Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa dutela eta dagoeneko lehen kontaktuak hasi dituztela iragarri du Bilduk. Hauteskundeetan lortutako emaitzak baloratzeko deitutako agerraldian egin dute iragarpena, gaur arratsaldean, Antxoko Alkartetxean. “Herritarrek gehiengo zabala eta gobernatzeko ardura Bilduri eman badiote ere, gure herria guztien artean eta bazterketarik gabe eraiki behar dugula pentsatu eta defendatuko dugu”, esan dute. Agerraldian Amaia Agirregabiria, Roberto Lopez Etxazarreta eta Iker Rodriguez izan dira. “Gure programan argi eta garbi adierazi genuen bezala, gure gobernuko ateak gure herriaren alde lan egin nahi duen zinegotzi orori zabalik egongo dira, gure herriak erabakitzen duena errespetatzeko prest dagoen guztiari”, adierazi du Agirregabiriak. Bilduren arabera, “hemen eraiki eta erabakitzearen aldeko Udala osatu dute herritarrek” eta, aitzitik, “herria salgai jarri nahi duten horiei” herritarrek “zaplazteko ederra” eman dietela iritzi diote. “Pasaitarrok badakigu zer nahi eta behar dugun, guztion artean eraikiko dugu etorkizuna” gaineratu dute. “Herri baten garaipena” “Izugarria” iritzi diote Bilduko kideek hauteskundeetan jasotako babesari, eta “bere neurrian hartu eta kudeatuko dutela” esan dute: “Konfiantza eskertu beharrean gaude, pozik egoteko motiboak eman dizkigute baina lanerako, elkarlanerako enkargua egin digute” ohartarazi dute. “Garbi dugu herri baten garaipena dela, guztion garaipena”, gaineratu dute. Haiekin batera lanean aritu direnei eskerrak luzatu diete baita ere [...]
Datorren asteazkenean, ekainaren 1ean, legegintzaldiko azkeneko udalbatzarra egingo dute. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da plenoa. Bertan zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Horien artean, Lezoko apartamentu babestuen araudi aldaketari hasierako o...
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutakoa ...
Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando Madrilen izan zen herenegun, Ingurumen Ministerioan, kanpo kaiaren gaineko bilera batean, eta bidaia baliatu zuen hango zuzendari orokor Jesus Huertasi Pasaiara etortzeko gonbidapena luzatzeko “lehen eskuti...
V. Emakumea Pilotari Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin bait...
Errenteriako Udaleko prebentzio delegatuek (LAB eta ELA sindikatuetako kideak) salaketa aurkeztu dute Osalanen Udaleko lan jazarpen kasuak direla eta: “Udalak ez du lan jazarpen kasu batean inolako espediente informatiborik irekitzea nahi ikustek...
Orereta Abesbatzak Errioxako XXIX. Musika Zikloan kontzertua eskainiko du, bihar, Logroñoko Udal Auditorioan. Lehen aldia izango da haur abesbatza batek musika ziklo horretan parte hartuko duela. 53 neska-mutilez osatutako korua eramango du Logroñora...
Tknika Berrikuntzako Zentro Teknologikoan TA3 Nazioarteko Biltzarra egin dute egunotan. Helburu bikoitza dauka biltzar horrek: berrikuntza eta sormena sustatzea eta Atlantikoetako bi aldeetako praktikak eta esperientziak partekatzea. Guztira, 70 aditu ...
Pasai Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak Euskal Mendizale Federazioaren XXXII. Orientazio Ibilaldia antolatu du ekainaren 5erako. Federatutako mendizaleentzako proba da, eta Donibaneko Arrokaundietako Lord John Hay gotorlekuaren inguruan egingo dute. Edonork parte hartu dezake: haurrak, helduak, maila oneko nahiz apalagoko mendizaleak… «Saltsa horietan inoiz murgildu gabea izanik ere, bost axola. Proba ezazu eta goza esango genieke parte hartu nahi duten guztiei», zehaztu dute Euskal Mendizale Federazioko kideek. Antolatzaileek nabarmendu dute orientazio ibilaldiak ez duela norgehiagoka izateko asmorik. Mendian ahalik eta errazen ibiltzeko baliabideak zeintzuk diren ikastea da helburua. Hala, banaka edo taldeka (bi edo hiru pertsonakoak) parte har dezakete interesdunek, baina betebehar zehatz batzuk izango dituzte mendizaleek: iparrorratzak eta mapak interpretatzeko gaitasun minimoa izan behar dute. Zortzi ibilbide Ekainaren 5eko martxan 08:30etik 09:30era aterako dira taldeak. Bukaerako kontrola 14:00etarako jarri dute. Hala, antolatzaileek zortzi ibilbide prestatu dituzte, eta horietatik zein egin mendizaleen esku egongo da. Donibaneko Arrokaundietako irteera puntura joateko autobusak prestatu ditu Jaizkibel Mendizale Taldeak: 08:30ean aterako dira Antxoko Gure Zumarditik. Irteeran, aukeratutako ibilbidearen mapa bana (1:10.000 eskalakoa) emango zaie partaide guztiei, baita kontrolen koordenatuak, kontrolerako txartela, eta araudia ere. Kontrol horietan txartela zigilatzen ez dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira. Ibilaldia bukatuta, hala nahi duten parte hartzaileek lagun arteko bazkarian [...]
Gaur erakusketa berria jarriko dute Petra Lekuona egoitzan: Pilar Cuencaren lanekin osatutakoa. Uztailaren 27ra arte ikusi ahal izango dute bertara hurbiltzen direnek, 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.
Areto futboleko Gipuzkoako final guztiak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Bekoerrota kiroldegiko kantxan. 16:00etan hasiko dira partidak, eta 21:00etara arte iraungo du.
Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako partida jokatu zuten Txosteko Gazte Mailako pilotariek astelehenean, Beheko plazan. 19-40 galdu zuten Bidaxuneren kontra.
Pasa den igandean, Beheko plazan Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako partida jokatzen ari zirela, euria hasi zuen eta partida bertan behera gelditu zen. Hurrengo batean jarraituko dute. Txost 3-6 ari zen galtzen Bidaxunerekin.
Hogeitabigarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa Plazan. Aurten hamaika abesbatzak parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu eta amaieran, denek ...
Irungo Udalak joan den igandeko hauteskundeen emaitza ofizialak jakinarazi ditu. Hala, jakinak diren emaitza orokorrez gain, auzoz auzo zein emaitza izan diren jakinarazi du Udalak. Hamalau auzotako emaitzen analisia egiten bada, horietatik hamaikatan irabazi du PSE-EEk: Anaka, Arbes, Artia, Belaskoenea, Erdialdea, Dunboa, Elitxu-Lapize, Larreaundi-Olaberria, Pinar, San Miguel eta Santiago-Beraun dira auzo horiek. Bilduk, berriz, bi auzotan irabazi du, Alde Zaharrean eta Katean. EAJrentzat izan da Behobia-Pausun garaipena. Datu zehatzak, ondoko estekan klikatuz gero (PDF artxiboa da).Irungo emaitzak
Pasa den asteburuan, Herriarteko Pala Txapelketan, oiartzuarrek egin zuten aurrera, Ordiziaren kontra 2-2 berdindu arren. Oiartzuarrek tanto kopuruagatik lortu zuten hurrengo faserako txartela. Bihar, Olaberriaren kontra jokatuko dute, 16:00etan Madale...
Herri Musika Eskolaren eguna ospatuko dute etzi. Kontzejupean, herri musikaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 12:30etik aurrera.
Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo die gorazarre. Lehenik, 12:30ean eta Xabier Olaskoaga plazan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute, eta harrera egin diete aurreko ekitaldietan aurresku lehian txapeldun izan direnei. Gero, 17:30etik aurrera, aurreskulari gazteen lehia izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: bertan tarte berezia izango dute txapeldun zaharrek. Kukai, etxean Etzi, 19:00etatik aurrera, Kukaik Hnuy Illa emango du Errenteria Hiria Kulturgunean. Bigarrenez egingo dute ikuskizun hori euren sorterrian Kukaikoak: lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat herritarrek ezin izan zuten dantza saioa ikusi sarrerarik gabe gelditu zirelako. Hala, sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean, Landaren, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan daude salgai, hamar euroan. Sarreren irabazleak OARSO BIDASOKO HITZA-k zozketa egin du Kukairen ikuskizunerako lau sarrera banatzeko. Jaso diren dei guztien artetik, honakoek jasoko dute saria: Martxelo Saizar (bi sarrera) eta Kristina Castaño (beste bi sarrera). Irabazleek Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan jaso behar dituzte sarrerak, etziko saioa [...]
Ohorezko Erregional Mailako mutilek denboraldiko azken partida jokatuko dute bihar, 18:00etan Donostian, Berioren kontra. OKE Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariek ez dute ezer jokoan, baina azkeneko partida irabaztera aterako dira zelaira. Seigarren pos...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Sagardo Egunaren gaineko elkarrizketa. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyuan (...