Euskadiko Trialsin Txapelketaren laugarren proba, larunbatean, Arditurrin
Larunbatean, 16:30etik 19:30era, Euskadiko Trialsin Txapelketaren laugarren proba jokatuko dute Arditurrin. Euskaltrial Txirrindulari Klubak antolatu du proba, Oiartzungo Udalaren babesarekin eta laguntzarekin. Aiako Harria mendiaren inguruan, errekaren ondoan dauden bazterrak baliatuz, Euskal Herriko txirrindulariak izango dira parte hartzaileak, batetik. Horien artean eskualdeko hainbat gazte izango dira, eta baita ospetsua den munduko txapeldun Benito Ros (Abartzuzakoa, Nafarroakoa alegia). Euskaltrial Txirrindulari Klubetik gogorarazi dutenez, kanpotik etorritako txirrindulariek ere parte hartuko dute “ospetsua bihurtu zaigun proba horretan”. Bost bihurgune eta bi maila Bizikleta gainean, oinak lurrean jarri gabe, oreka ondo mantenduz, bost bihurgune pasatu beharko dituzte txirrindulariek. Euskaltrialetik zehaztu dutenez, maila bakoitzeko bihurguneak desberdinak dira: “Gazteek bihurgune errazagoak izango dituzte, eta eliteko txirrindulariek, bihurgune zailxeagoak”. Zailagoak eta harrigarriagoak, Euskaltrialen arabera: “Egia esan, bihurgune harrigarriak izaten dira Elite Mailakoak. Ezinezkoa dirudi bizikleta baten gainean horiek pasatu ahal izatea. Baina txirrindulariak pasatzen dira bertatik, eta nola gainera! Besteetan, akats bat dela medio, uretara erortzen dira. Oso interesgarria izaten da proba, ikusgarria”. Iaz bezala, aurten ere igandetik larunbatera pasatu dute proba, “partaide eta ikusle gehiago erakartzeko asmoarekin”. Ikusleen zain Arditurrin autoak aparkatzeko nahiko tokia badagoela nabarmendu dute antolatzaileek: “Arditurriko meategiak bisitatzeko antolatu zen autoak aparkatzeko lekua, eta han aparkatzea gomendatzen dugu». Ikusleak animatu dituzte: «Paraje harrigarria, [...]
Larunbatean, 16:30etik 19:30era, Euskadiko Trialsin Txapelketaren laugarren proba jokatuko dute Arditurrin. Euskaltrial Txirrindulari Klubak antolatu du proba, Oiartzungo Udalaren babesarekin eta laguntzarekin.
Aiako Harria mendiaren inguruan, errekaren ondoan dauden bazterrak baliatuz, Euskal Herriko txirrindulariak izango dira parte hartzaileak, batetik. Horien artean eskualdeko hainbat gazte izango dira, eta baita ospetsua den munduko txapeldun Benito Ros (Abartzuzakoa, Nafarroakoa alegia).
Euskaltrial Txirrindulari Klubetik gogorarazi dutenez, kanpotik etorritako txirrindulariek ere parte hartuko dute “ospetsua bihurtu zaigun proba horretan”.
Bost bihurgune eta bi maila
Bizikleta gainean, oinak lurrean jarri gabe, oreka ondo mantenduz, bost bihurgune pasatu beharko dituzte txirrindulariek. Euskaltrialetik zehaztu dutenez, maila bakoitzeko bihurguneak desberdinak dira: “Gazteek bihurgune errazagoak izango dituzte, eta eliteko txirrindulariek, bihurgune zailxeagoak”.
Zailagoak eta harrigarriagoak, Euskaltrialen arabera: “Egia esan, bihurgune harrigarriak izaten dira Elite Mailakoak. Ezinezkoa dirudi bizikleta baten gainean horiek pasatu ahal izatea. Baina txirrindulariak pasatzen dira bertatik, eta nola gainera! Besteetan, akats bat dela medio, uretara erortzen dira. Oso interesgarria izaten da proba, ikusgarria”.
Iaz bezala, aurten ere igandetik larunbatera pasatu dute proba, “partaide eta ikusle gehiago erakartzeko asmoarekin”.
Ikusleen zain
Arditurrin autoak aparkatzeko nahiko tokia badagoela nabarmendu dute antolatzaileek: “Arditurriko meategiak bisitatzeko antolatu zen autoak aparkatzeko lekua, eta han aparkatzea gomendatzen dugu». Ikusleak animatu dituzte: «Paraje harrigarria, Euskadiko lehia, txirrindulariak, Euskal Herrian gustuko dugun kirola, animatu antolatu dugun ikuskizunaz gozatzera!”.

