Ganbara hustea antolatu dute igandean Xoldon

Igandean ganbara hustea izango da Biriatun Ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatuta. Xoldo ezker paretan izango da, 08:00etatik 18:00ak arte. Bildutako dirua haurren bidaietarako eta eskola materiala erosteko zuzenduko da. Bertan aurkitu ditzakegun gau...

Igandean ganbara hustea izango da Biriatun Ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatuta. Xoldo ezker paretan izango da, 08:00etatik 18:00ak arte. Bildutako dirua haurren bidaietarako eta eskola materiala erosteko zuzenduko da. Bertan aurkitu ditzakegun gauzak, besteak beste; liburuak, jostailuak, haurrentzako gauzak, apaingarriak, arropa… Hainbat postu izango dira, horien artean Eskolak berak jarritako bat eta janaria eta edariak erosteko aukera ere izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.