Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Julen Mendoza: «Azken minutura arte jokatuko den partida izango da hau»

Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta  direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko dituzte herritarrek zein komunikabideek. Bitartean argi dagoen gauza bakarra da oraingoan PSE-EEk ez duela alkatetza lortuko. Hauteskundeetan bigarren zerrenda bozkatuena izan denak (4.970 boto eta zazpi zinegotzi), EAJren botoak (hiru) behar ditu horretarako, eta dagoeneko Maite Peña alderdi horren alkategaiak aurreratu du ez diola PSE-EEri babesik emango. Hori bai, EAJko asanblea nazionalak esandakoaren harira, bere alkategaia aurkeztuko du: Maite Peña. Ikusteko dago zerrenda bozkatuena izan den Bilduri ( 6.301 boto, zortzi zinegotzi) alkatetzara iristea oztopatuko dion ala ez PSE-EEk EAJri babesa emanda. Gaur ez du adierazpenik egin Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak. Beraz, azken minutura arte itxaron beharko da alkatetza norena izango den jakiteko. Julen Mendoza (Bilduko alkategaia): “Arduraz jokatu beharko luke EAJk, herriak eskatzen duena errespetatuz” “Kontaktu erronda bat egin dugu eta oso modu positiboan baloratu gainera, baina kezkatuta gaude nolabait Euzkadi Buru Batzarrak  ezarri dituen irizpideekin. EAJk ez du tokian tokiko errealitatea kontuan [...]

admin
Bidasoa
2011/06/08

Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta  direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko dituzte herritarrek zein komunikabideek.

Bitartean argi dagoen gauza bakarra da oraingoan PSE-EEk ez duela alkatetza lortuko. Hauteskundeetan bigarren zerrenda bozkatuena izan denak (4.970 boto eta zazpi zinegotzi), EAJren botoak (hiru) behar ditu horretarako, eta dagoeneko Maite Peña alderdi horren alkategaiak aurreratu du ez diola PSE-EEri babesik emango.

Hori bai, EAJko asanblea nazionalak esandakoaren harira, bere alkategaia aurkeztuko du: Maite Peña. Ikusteko dago zerrenda bozkatuena izan den Bilduri ( 6.301 boto, zortzi zinegotzi) alkatetzara iristea oztopatuko dion ala ez PSE-EEk EAJri babesa emanda. Gaur ez du adierazpenik egin Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak.

Beraz, azken minutura arte itxaron beharko da alkatetza norena izango den jakiteko.

Julen Mendoza (Bilduko alkategaia): “Arduraz jokatu beharko luke EAJk, herriak eskatzen duena errespetatuz”
“Kontaktu erronda bat egin dugu eta oso modu positiboan baloratu gainera, baina kezkatuta gaude nolabait Euzkadi Buru Batzarrak  ezarri dituen irizpideekin. EAJk ez du tokian tokiko errealitatea kontuan hartu eta Orereta-Errenterian errealitateari erreparatuta, argi dago herritarrek beste Gobernu Taldea eskatu dutela.

Horren aurrean EAJk bere hautagaitza aurkezten badu, ez du herriak eskatu dionari erantzungo. Esan genuen EAJk izan zezakeela giltza, eta hautagaitza aurkeztuta alkatetza baldintza dezake. Egokiena EAJk aukeraketa egitea litzateke: Bildurekin akordioetara iristea, edo alkatetzatik kanpo utziko luken fronte bat zabaltzera arriskatzea.

Erdigunean mantendu nahi izan du EAJk, eta eskatu behar dioguna arduraz jokatzeko da. Adostasunera heltzeko beharrezko pausoak eman ditugu Bildutik eta ematen jarraitzeko prest gaude. EAJk erabaki beharko du gurekin elkarlanean aritu nahi duen edo nora eramango duen beste abentura batean sartu nahi duen”.

Maite Peña (EAJko alkategaia): “PSE-EEk bere buruari bozkatuko diola uste dut; EAJk ez dio inorri botorik eskatu”
Guk gure hautagaitza aurkeztuko dugu. Ez da Errenteriako exekutibak hartutako erabaki bat izan, asanblea nazionalarena baizik; eta printzipioz, erakunde guztiei eragin beharko lieke, eta horrenbestez, baita udal guztiei ere.

Ustekaberik ez badago Bilduko alkatea izango dugu. PSE-EE gure bozkekin bakarrik atera daiteke, eta EAJk ez dio PSE-EEri bozkatuko, hori baztertuta dago. Horrenbestez, hilaren 11n Bilduko alkatea egongo da, eta hortik aurrera irekiko da epea batzordeak osatzeko, eta hor ikusiko dugu, bi aldeen artean akordiorik lortzen dugun. Nolanahi ere eurak alkatetza edukiko lukete; EAJk ez dio PSE-EEri bozkatuko, hori da argi daukagun bakarra.

EAJ ateratzeko printzipioz emango ez den karanbola bat egon behar da. Antza denez ez da halakorik gertatuko, PSE-EEk bere buruari bozkatuko diola uste dut. EAJk ez dio inorri eskatu berari bozkatzeko, EAJk bere hautagaitza aurkeztuko du, eta bere buruari bozkatuko dio; ez da beste agertokirik aurreikusten, ez da helburua”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.