
Decabike Eguna egingo dute maiatzaren 29am Irunen. Udalaren, Decathlon saltokiaren eta Irungo Txirrundaritza Elkartearen ekimena da. Doan da, eta bizikletaren erabilera sustatzeko asmoa dute.

Orain artekoak ez du balio etzi berrestuko ez badute. Igandean Real Unionek Sevilla Atleticoren kontra Gal Stadiumean in extremis lortutako garaipenak (2-1) bigarren zatia behar du Andaluzian. Lortuz gero, urrats gehiago beharko dira Bigarren A Mailara igotzeko, baina porrotak denboraldiaren amaiera ekarriko luke. Irungoa bezala, partida gogorra izango da etzi 18:00etan hasiko dena. Horren jakitun dira jokalariak eta talde teknikoa, baita zale txuri-beltzak ere, Sevillara etzi autobusean abiatuko direnak, eta Irunen telebistaz, irratiz edo Internetez partida jarraituko dutenak. Bigarren A Maila hurbil baitago. Arautze denbora agortzear zela Josu Iglesiasek lortutako golari esker, berdinketak balio dio Unioni kanporaketan aurrera egiteko, eta heldu den denboraldian zilarrezko ligan jokatzeko urratsa emateko. Iglesias berak azaldu ditu aste honetan hedabideen aurrean Sevilla Atleticoren aurka ez galtzeko bete beharrekoak. Sevilla Atletiko Bigarren B Mailako gol gehien sartu dituen taldea dela gogoratu du atzelari bizkaitarrak, eta “futbol oso ona” egiten dutela nabarmendu. Horregatik, golik ez jasotzea oso garrantzitsua dela azaldu du, “Real Union etxetik kanpoko oso partida gutxitan geratu delako golik sartu gabe”. Hiria taldearekin dago Urtean zehar ez dira falta izan Stadium Galeko futbol taldeko jokalarien aldeko mezuak hiriko kaleetako bazterretan. Ez zegoen hirian eraikinik bandera txuri-beltzik gabe. Baina azken bi asteetan loreak udaberrian bezala ugaldu [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30ea...

Santiagotarrak arraun elkarteko aulki mugikorreko Haur eta Kadete mailetako kirolariek Bordeleko (Okzitania) Nazioarteko Estropadan parte hartuko dute asteburuan. Guztira 10 ontzi eta 22 arraunlari arituko dira Garona ibaian, larunbatean eta igandean.

Gaur goizean eraman dute Iñaki Gracia Arregi oreretarra Espainiako Auzitegi Nazionalera, Pablo Ruz epailearen aurrera, eta Carlos Bautista fiskalak badaezpadako kartzela eskatu du harentzat, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahik...