‘Elige siempre cara’ dokumentala Zine Txiroarekin

Etzi, osteguna, Zine Txiroaren txanda izango da hilean behin gertatzen den bezala. Hala, Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, Elige siempre cara dokumentala ikusteko aukera izango da. Alfonso Cortes Cavanillasek zuzendutako lan horretan GIBarekin bi...

Etzi, osteguna, Zine Txiroaren txanda izango da hilean behin gertatzen den bezala. Hala, Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, Elige siempre cara dokumentala ikusteko aukera izango da.

Alfonso Cortes Cavanillasek zuzendutako lan horretan GIBarekin bizitzea nolakoa den ikusteko aukera izango dute Mikelazuloren egoitzara bertaratzen direnek. Pedro eta Juan izango dira protagonistetako batzuk. Hogei urte daramatzate elkarrekin, normaltasunez bizi ahal izateko borrokan; batak GIBa dauka eta besteak ez. Mikel da beste protagonista bat. 1995ean kutsatu zen, gaixotasunaren inguruan inork ezer ez zekienean. Salva, berriz, birusa konplexurik gabe onartzen duen gaztea da.Teresaren esanetan (1998tik kutsatua), “informazioa ematen jarraitu behar dugu jendea erlaxatu egin baita”.

Ondoren, solasaldia
Proiekzioaren ondoren, Mikel Martin protagonistetako batekin hitz egiteko aukera izango da. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta jarraian izango da solasaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.