Igandean ganbara hustea izango da Biriatun Ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatuta. Xoldo ezker paretan izango da, 08:00etatik 18:00ak arte. Bildutako dirua haurren bidaietarako eta eskola materiala erosteko zuzenduko da. Bertan aurkitu ditzakegun gau...
Joan den ekainaren 6an hasi dira biribilgune berri baten eraikitzeko obrak Txingudiko Badiako etorbidean, Itsas Zentroaren aitzinean. Hendaiako Herriko Etxeak barkamenak eskatzen ditu, bidegorrian sortuko diren eragozpenengatik. Itsas Zentrorako sarbi...
Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako Auzapezak bere iritzia eman nahi du, Hondarribiko aireportuaren gaiari lotu azken berriei buruz: “Bidasoako beste aldeko prentsak dionez, Espainiako Ingurumen Ministerioaren txosten berri batek aipatzen ditu erakunde publikoek eta ingurumenaren aldeko elkarteek Hondarribiko aireportuaren pistaren luzatzearen kontra adierazi dituzten arrazoiak. Nabaritzen da Bidasoako Hegoaldeko erakunde nagusiek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) beren jarrera aldatu dutela gai horretaz. Delako Ministerioaren txostenak dionez, gehienak pista ez luzatzearen alde agertzen dira, batzuek ere laburtzea proposatzen dutelarik. Ingurumenari (Txingudiko zingiraren babespena bermatzeko beharra, Natura 2000-ko neurrien errespetatzea…), osasun publikoari edo horrelako azpiegitura baten bideragarritasun ekonomikoari (batez ere “euskal Y” laster iritsiko dela kontutan hartzen bada) loturiko kontsiderazioek dituzte luzatzearen kontrako iritziak justifikatzen, eta Hendaiako Udalak betidanik argudio berberak baliatu ditu gai horretaz. Komeni da ere aipatzea txostenak gai hori maila egokian tratatzeko beharra azpimarratzen duela, hots horren mugaz gaindiko dimentsioa egiazki kontutan hartuz (Biarritzeko aireportuarekiko osagarritasuna). Informazio hauek baieztatu ziren Frantzia eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko arazoen konpontzeaz arduratzen den Pirinioetako Nazioarteko Batzordean, ekainaren 6 eta 7an Madrilen bildu zelarik. Batzordeak galdegin du gai horri buruz gerta litezkeen aldaketa guztiez informatua izatea. Hendaiako Auzapezak iritzi aldaketa horiek interes handiz erreparatu ditu, eta pozten da kezka horretaz azkenean errealismoa nagusi [...]
Indotxinan Frantziaren alde hil zirenen oroitzapen zeremonia ekainaren 8an iragan zen, Hildakoen Monumentuan. Agintariek eta tokiko elkarteko kideek bi lore-bala utzi ondoren, Auzapez jaunak Gérard Longuet Ministroaren hitzaldia irakurri zuen. Bukatzeko, aperitifa eskaini zen Herriko Etxeko 1. solairuko Aretoetan.
Belaskoenea Auzoko Paduako San Antonio Jaien Egitaraua Ekainak 10, ostirala: 18:00etan: Jaien Inaugurazioa 2010eko Kantineraren eskutik. 18:15etan: “TRIKIPAND” Lesakako Trikitixa taldearen kalejira. 18:30etan: Balkoi loratuaren hirugarren...
Xanistebanetako txekorrada (Gazte Eguna) prestatzeko bilera deitu dute gaur arratsalderako. 18:30ean izango da, Kataxulo Gaztetxian. Herriko gazteei agertzeko deia egin diete.
Arditurri okupatu zutela 25 urte betetzen dira aurten. Hori dela eta, bertan ibiltzen direnek erakusketa antolatu zuten lehenengo. Hilaren 2an inauguratu zuten, eta jarrita egongo da uztailaren 22a arte. Orain, jai egitaraua antolatu dute asteburu hone...
Bost milioi ikusle dituen M6 telebista kate frantsesak, Hondarribiko pintxoen erreportajea eskainiko du. New York Times eta Hendaiatik dazoten herritarrek gomendatuta, Bixente Muñoz sukaldariaren gidaritzapean Hondarribia bisitatu dute. Horrela, San ...
TAO eta garabi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbata eguerdian udaletxeko arkupeen parean, kargu hartzera doazen zinegotziei arloko gatazka konpondu gabe dagoela gogora ekartzeko. ELAk jakinarazi duenez, bilkura ixila izango da,...
Fraîch Attitude barazki eta fruitu freskoen astearen barruan, bihar, Marc Veyraten L’herbier gourmand (Botanikari gozozalea) filma proiektatuko dute Mediatekan, larunbatean, 14:00etan eta 16:00etan.
Roman Pokorny txekiar gitarristak kontzertua emango du astelehenean, hilaren 13an, Pausuko Xaia ostatuan. Bakalau elkarteak antolatzen du eta 19:00etan hasiko da.
Ekainaren 15etik irailaren 15era, iaz egin zen bezala, Errepublika Plaza oinezkoentzat izanen da (aparkatzea eta autoz zirkulatzea debekatua izanen da) arratsero (19:00etatik biharamuneko 06:00etara). Aurten, gainera, neurri hori igandean egun osoan in...
Aurten 4. aldiz, Hendaiako Herriko Etxeak Interfel barazki eta fruitu freskoen profesionalen batasunak abiatu duen Fraich’attitude barazki eta fruitu freskoen aste nazionalean parte hartuko du, 2011ko ekainaren 3tik 12ra. Gure elikadurak eragin ...
Hondarribiko Bilduk jakinarazi du bere zerrendaburua aurkeztuko duela bihar alkate izateko, eta hari emango diola botoa. «Hiriko udal talde ezkertiar eta abertzale» bakar bezala definitu du bere burua Hondarribiko Bilduk, eta hiritarrei aurkeztutako udal programa aurrera eramateko “indarberriturik” daudela adierazi dute. “Elkarlanerako prestutasuna” izango dutela nabarmendu dute, “landu beharreko erantzukizunetan beste alderdiekin bat gatozenean. Gure proposamenen alde aritzeko konpromiso sendoa ere izango dugu, hauteskunde kanpainan hiritarrei emandako hitzari eusteko baldin bada”. Udal eredu parte hartzailea bilatuko du Bilduk legegintzaldian, eta parte hartze hori bermatzeko jarriko dituzten baliabideen berri “lehenbailehen” emango dutela jakinarazi dute: “Elkar langintza horretan partaide nahiko genituzke herriko elkarte eta eragile guztiak”. Azkenik, Hondarribiko Bilduk eskerrak eman dizkie maiatzaren 22an botoa eman zieten 2.066 hondarribiarrei, eta emaitza hori “aurrerapauso handia” dela aitortu dute, “Hondarribiko udalgintzaren eta herrigintzaren sinbiosi parte hartzaileari eragiteko”.
Hendaiako Mr. Bricolage saltokiak Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako arloa babestuko du. Hala erabaki dute bi aldeek aste honetan. Aurrerantzean, Mr. Bricolagek Irungo piraguistei kanoak eta kajakak konpontzeko behar duten materiala utziko die. Saltokiko arduradun Arnaud Megiasek eta arraun elkarteko pistako ordezkari Xalbat Olazabalek hilaren 9an sinatu zuten hitzarmena, Hendaian.
Gaur arratsaldean hasiko dira mendekosteak, Zabarreren etorrerarekin. Lezoarrek 18:30ean egingo diote harrera, kaian. Ordubete beranduago botako dute txupinazoa alkate txikiek, pregoia irakurri eta gero. Ondoren, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, txistulariek lagunduta. Aldarrikapenak ere txokoa izango du jaietan, eta 20:00etan presoen aldeko kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazan. 21:00etatik aurrera piraten afaria egingo dute toki berean. Gau aldean musika izango da nagusi, plazako dantzaldiarekin eta Txerrimuñoko eta Ibai-Ondoko kontzertuekin. Mendekosteetako egitaraua Ostirala, hilak 10 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute). 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin. 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan. 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan. 23:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon: Never Surrender, Street Bastards eta Matik 95. 23:30ean. Gamora eta Yellow Pagen kontzertua Txerrimuñon. Larunbata, hilak 11 10:00etan. Dultzaineroen diana. 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta. 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia. 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan. 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 18:00etan. Sagardo [...]
The Boogalords taldeak kontzertua emango du bihar San Marko gotorlekuan. Emanaldia 18:30ean hasiko da.
Bihar, bertso poteoa izango da herriko tabernetan, 20:00etan hasita. Andoni Egaña, Iñigo Izagirre eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Giriziako Bertso Sailak antolatu du ekimena.