Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian hilaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da —edo ikastaroan zehar lau urte beteko dituztenentzat—. Astelehenetik ostegunera, ordu erdiko saio...
Iñaki Salvadorrek joko du pianoa eta Ainara Ortegak kantatuko du. Itsas Mendi elkartearen Musika Taldeak Mikel Laboari eskaini dio aurten musika hamabostaldia. Hori dela eta, larunbatean, hilak 11, Iñaki Salvadorrek joko du Donibaneko elizan, Ainara ...
Kabigorri Ateneoan, kontzertu barrokoa emango dute larunbatean Ian Swedlundek (txeloa) eta Tim Jonesek (biolina). Emanaldia 19:30ean hasiko da.
«Ongi etorri denon etxera, udaletxera. Gaurko ekitalditxo honekin egin duzuen esfortzua aitortu eta eskertu nahi dizuegu. Oso ausartak izan zarete pausu hau ematen». Hitz hauekin ekin zion Maider Ziganda alkateak herenegungo aitortze ekitaldiari. Pasaiako emakume etorkinak biltzen dituen taldeari harrera egin zieten udaletxean herenegun, Gizartekintza Sailak kudeatzen duen Iritsiera, harrera, kokapena eta bizikidetza programaren barruan egin duten lana eskertzeko. Esker oneko hitzen ondoren, udaletxea erakutsi zieten, eta luntxa eskaini. Baina tartean, une hunkigarri asko bizi ahal izan ziren emakumeak protagonista izan zituen ekitaldian. Azken hiru urtean, Udalaren laguntzaz eta Vega Ayllon psiko-hezitzailearen gidaritzapean biltzen aritu dira emakumeak. Eta nabaria da lotura estuak sortu dituztela. Esker oneko hitzak izan zituzten Udalarentzat, eta baita emakumeen bidelagun izan den Vega Ayllon hezitzailearentzat. «Ahul sentitzen naizenetan taldea gogoratu eta aurrera egiteko gogoa berreskuratzen dut. Eskertu nahi diegu Mariam bezalako pertsonei, eta Pasaiako Udalari, hainbeste aberastu eta eman digun taldea sortzeko aukera eman digulako», irakurri zuen taldekoen izenean Constanza Guevarak. Taldeko partaide guztiak migrazio prozesua igarotakoak dira eta horrek batzen ditu. Taldean generoaren gaian laguntzeaz gain, migrazio prozesuaren ondorengo kulturen talkari aurre egiten lagundu diete. Aurrerantzean, Berdintasun Arloan Hiru urteko bidea eginda, taldea indartuta dago. Taldeko partaideak migrazio prozesuak haiengan izan duen eraginaz jabetu dira. [...]
Sumision City Blues Gasteiz eta Berako musikariak biltzen dituen superbandak kontzertua emango du bihar, ostiralean, Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 22:30ean. Besteak beste, Obligaciones eta Sexty Sexers bezalako taldeetako musikariak dira, rock, blue...
Inork uste ez zuenean hiritarren benetako matxinada sortu da (baketsua formetan, erradikala eskarietan), krisiaren erantzule eta Espainian nagusi diren partidu politikoen arteko konplizitatearekin nazkaturik. Oldarrak, hauteskunde prozesua nahastu du, partiduen arteko lehia aspergarria bazterrean utziz eta herriko plazetara eraman du atentzioa. Kanpamendu gisa antolaturik, batzar iraunkorrak bihurturik, ideia eta adin desberdinetako pertsonak, modu kolektibo eta publikoan, benetan eragiten dieten arazoei buruz eztabaidatuz. Horrela erakutsi dute zer den benetako demokrazia (garai batean ezker muturrekoak soilik azpimarratzen baitzuten demokrazia liberal formala eta kapitalista eta demokrazia erreala edo sozialista bereziz). Nork ordaindu behar du krisia? Nork eta nola hartu behar dituen erabaki kolektiboak gizarte demokratiko batean? Galdera horiek batzar guztietan presente daudelarik, M-15ak eztabaida politikoaren erdigunean kokatu du demokraziaren kalitatearen auzia eta polítika ekonomikoan eta sozialean bira emateko dagoen premia. Baina ez da demokrazia gehiago eskatzera mugatu. Demokrazia gauzatu egin dute kanpaleku-hiri antolatuetan Hauteskunde Batzordearen erabakiekiko intsumisio jarrera hartuz. Eta hauteskundeak pasa eta gero jarraitzea erabaki dute, sendotu eta zabaltzeko beste eremu geografikoetara (auzoak, hiriak eta abar…) eta abian jarri dituzte mobilizazio berri eta irudimentsuak. M-15 mugimenduak lortu du kaleak eta herriko plazak berpiztea, eta hori, ezkerreko estrategian lehentasunezkoa izan da beti. Instituzioetan dagoen ezkerreko jendeari dagokio hori kontutan hartzea. Garai batean, Errenteria-Orereta [...]
Errenteriako Musika Banden XVI. Alardea izango da etzi, eta 20:00etatik aurrera Lesakako Musika Banda eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldiak entzuteko aukera izango da Foru plazan. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du ekimen hori. Ekit...
Egin Dezagun Bidea ekimenak pauso berri bat iragarri du. Iganderako, 12:30etik aurrera, Bilboko Guggenheim museotik abiatuta eta Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, manifestazio nazionala deitu du. Ondoren, egun guztiko ekitaldi...
AHTaren kontrako taldeak Lezo-Errenteriako trenbidean elkarretaratzea egin du AHT gelditzeko eskatzeko. Halaber, bertara bildutakoek AHT Gelditu Elkarlanak deituta, bihar Arrasaten AHT gelditzera goaz lelopean egingo duten manifestazio nazionalean pa...
Asteartean, Arditurriko Bide Berdearen inguruko jardunaldia egingo dute herrian; hilaren 14 eta 15 egunetan Mutiloan eta Oiartzunen egingo dituzte Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldien barruan. Oiartzungo jardunaldia Elorsoro kiroldegian izango da, et...
Portu birtual berria estreinatu du orain gutxi Albaolak amaraunean, itsasoaren maitaleek bertan aingura bota dezaten. www.albaola.org helbidean porturatzen denak, iraganeko euskal itsas ondareari lotutako hamaika eduki interesgarri topatuko ditu. San Pedron du egoitza fisikoa Albaola elkarteak, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, eta jakina denez, «itsasoko ondare materiala eta inmateriala ikertzea, berreskuratzea eta gizarteratzea» dute helburu. Horretarako, euskal itsas teknologiari buruzko ezagutza teorikoak gauzatu eta praktikan jartzen dituzte. Webgune berriaren bidez, elkartearen jardunaren berri zabaldu nahi dute lau haizetara. Lau atal nagusi ditu webgune berriak: Ingurugiroa, formazio, giza baloreak, eta elkarlana. Izan ere, lau zutabe horien gainean eraikitzen baitu bere jarduna Albaolak, Euskal Herrian zein nazioartean, beti ere euskal itsas ondare ezagutarazteko asmoz. ‘Itsasotik Begira’ bloga Bloga ere zabaldu dute, Itsasotik Begira izenekoa. Webgunean bertan azaldu dutenez, «aldizkari birtuala da. Euskal Herriko eta munduko itsas kulturari zabaldutako leihoa, itsaso zale guztiei irekia». Albaolaren ekimenen berri zabaltzeaz gain, itsasoko albisteak, erreportajeak, eta elkarrizketak argitaratuko dituzte. Idatzi duten azken erreportajea, Andoni Etxarrik berreskuratu duen Maribeltz batelaren gainekoa da. Igandean uretarako duten , 12:00etan, Donibanen.
Bihar ostirala Cobra eta Trumbo talde gasteiztarren kontzertua izango da Psilocybenean gaueko 22:00etan, eta sarrerak bost euro kostatuko du.