2011/6/9

Haserretuen bilkura ostiralean Zabaltzan

Irungo Haserretuek asanblea egingo dute Zabaltza plazan, bihar, 20:00etan.

admin

Herrialde arabiarretako iraultzen gaineko jardunaldia antolatu du Askapenak

Larunbatean, herrialde arabiarretako iraultzen inguruan jardunaldia antolatu du Irungo Askapenak. 13:00etan mahai ingurua hasiko da Hazia elkartean. Gero, Palestinako herritarrak prestatutako bazkaria egongo da eta bukatzeko sabel dantza tailerrak izan...

admin

Bilgune Feministaren argazki lehiaketako sariak, igandean

Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...

admin

LABek manifestazioa egingo du bihar lan erreformaren kontra

LAB sindikatuak manifestaziora deitu du bihar, ostiralarekin, 12:0etan, Urdanibia plazatik abiatuta. Deialdiaren helburua “euskal langileriari inposatu nahi zaion negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea” da.

admin

Kultura ezberdinak erakutsiko dituzte

Gizarte Zerbitzuko Prebentzio sailak Denok aniztasunarekin tailerrak antolatu ditu biharko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gipuzkoa plazan. Aniztasunaren inguruko ekintza ezberdinak egingo dituzte: haurrek aurpegia margotu ahalko dute, mandalak eging...

admin

Kantu eta dantza igandean Zabaltzan

Meakako Adixkideak dantza taldeak eta Nabartenea abesbatzak gidatuta, kantu eta dantza egiteko bilduko dira igande eguerdian Zabaltza plazan.

admin

Erdi Arora itzuliko da hiria

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute etzi eta iganderako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, erakusketa eta belatz heziketa, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima, aintzinako musika kontzertua eta Khantoria taldearen eskutik. Animalien eskubideak Animalien eskubideak babesten dituen Perroland elkarteak katamotzen erakusketa Erdi Aroko Azokan debekatzea eskatu dio Hondarribiko Udalari. Izan ere, 6/1993 legea urratzen duela azaldu [...]

admin

Bakoitzak bereari eutsita, Santanorentzat aginte makila

Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak aginduko du Irunen beste lau urtez. Azken orduko ezustekorik ezean, larunbateko udalbatzarreko bigarren bozketan (12:00etan hasiko da) izendatuko dute alkate, gehiengoz, lehen bozketan ordezkaritza duten alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu eta hari sustengua eman eta gero. Santanok hartu beharko luke aginte makila etziko kargu hartze ekitaldian, eta sozialisten esku geratuko litzateke hiria gobernatzeko ardura. Ikusteko dago datozen asteetan zein mugimendu ematen diren, eta Gipuzkoan hartzen diren erabakiek Irunen eraginik ote duten. PSE-EEk gobernu indartsu eta anitza nahi zuela agertu zuen maiatzaren 22a eta gero. EAJ eta PP Xabier Iridoy jeltzaleak bere hautagaitza aurkeztuko du, eta bost boto jasoko ditu, EAJren zinegotzienak. Datorren astean argituko du Iridoyk legealdian zein jarrera hartuko duten, hots, Santanorekin akordiorik sinatuko duten ala ez. Juana Bengoetxeak ere ez du azaldu PPren jarrera zein izango den, baina, momentuz behintzat, ez dirudi sozialistekin bat egingo dutenik. Popularrek Bengoetxearen hautagaitza aurkeztea eta euren bost bozkak jasotzea, hori litzateke normalena. Bildu eta Ezker Batua Santanok alderdi guztiekin eginiko elkarrizketen ondoren, Bildu eta Ezker Batua izan ziren sozialistekin gobernua ez osatzeko erabaki irmoa hartu zuten bakarrak. Bilduk bost eserleku lortu zituen maiatzaren 22an eta Ezker Batuak bakarra. Biek ala biek sozialistekin akordio puntualetara iristeko prestutasuna agertu [...]

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 9

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Aitor Etxeberria alkatea eta Enrike Lekuona alkateordea. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena)....

admin
Gehiago