
Hilabete hasieran izaten dira odol erauzketak, eta datorren hila asteazken batean hasiko dutenez, datorren asteartera, ekainak 7, atzeratu dute odola emateko bigarren data. Hala, etzi izango dute lehenengo aukera odol emaileek, Beraungo anbulatorioan. ...

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazi duenez, ekainaren 27an hasiko Bateragune auziko epaiketa. Hainbat egunez luzatuko da, eta uztailaren 7rako du amaiera iragarrita. Epaimahaiburu Angela Murillo izango da, eta Juan Francisco Martelek ida...

Donostiar bat eta oiartzuar bat izan dira Gazte Mailako Gipuzkoako XXV. Aurresku Txapelketako garaileak: Aitor Lasa eta Aritz Olarte, hurrenez hurren. Lasa A Sailean aritu da (2000-2004 urte bitartean jaiotakoak) eta 154,75 puntu lortu ditu. Olartek, b...

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Manu Ugartemendia oreretarra atzo kanporatu zuten Frantziako Estatutik, eta Espainiaratu ostean, aske geratu zen. Eguerdi aldera eraman zuten Madrilera, zehazki, hango kafetegi batera. Datozen...

Erregional Ohorezko Mailakoek denboraldia bukatu dute dagoeneko. Pasaiak bina berdindu zuen Oñatiko Aloña Mendi taldearen kontra, Trintxerpek, aldiz, 1-3 galdu zuen Aretxabaletaren kontra jokatutako partidan. Horrela, Pasaiak hirugarren postuan bukat...

Igandean ere kontzertua izango da oraingo honetan Psilocybenean eta L´Altra taldea izango da zuzenean arratsaldeko 20:00etatik aurrera eszenatoki gainean.

Kirolari ateak zabalik ekimena egingo dute igandean Hondartza Kiroldegian goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arte.

Udal hauteskundeetan Bildu izan da garaile zortzi zinegotzi eta 6.301 botorekin, eta auzoetan ere bera nagusitu da: herriko hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du. Gainontzeko hiruretan PSE-EE izan da garaile. Bilduk bost auzo kendu dizkio aurten PS...

Jon&Sugramas eta Dukes taldeak izango dira larunbat honetan gaueko 22:00etatik aurrera Psilocybenean.

Gaxuxa emakume taldeak antzerki emanaldia antolatu du datorren ostiralerako. Molestias clównicas antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, 22:00etatik aurrera. Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz igoko da oholtza gainera. Pa...

Asteburuan, Oiarpeko Andoni Ugalde 15-18 hartu zuen menpean Iruretagoienak, Urretxuko Txapelketan, kadeteetan. Usurbilen, gazteetan, Oiarpeko Oier Sarastik eta Ander Imazek 22-6 irabazi zioten Leundari eta Ormazabali.

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko hainbat kirolarik hartu dute parte asteburuan Bordeleko Nazioarteko Erregatan (Okzitania). Haien artean Borja Portosek eta Ion Aizpeoleak egin zuten lanik txukunena, beren kategorian irabazi baitzuten (Gazte mai...

Joko Garbiko Euskal Herriko Txapelketan, bi partida galdu eta bat irabazi dituzte Txostekoek asteburuan. Ostiralean kadeteetan, 40-25 irabazi zion Donibane Garazik Txosti. Larunbatean benjaminetan, Txost 1ek 26-40 irabazi zion Ustaritzi. Atzo, Hazparne...

Herriarteko Pala Txapelketan, Oiartzun-Olaberria joaneko partida jokatu zuten Txosteko pilotariek larunbatean. Partida bana irabazi zuen talde bakoitzak. Paleta larruz, Oiartzunek 30-35 galdu zuen. Pala motzean, Oiartzunek 40-23 irabazi zuen. Emaitza...

Denboraldiko azkeneko partidan hutsean berdindu zuten Beriok eta Oiartzunek. Sailkapenari dagokionez, seigarren postuan bukatu dute denboraldia oiartzuarrek, 53 punturekin. Jokatutako 34 partidetatik 13 irabazi, 14 berdindu eta 7 galdu dituzte.

Inpermeabilizazio lanak direla eta, Pasaiako tunela itxita dago Donostiara bidean, GI-636 errepideko 1,4 kilometroan, hain zuzen. 20:00ak bitarte egongo da itxita, hortaz, bien bitartean, erabiltzaileek GI-636-1 errepidea hartu behar dute, Pasaia-Molin...

Panticosa-Bujaruelo-Torla (Aragoi, Espainia). Horixe da Girizia Mendi Elkarteak astebururako prestatu duen erronka. Larunbatean, 15:30ean aterako dira mendizaleak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Panticosara joango dira, eta gaua Casa de la Piedra a...

Joan den asteburuan Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zuten Plentziako (Bizkaia) uretan. Pasaiako arraunlariek erakustaldi polita egin zuten. Larunbatean sailkapen estropada izan zuten eta San Pedrok Gazte Mailan justu sailkatzea lortu bazuen ere...

Gipuzkoako Fiskaltzak bi urteko eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin du iazko urtarrilaren 5ean (Errege bezpera) protesta ekintza egin zuten lau pertsonentzat. Hala, Fiskaltzaren arabera, lau pertsonak horiek ” kontsumo gizartearen kontra...