2011/5/25

Abbadia Gaztelua bisitatu du Eusko Jaurlaritzak

Iragan ostiralean Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek Hendaiako Abbadia Gaztelua bisitatu zuen. Jean-Baptiste Salaberrik, Hendaiako alkateak, eta Udaleko zinegotziek, harrera egin zieten Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuari, Antonio Rivera   Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuari, eta Lourdes Auzmendi  Hizkuntzako Politikarako sailburuordeari. Antoine d’ Abbadiek zientzia eta kulturaren alde egin zuen lana ezagutzeko aukera izan zuten Jaurlaritzako kideek. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Hendaiako Udalaren arteko elkarlanaren gainean mintzatu ziren. Euskara baloratzeko abian jarri nahi dituzten ekintzak aipatu zituzten, eta hori gauzatzeko hitzorduak ere aurreikusi dituzte.

admin

Musika eta ikuskizuna

Larunbatean ez da festa girorik faltako Landaren. Yogurinha Borova arduratuko da jendeak ongi pasatzeaz. Bere lehen diskoa Carbono catorce aurkeztuko du ikusle errenteriarren aurrean 23:30ean,  eta hori guztia, ohiko ikuskizunaz lagunduta. Disko eta elektronika doinuetan murgilduko da Landare Yogurinha Borovarekin. Hamalau abestiz osatutako diskoa aurkezten ibiliko da transformista bilbotarra Productos Lacteos, Carbono 14, París París, Dios Creó A La Mujer bezalako abestiekin. Diskoa Interneten barreiatu ostean, Gor Diskak disko etxea Yogurinha Borovan interesatu zen, eta diskoa ateratzea proposatu zion. Lehenengo aldia izan da, gainera, transformismoa egiten duten musikari batean interesatu direla. Horri esker, Internetez gain, CD formatuan ere argia ikusi dute abestiek. Musika munduan ibilbide sendoa daukaten artisten laguntza ere izan du Yogurinha Borovak lehen lana osatzeko. Hala nola, Stefan Olsdal Placebo taldeko gitarrista, Luis Miguelez Alaska y Dinaramaren sortzailetako bat, Oier Aldekoa… Carbono catorce diskoko besti guztiak gazteleraz dira, baina euskarazko bat ere prestatzen ari da Durangoko Azokan bigarren disko bat aurkezte aldera. Bertan, Gose eta Hemendik At taldeekin lan egitekoa da. Herrian ezaguna Ez da lehenengo aldia Yogurinha Borovak herria bisitatzen duela. Landaren bertan urtarrilaren 5ean egin zuten Erreginen Gaua festan parte hartu zuen, besteak beste, La Prohibidarekin batera. Harreman handia dauka herriarekin, lagun ugari baititu bertan. Horregatik, [...]

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 25

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: Arraztalo elkartea. Gonbidatua: Kontxi Larrañaga. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Igandean Ondarroan (Bizkaia) ospatuko duten Ibilaldiko koordinatzaile den Josune i...

admin
Gehiago