Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela adierazi du alkate berriak. Bilduk Ezker Batuaren (zinegotzi bat du) babesa izan du alkatetza lortzeko. EAJk ere bere hautagaia aurkeztu du, Maite Peña, baina bozkatzeko garaian txuriak izan dira euren hiru botoak. PSE-EEk, berriz, PPko bi hautagaien babesa izan du. Jakinmin handia zegoen herrian makila Bilduren edo EAJren aldera mugituko zen jakiteko. Izan ere, EAJk esana zuen ez ziola PSE-EEri babesik emango, baina ikusteko zegoen PSE-EEk zer egingo zuen. Azkenean, ordea, jeltzaleek txuri bozkatu dute, Bilduri alkatetzarako bidea emanez. Ildo horretatik, jeltzaleek “arduraz” jokatu dutela, eta “eskertzeko moduko jarrera hartu dutela” esan du Mendozak. Behin makila eskuan, “zorionak” eman dizkie denei 28 urteren ostean “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutelako. “Garai honetan garrantzitsua da gertuago baitago Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea. Herriaren nahiak ezin dira ito, nahiz eta batzuk ahalegina egin”, gaineratu du. Pleno aretotik kalera irten dira Bilduko zinegotziak. Izan ere, kargu hartze saiora [...]
Jakinmina argitu da: Bilduk hartu du Errenteria-Oreretan aginte makila, eta Julen Mendoza izango da alkate berria. EAJk bere hautagaitza aurkeztu du baina txuri bozkatu du. PSE-EEk ere ez du nahikoa izan PPren botoekin. Bilduk, berriz, EBren botoekin ...
Goizeko hamaiketatik aurrera, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean jaia ospatuko dute bihar. 2 eta 12 urte bitartekoek biharko prestatu dituzten emanaldiak eskainiko dituzte: abestiak, olerkiak, dantzak, perkusioa, abesbatza, txistua eta 6. mailakoei ...
Pasaiako Portuko Plan Zuzentzailea tramitatzen ari dira eta horren haritik Aralarrek “legeari muzin egin izana” leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Atzo kontroleko bilera izan zuten eta Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu zuen Jaur...
Ander Elosegi eta Joan Crespok igandeko finalerako sailkatzea lortu zuten atzo, La Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatzen ari den ur bizietako Europako Sprint Txapelketan. Santiagotarrak taldeko beste ordezkariak, Jone Otañok, ez zuen zorte bera eduki, eta ezin izan zuen aurrera egin final laurdenetatik. Gaur Jeitsierako Munduko Txapelketa hasiko da Alemanian eta Ander Arakamak hartuko du parte. Atzo, ostirala, K1 (banakako kajak) eta C1 (banakako kanoa) modalitateetako gizonen sailkatze fasea ospatu zen, eta Santiagotarrak-Zaisa taldeko bi piraguistek, Ander Elosegik eta Joan Crespok igandeko finaletarako txartela eskuratu zuten. Elosegik, gainera, denborarik onena egitea lortu zuen C1-eko bere sailkapenean, eta finalean podiumean egoteko faboritoa da. Crespo bigarren izan zen bere frogan, K1-ean, Europako Txapelketara fisikoki eta buruz oso ondo iritsi dela argi utziz. Taldeka ere sailkatu dira Taldekako lanean ere bikain aritu ziren biak. Elosegik Jon Erguinekin eta Jon Domenjorekin osatu zuen kanoetako hirukoa. Bosgarren sailkatuta finalerako sailkatu ziren. Crespok gauza bera egin zuen, kajakeko hiruko taldean, Samuel Hernanz eta Carlos Juanmartirekin sailkapenean bigarren postua lortuta. Bi patruilen helburua dominen bat lortzea izango da. Igandeko finaletan Ander Elosegik bi finaletan hartuko du parte, eta beste bitan Joan Crespok. Elosegi azkena aterako da C1-eko finalean, sailkapenean lehena izan zelako atzo. Kanoetako taldekako finalean [...]
Jose Antonio Santanok gidatuko du datozen lau urteetan Irungo hiria, larunbatean ospatutako kargu hartze ekitaldian bera izan baitzen bozka gehien lortu zituena. Alderdi bakoitzak hautagaia aurkeztu eta bakoitzak bereari eman zion bozka. Hortaz, Santano hautatu zuten, gehiengoz, sozialisten botoekin. Kargua hartu eta gero alkate izatea beti beretzako “pasioa” izan dela onartu zuen Santanok. Bilkura aretoa leporaino beteta zegoela egin zen bilera, oso giro onean. Ez lehenago, ezta beranduago ere, udaletxeko erlojuak eguerdia zela markatzen zuenean hasi zen larunbateko ekitaldia. Aurrena adin mahaia osatu zen. Juana Herrador idazkariak mahaira deitu zituen Manuel Millan (Ezker Batua) zinegotzi zaharrena eta Santi Reyes gazteena (PP). Haien ardura izan zen udalbatza berria osatzen duten 25 zinegotzien izen abizenak banaka gogoratzea. Hautetsi gehienek euskara aukeratu zuten kargu onartzeko, dozena erdi inguruk bi hizkuntzetan egin zuen, eta gutxi batzuk gaztelania hutsez. Hizkuntzak baino gehiago izan ziren hautatutako formulak: batzuek “zin egin” zuten, beste hainbatek “hitza eman”, eta nahastu zirenek “hitz egin” zuten. Bost hautagaitza Ondoren alderdiek beren hautagaitzak aurkeztu zituzten, maiatzaren 22an ordezkaritza lortu zuten alderdi bakoitzak berea: hurrenez hurren, Xabier Iridoy (EAJ), Juana Bengoetxea (PP), Oinatz Mitxelena (Bildu), Jose Antonio Santano (PSE-EE) eta Manuel Millan. Iridoy jeltzaleak hartu zuen lehenengo hitza, eta eskerrak emateko baliatu zuen [...]
Ez da sorpresarik izan Lezoko udaletxean gaur eguerdia. Ainhoa Zabalo Bilduko zerrendaburuak alkatetza eskuratu du, koalizioko zinegotzien aldeko bederatzi botoekin. EAJk Kepa Garbizu alkategaiari eman dizkio hiru botoak. PSE-EEko ordezkari Mikel Antxon Arrizabalagak, aldiz, ezin izan du Udalbatza eratzeko saioan egon. Kepa Garbizuk eta Lucia Aranburuk (Bildu) osatu dute adineko mahaia, zinegotzi zaharrenari eta gazteenari dagozkien postuetan. Zinegotzi soberanistek “legeak inposatuta” zin egin dute, “Espainiako Konstituzioak Euskal Herriaren borondatea errespetatzen ez duelako”. Jeltzaleek, berriz, Konstituzioa errespetatuko dutela esan dute. Botoak kontatu ondoren, alkate berriak hartu du hitza. “Inoiz baino babes handia jaso dugu ezkertiarrok eta abertzaleok”, esan du Zabalok, eta “guztientzat” lan egingo dutela adierazi du, “inolako bazterkeriarik gabe”.Euskal Herrian ireki berri den aro berria ere aipatu du, eta “bortxakeria, mehatxuak, presioak, atxiloketak eta torturak” gaitzetsi ditu. Presoak eta deportatuak etxera itzultzeko nahia ere adierazi du. Haritz Salaberria orain arteko alkateak “Euskal Herriaren burujabetzaren ikur” den arrano beltzaren bandera ere eman dio Zabalori, baita aginte-uztaila ere. “Ziur guk baino hobeto egingo duzuela” gaineratu du Salaberriak, “eta espero dut, guri gertatu zaigun bezala, inorri ez debekatzea zerrendetan aurkeztea”. Imanol Esnaolak ere hartu du hitza. 1999tik 2003ra zinegotzi izandakoak espetxean dagoen Xabier Alegria zinegotzi ohia gogoratu du, baita Udalbiltzaren lana ere. Nazio [...]
Aiora Perez de San Romanek, Bilduren alkategaiak, hartu du alkate kargua. 12:00etan egin dute udaletxean Alkatetza hartzeko kargua, eta Udalbatza osatuta gelditu da. Aiora Perez de San Romanek 10 boto jaso ditu; EAJko Aitor Santxez Urkiak bat (bera ez da udalbatzarrean egon, bestela bi jasoko lituzke) eta Hamaikabateko Xanet Arozenak beste bat. Perez de San Romanek hitza hartu du ondoren. Eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, eta osatu duten taldea astelehenetik aurrera lanean hasiko dela iragarri du. Era berean herritarren parte hartzea bultzatuko dutela jakinarazi du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei. OARSO BIDASOKO HITZA-k zuzenean eman du Alkatetzea hartzeko ekitaldia:
Gobernua eratu dute goizeko 9:00etan Hondarribian, eta espero bezala, EAJko Aitor Kerejetak eskuratu du alkatetza, zinegotzien zortzi botorekin. Adin mahaia Gregorio Berrotaranek, EAJko zinegotzi helduenak, eta Amaia Gezalak, EAJko zinegotzi gazteenak eratu dute eta zinegotzien egiaztagiriak frogatuta, legegintzaldi berrian Hondarribiko ordezkariak izango diren hamazazpi kideen zinegotzi karguen jabetza hartzea egin dute. Hauek dira Hondarribiko Udaleko hamazazpi zinegotzi berriak: Aitor Kerejeta (EAJ), Juan Maria Altuna (EAJ), Txomin Sagarzazu (EAJ), Lupe Olaskoaga (EAJ), Amaia Gezala (EAJ), Gregorio Berrotaran (EAJ), Maite Pelaez (EAJ), Katrin Martinez (EAJ), Ibai Labaien (Bildu), Mikel Garmendia (Bildu), Juan Ortiz (Bildu), Kattalin Noblia (Bildu), Marilena Castillo (Bildu), Josu Alvarez (PSE-EE), Ramon Laborda (PSE-EE), Ion Elizalde (Hamaikabat) eta Jose Miguel Ochoteco (PP). Horrela, zinegotzi bakoitzak, Hondarribiko Udalean ohitura den bezala, kargua egiaztatzen duen domina jaso du. Alkate hautaketan espero zena bete da, Aitor Kerejetak (EAJ) zortzi boto eskuratu ditu, Ibai Labaienek (Bildu) bost, Josu Alvarezek (PSE-EE) bi, Ion Elizaldek (Hamaikabat) ez du botorik jaso eta Jose Miguel Ochotecok (PP) bat. Boto zuri bat izan da. Horrela, Aitor Kerejetak alkate karguaren jabetza hartu du datozen lau urtetarako. Hondarribiko EAJk Udal Gobernua bakarrik eratu du, baina ez du baztertu hainbat gairen gaineko akordio zehatzak hartzea gainontzeko alderdiekin. Alderdien arteko harremanari garrantzia eman [...]
10:00etan puntual hasi da udalbatzarra osatzeko ekitaldia Pasaian, eta ordurako herritarrez lepo zegoen Donibaneko pleno aretoa. Ikusleen arteko askok Euskal presoak Euskal Herrira aldarri duten pegatinak soinean zituzten. Herritarren artean ziren, bes...