
Sagardo Jaiaren barruan, toka txapelketa antolatu du larunbaterako Antxon Gazte Asanbladak. 17:30ean zabalduko dute izen-ematea, eta ondoren jokatuko dute, han bertan. Irabazleek txapela eta afaria eskuratuko dituzte, Leunda tabernan.

Leire eta Olatz Iparraguirre Gil ahizpen “Pasaiako Badia: nolakoa da arnasten dugun airea?”eta Ivan Matellanes Pastoriza eta Víctor Selegante Loyarteren “Aldaketa klimatiko erruleta” lanak saritu dituzte Donostiako Teknoskopia lehiaketan. Ikerketa proiektoak dira, aizko ikasturtean landutakoak, eta irakasle arduradun jaun Carlos Lizarazuk azaldu duenez “egungo ingurumen arazoak Pasaiako badiaren testuinguruan” aztertzea izan da.

Haur Mailako Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Gasteizen. Allerru txirrindulari taldeko ordezkaririk ez zen falta izan bertan, eta emaitza ona lortu zuten. Naia Leonetek azpitxapeldun izatea lortu zuen. Txirrindul...

Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien barruan, igandean Miren Urbieta sopranoak kontzertua emango du. Rodrigo de Vera Diez lagunduko dio, pianoarekin. 11:45ean hasiko da kontzertua, Donibaneko elizan. Itsas Mendik Mikel Laboaren omenez antolatu...

Gurpildun aulkian egotea, itsua izatea… ez dira oztopo kirola egiteko, eta horren erakusgarri izango da igandean egingo duten kirol egokitua ezagutzera emateko jardunaldia. Egun osoan zehar kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izango da, eta praktikatu ere egin ahal izango da, batik bat, goizean. Errenteria-Oreretako Niessen elkarteak beste hamar elkarterekin batera —San Huberto, Gure Toki, Bukagaitz, Euskaldarrak, Landare Elkartea, Beraun Bera, Alkartasuna, Gau Txori, Ostarte eta Txintxarri— eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean antolatu kirol egokituaren egun hori. Goizean goiz hasiko dira ekintzekin. Bertan batik bat txikienek hartuko dute parte, 8-16 urte arteko haurrek. Kirol eskaintza zabala aurkituko dute Koldo Mitxelena plazan: goalballa, saskibaloia gurpil autoan, slaloma, txirrindularitza egokitua, mahai tenisa, xakea eta badmintona. Ekimen horrek helburu bikoitza izango duela jakinarazi dute Niessen elkarteko kideek: “Asmoa da erakustea elbarritua den lagun bat edukitzea ez dela txarra, eta eurek ere jolas egin dezaketela. Ikusiko dute ere euren kasuan ez dela horren erraza kirola egitea”. Bigarren helburua, berriz, gurasoak kontzientziatzea izango dela azaldu dute, eta bide batez, elbarrituen gurasoei bakarrik ez daudela sentiaraztea. Goizean nahiko kirola egin ostean, bazkaltzeko tartea hartuko dute eguerdian. Parte hartuko duten elkarteen artean gastronomia lehiaketa egingo dute, eta garaikurrak ere izango dira platerrik goxoena prestatzen dutentzat. Horiekin bazkaria [...]

Ikastola eguna ospatuko du etzidamu Orereta Ikastolak Añabitarten, eta hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte. Besteak beste, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek emanaldia egingo dute goizez, eta helduek arratsaldez. Ikastola eguna a...

Koldo Mitxelena eguna ospatuko dute gaur eta bihar, eta horretarako, hainbat ekimen antolatu dituzte. Bihar 17:00etan antzerkia, dantza eta kantu emanaldiak egingo dituzte. Etzi, berriz, ikasleen emanaldiak, gimnasia erritmikoa eta judo erakusketak, ...

Hirugarren urtez jarraian parte hartu du Beñat Sagarzazuk Lanzaroteko Ironman lasterketan; iazko marka ondu du eta 92. postuan sailkatu da, Hawaiirako txartela lortzetik bi plazara. Beñat Sagarzazu (Donostia, 1981) sanpedrotarra Lanzaroteko Ironman lasterketan izan zen asteburuan. Izenak iradokitzen duen gisan, kirol proba latza da Kanariar irletakoa. 3.800 metro igeri, 180 kilometro bizikletaz eta 42 kilometroko korrikaldia osatu behar dute parte-hartzaileek. Nekeak neke, kontent itzuli da handik Sagarzazu, urtetik urtera marka hobetzea lortzen ari delako. Lanzarotik itzuli berri zara, baita pozik itzuli ere, ezta? Bai, hirugarren urtea da parte hartzen dudala, eta urtetik urtera hobeto ari naiz. 10 ordu eta 22 minutu egin nituen, iazko marka lau minututan hobetuz. Gainera, haize ikaragarria zegoen, eta hori kontuan hartuta, 100 lehenbiziko lagunen artean sailkatu izana pozteko moduko da. Aurtengo edizioaz zer nabarmenduko zenuke? Egia esan, inpresiorik handiena parte hartu nuen lehengo urtean hartu nuen. Orain badakit han zer topatuko dudan, horregatik zerbait nabarmentzekotan, haizea nabarmenduko nuke. Esaten zutenez, azken hamabost urtetan ez da halako haizerik ibili. Inguruko probarik entzutetsuena da Lanzaroteko Ironman lasterketa. Zure ustez, nolako da han lehiatzearen esperientzia? Oso esperientzi gogorra da, baina giro handia izaten da. Han eskuratzen dira Hawaiiko probarako plaza gehien. Eta, zu, triatloian aritzen zareten gehienen antzera, [...]

Ekainaren 15etik aurrera, udako denboraldi kanpainaren barruan egunero garbitzen hasiko dira Hondarribiko hondartza. Aurten hondartzak kalitatezko bi bandera jasoko ditu eta ondorengo zerbitzuak emango dituzte: Hondar kirolak, Mugaz gabeko bainua, Bid...

Astelehenean, 09:00etan, ezohiko udalbatzarra izango da Donibaneko udaletxean. Aurrekontuaren hainbat kreditu aldaketa bozkatuko dituzte, eta baita Oarsoaldea Euskaldeko Garapen Agentziaren kudeaketa plana.

Martxan dira Trintxerpen Musikaz Blai jardunaldiak, eta horien barruan, bihar, bada zerrekin gozatu. 18:00etatik aurrera, Boveda Aisialdi Taldeak haurrentzako jolasak antolatuko ditu. Horiek bukatuta, 19:00etatik aurrera, Donostia, Errenteria eta Pasai...

Kutsaduraren kontra borrokatzeko baliagarri diren hainbat ekipamendu erosi ditu Portu Agintaritzak, eta gaur goizean horiek nola erabiltzen diren erakusteko simulazioak egin dituzte badian. Kutsaduraren kontrako materialak Pasaia Atoiontziak E.M enpresak kudeatuko ditu. Horregatik izan da gaur goizean enpresako buru Antxon Sistiaga Portuan, Agintaritzako presidente Lucio Hernandorekin batera agerraldia eskainiz. 162.000 euro inbertitu ditu Portu Agintaritzak aipatu ekipamenduetan, Hernandok esan duenez, “Portu Agintaritzak badiaren barruan nahiz kanpoan ingurumenarekiko duen kezkaren erakusgarri”. Sistiagak, bere aldetik, ekipamenduak istripuren bat gertatu aurretik eskuratu izana eskertu du. Azaldu dutenez, eskuratu dituzten ekipamenduak “teknologia modernoena” darabilte. Euspen-hesiak, hidrokarburoak xurgatzeko makina, horiek sakabanatzeko likidoak etab

Legegintzaldiko azkeneko ohiko plenoa egin zuen atzo arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Eguneko gai zerrendan zazpi puntu zituzten zinegotziek. Apirilaren 6ko eta maiatzaren 18ko plenoetako aktak sinatu ondoren, babespeko apartamentuen araudian aldaketak egitea proposatu zuten, “kontratua egiten dutenei gauzak errazte aldera”, Haritz Salaberria jarduneko alkateak azaldu zuenez. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren puntuak dira aldaketa proposatu zutenak. Honakoak dira, hurrenez hurren: hileko zenbat ordaindu behar den zehaztea; ordaindutakoaren hileko berrikusketa nola egin eta jabeei giltzen kopia bat ematea ere. Ezker abertzaleko sei zinegotziek zein EAJko hiruek (hiru zinegotzi falta ziren) aldeko botoa eman zioten proposamenari. Aurrekontuenak, urgentziaz Aurrekontuaren aldaketei zegozkien bi puntuak aztertu zituzten jarrain. Diktamen moduan izendatzeko denborarik izan ez zutenez, urgentziaz bozkatzea aztertu zuten lehendabizi. Ezker abertzaleko zinegotzien bozkarekin erabaki zuten gaiak hala jorratzea. Aurrekontuaren kreditu gehigarriak aldatzeko proposatu zuten. Besteak beste, Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikina egiten ari diren eremua aurten urbanizatzeko 200.000 euro sartzea proposatu zuten. “Lizeoak 2012an ireki nahi ditu ateak, eta zentzuzkoagoa iruditzen zaigu aurten urbanizatzea”, adierazi zuen jarduneko alkateak. Guztira 430.000 eurokoa da partidaren zenbatekoa, ohiko mantenu lanak, egin nahi duten Zuberoa Eguna eta beste hainbat gai kontuan hartuta. EAJko Kepa Garbizuk plenora arte aldaketen berri ez zutela izan leporatu zien Udal Gobernu Taldekoei. Horregatik, kontra bozkatu zuten. [...]

Udan lau eta hamasei urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat kirol jarduerak antolatu ditu Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. “Jende berria ezagutzeko, aire garbia arnasteko eta norberaren gaitasunak gainditzeko aukera paregabea dira kirol jar...

Kirolaren ate irekien eguna dela eta, ekimen ugari etzidamu

Kevin Arias, Odei Gonzalez, Lander Zaballos, Iñigo Percaz, Jon Blazquez, Markel Ortiz, Iñigo Fernandez de Barrena, Aitor Tijero, Jon Balerdi, Julen Sanchez, Mikel Muguruza, Ion Olaetxea, Ander Olasagasti, Martin Unzueta, Beñat Zamorano, Beñat Bengo...

Igandean Hondarribia Rugby Crossaren bosgarren edizioa egingo dute. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta hasiera eta helmuga Hondarribiko hondartzan egingo dute. Oztopo lasterketan Guadaluperaino iritsi behar dira eta hamaika kilometroko luzera dauka. Prob...

Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...

Torretik hasi eta Puntetarako bidea garbituko dute etzi herritarrek auzolanean. “Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura...