Musika eta ikuskizuna
Larunbatean ez da festa girorik faltako Landaren. Yogurinha Borova arduratuko da jendeak ongi pasatzeaz. Bere lehen diskoa Carbono catorce aurkeztuko du ikusle errenteriarren aurrean 23:30ean, eta hori guztia, ohiko ikuskizunaz lagunduta. Disko eta elektronika doinuetan murgilduko da Landare Yogurinha Borovarekin. Hamalau abestiz osatutako diskoa aurkezten ibiliko da transformista bilbotarra Productos Lacteos, Carbono 14, París París, Dios Creó A La Mujer bezalako abestiekin. Diskoa Interneten barreiatu ostean, Gor Diskak disko etxea Yogurinha Borovan interesatu zen, eta diskoa ateratzea proposatu zion. Lehenengo aldia izan da, gainera, transformismoa egiten duten musikari batean interesatu direla. Horri esker, Internetez gain, CD formatuan ere argia ikusi dute abestiek. Musika munduan ibilbide sendoa daukaten artisten laguntza ere izan du Yogurinha Borovak lehen lana osatzeko. Hala nola, Stefan Olsdal Placebo taldeko gitarrista, Luis Miguelez Alaska y Dinaramaren sortzailetako bat, Oier Aldekoa… Carbono catorce diskoko besti guztiak gazteleraz dira, baina euskarazko bat ere prestatzen ari da Durangoko Azokan bigarren disko bat aurkezte aldera. Bertan, Gose eta Hemendik At taldeekin lan egitekoa da. Herrian ezaguna Ez da lehenengo aldia Yogurinha Borovak herria bisitatzen duela. Landaren bertan urtarrilaren 5ean egin zuten Erreginen Gaua festan parte hartu zuen, besteak beste, La Prohibidarekin batera. Harreman handia dauka herriarekin, lagun ugari baititu bertan. Horregatik, [...]
Larunbatean ez da festa girorik faltako Landaren. Yogurinha Borova arduratuko da jendeak ongi pasatzeaz. Bere lehen diskoa Carbono catorce aurkeztuko du ikusle errenteriarren aurrean 23:30ean, eta hori guztia, ohiko ikuskizunaz lagunduta.
Disko eta elektronika doinuetan murgilduko da Landare Yogurinha Borovarekin. Hamalau abestiz osatutako diskoa aurkezten ibiliko da transformista bilbotarra Productos Lacteos, Carbono 14, París París, Dios Creó A La Mujer bezalako abestiekin.
Diskoa Interneten barreiatu ostean, Gor Diskak disko etxea Yogurinha Borovan interesatu zen, eta diskoa ateratzea proposatu zion. Lehenengo aldia izan da, gainera, transformismoa egiten duten musikari batean interesatu direla. Horri esker, Internetez gain, CD formatuan ere argia ikusi dute abestiek.
Musika munduan ibilbide sendoa daukaten artisten laguntza ere izan du Yogurinha Borovak lehen lana osatzeko. Hala nola, Stefan Olsdal Placebo taldeko gitarrista, Luis Miguelez Alaska y Dinaramaren sortzailetako bat, Oier Aldekoa…
Carbono catorce diskoko besti guztiak gazteleraz dira, baina euskarazko bat ere prestatzen ari da Durangoko Azokan bigarren disko bat aurkezte aldera. Bertan, Gose eta Hemendik At taldeekin lan egitekoa da.
Herrian ezaguna
Ez da lehenengo aldia Yogurinha Borovak herria bisitatzen duela. Landaren bertan urtarrilaren 5ean egin zuten Erreginen Gaua festan parte hartu zuen, besteak beste, La Prohibidarekin batera.
Harreman handia dauka herriarekin, lagun ugari baititu bertan. Horregatik, diskoa hiriburuetan aurkeztearekin batera Errenteria-Oreretara ere ekarri nahi izan du.

