Karmengo Ama ikastetxearen jaia izango da bihar

Goizeko hamaiketatik aurrera, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean jaia ospatuko dute bihar. 2 eta 12 urte bitartekoek biharko prestatu dituzten emanaldiak eskainiko dituzte: abestiak, olerkiak, dantzak, perkusioa, abesbatza, txistua eta 6. mailakoei ...

Goizeko hamaiketatik aurrera, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean jaia ospatuko dute bihar. 2 eta 12 urte bitartekoek biharko prestatu dituzten emanaldiak eskainiko dituzte: abestiak, olerkiak, dantzak, perkusioa, abesbatza, txistua eta 6. mailakoei agurra.

Eguerdian indarrak hartzeko bazkaria egingo dute. Arratsaldean, ikastetxeko patioan Ekaitza aisialdi taldearekin jolasak eta tailerrak izango dira, eta frontoian haurrentzako puzgarriak, zezen mekanikoa eta apar jaia izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.