolan XXII Irun hiriko sari nagusia, Nagre Otaño Gaztelumendi memoria jauzi lehiaketa ospatuko dute. Lehiaketa atzo arratsaldean hasi zen, eta gaur eta bihar 9:00etan hasiko dira probak. Urteko lehiaketa esperoe...

Hamarnaka sanjuandar bildu dira gaur goizetik Donibaneko Puntetako Alabortza hondartza garbitzeko. Lehen orduetako euriak boluntario batzuk uxatu dituen arren atertu ahala jendea biltzen joan da garbiketa egitera. Zakar poltsa piloa bildu dituzte:...

Presoen aldeko pintxo lehiaketa izan da gaur eguerdian Errenteria-Oreretan. Pintxo ikusgarriak prestatu dituzte lehiaketarako, eta denak jarri dituzte ikusgai lehenik, eta dastatzeko eskura gerora Foruen Enparantzan. Pintxo bakoitzak preso baten izena zeraman. Herritar ugari hurbildu dira pintxoak ikusi eta dastatzera.

Zuberoarekin harremanak estutzeko asmoz, Zazpiak Bat Eguna ari dira ospatzen gaur Antxon. Goizeko euriak jaia mehatxatu duen arren, atertu du gerora, eta festak aurrera jarraitzen du. Mahaiaren bueltan bilduta daude oraintxe jaian batu diren guztiak, e...

Atzo Iluntzean inauguratu zuten Pasai Antxon, Antxotarrok Historia Mintegiak antolatutako Gure kirolariak erakusketa. Kirolari asko eman ditu Antxok eta horien erretatuak dira, hain zuzen, Kultur Etxean ikus daitezkeenak. Inaugurazioan Amaia Agirregabiria alkatea eta barrutiko zinegotzi Izaskun Biurrun eta Lexuri Teiletxea izan ziren. Erakusketa gaur ez dute zabalduko, Antxon, gaur Zazpiak Bat Eguna ospatzen ari direlako. Bihar, ordea, bada erakusketa bisitatzerik, 12:00etatik 14:00etara. Lan egunetan, 19:00etatik 21:00etara izango da zabalik, eta hilaren 25ean, larunbata, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Hilaren 26a bitartean izango da zabalik erakusketa.